Radio Days
Radio Days (euskaraz Irrati Egunak) 1987ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama eta komedia film bat da. 1940ko hamarkadan eta Irratiaren Urrezko Aroan girotua dago, Allenek bere haurtzaroko oroimenak jazzaren doinuarekin batera islatzen ditu.
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Santo Loquasto, Carol Joffe, Les Bloom eta George DeTitta, Jr.) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Woody Allen) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
aldatu1940ko hamarkada, AEB, Irratiaren Urrezko Aroa. New York hiriko langile mailako familia bateko senide bitxiak etengabe pizturik duten irratiari belarria itsatsita bizi dira, hura baita beren eguneroko aiasialdi uneko Musika, irratisail dramatikoak, superheroi istorioak, lehiaketak, goi mailako gizartearen kronikak eta kirol izarren albisteek bizitzaren atsekabe eta nahigabeak goxatzen lagunduko die eta errepikaezina izango den garaia batekin bat egingo dute.
Aktoreak
aldatu- Woody Allen: Joe, Narratzailea
- Seth Green: Joe gaztea
- Danny Aiello: Rocco
- Sydney Blake: Gordon jauna
- Leah Carrey: Amona
- Jeff Daniels: Biff Baxter
- Larry David: Bizilagun komunista
- Gina DeAngelis: Roccoren ama
- Denise Dumont: Abeslari latinoa
- Mia Farrow: Sally White
- Todd Field: Abeslaria
- Kitty Carlisle Hart: Maxwell House (Coffee) irratiko gabon kanta abeslaria
- Paul Herman: Lapurra
- Julie Kavner: Ama
- Diane Keaton: Urteberriko abeslaria
- Renée Lippin: Izeba Ceil
- Martin Sherman: Irratiko aktorea
- William Magerman: Aitona
- Judith Malina: Waldbaum jauna
- Kenneth Mars: Baumel errabinoa
- Josh Mostel: Osaba Abe
- Don Pardo: "Asmatu Doinu Hau" irratsaioko gonbidatua
- Tony Roberts: "Silver Dollar" Emcee
- Rebecca Schaeffer: Komunistaren alaba
- Wallace Shawn: Mendakatzaile mozorrotua
- Mike Starr: Lapurra
- Michael Tucker: Aita
- Kenneth Welsh: Irratiko ahotsa
- Dianne Wiest: Izeba Bea
Kanpo estekak
aldatu- Radio Days filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Radio Days filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)