Rafik al-Hariri
Rafik Baha'eddin Al-Hariri (1944ko azaroaren 1 – 2005eko otsailaren 14) Libanoko Lehen Ministroa izan zen 1992tik 1998 arte eta 2000tik 2004 arte. Urte horietan, Beirut zaharberritzean berebiziko garrantzia izan zuen.
2005eko otsailaren 14an, TNT 1000 kg. lehertu ziren bere autoa Beiruteko St. George Hotelaren aurrean igaro zen unean. Bai Libanon bai kanpoan Siriako gobernuari egotzi diote hilketa honen ardura. Izan ere, Haririren hilketaren garaian, Siriaren armada eta inteligentzia zerbitzuen eragina oso handia zen Libano osoan.
Hala ere, hilketaren gaineko ezagutzarik eza aldarrikatu zuen Siriak. AEBek eta Erresuma Batuak bultzatutako Nazio Batuen Erakundeko txosten batean, Siriako ofizialak eta Libanoko segurtasun zerbitzuak agertzen ziren inplikatuta. Hala ere, nazioarteko epaitegi batek errugabe jo zituen Hezbolako lau akusatuetako hiru 2929ko abuztuaren erdialdean, 2020ko Beiruteko leherketak gertatu eta bi astera.[1]
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafik al-Hariri |
- ↑ (Ingelesez) «Lebanon's Hezbollah 'got power but lost the country'» Reuters 2020-08-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).