Rafael Azcona Fernández (Logroño, Espainia, 1926ko urriaren 24a - Madril, Espainia, 2008ko martxoaren 24a) gaztelaniazko idazle eta gidoigilea izan zen.

Rafael Azcona

(2006)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Azcona Fernández
JaiotzaLogroño1926ko urriaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2008ko martxoaren 24a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria, eleberrigilea eta film-zuzendaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0044156 Allocine: 7895 Allmovie: p80294
Find a Grave: 25521971 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Gaztetan egunkari eta aldizkarietan lan egin zuen, La Codorniz aldizkarian, esate baterako, eta "El repelente niño Vicente" ("Bixente haur nazkagarria") pertsonaia asmatu zuen, 1940ko hamarkadako umore beltzaren erakusgarria.

Gero eleberriak idazten hasi zen, Pobre, paralítico y muerto (Behartsu, elbarri eta hilik), esate baterako.

Baina geroago, Azconak berak zioenez, gidoiak idaztea errazagoa zela konturatu zen. 1958an idatzi zuen bere lehen zinemarako gidoia, El pisito ("Pisutxoa"), Marco Ferreri zuzendari italiarrarentzat; harentzat idatzi zituen, era berean, El cochecito ("Autotxoa"), Ape Regina, Se acabó el negocio ("Negozioa amaitu da"), La comilona ("Tripontzia") eta abar.

Espainiako zuzendari hoberenek lan egin dute Azconaren gidoiekin: Luis García Berlangarentzat Plácido, Las cuatro verdades ("Lau leihoak"), El verdugo ("Borreroa"), La escopeta nacional ("Eskopeta nazionala") eta Patrimonio Nacional ("Ondare Nazionala") idatzi zituen, besteak beste; Carlos Saurarentzat, Pippermint Frappé, La prima Angélica ("Angélica lehengusua"), Ay, Carmela ("Ai Karmela"), eta abar; Victor Ericerentzat, Los desafíos ("Erronkak"); José Luis Cuerdarentzat, El bosque animado ("Baso biziduna"); eta Fernando Truebarentzat, Año de luces ("Urte argitsuak") eta Belle Époque. 1998an Espainiako zinemari egindako ekarpenagatik Goya saria jaso zuen.

Erreferentziak

aldatu
  NODES