Reykjavik
Reykjavik[1] Islandiako hiriburu eta hiri handiena da. Gainera Mundu osoko iparraldeen dagoen hiriburua da. Islandiako hego-mendebaldean kokaturik dago Faxaflói badian. 118.000 biztanle baino gehiago ditu eta estatuko ekonomia eta gobernuaren erdigune da hiria. Gaur egun herrialdean bizi den biztanleriaren bi heren baino gehiago Reykjavik eta inguruko gune metropolitarrean bizi da.
Reykjavik Reykjavík | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Islandia | ||
Konterria | Ipar-Hego Reykjavik | ||
Alkatea | Ólafur F. Magnússon (Sjálfstæðisflokkurinn) | ||
Izen ofiziala | Reykjavíkurborg | ||
Jatorrizko izena | Reykjavík | ||
Posta kodea | 101–155 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 64°08′51″N 21°56′06″W / 64.1475°N 21.935°W | ||
Azalera | 274,5 km² | ||
Altuera | 18 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 139.875 (2023ko urtarrilaren 1a) 4.187 (2022) | ||
Dentsitatea | 0 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1786 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Vilnius, Helsinki, Kingston upon Hull, Kopenhage, Nuuk, Oslo, Seattle, Lviv, Stockholm, Tórshavn, Winnipeg, Weilburg eta Wrocław | ||
Hizkuntza ofiziala | islandiera | ||
http://www.rvk.is |
Reykjavik hiria sortu zutenean, berehala, uharteko komertzio, populazio eta gobernuko aktibitateen erdigunea bilakatu zen. Gainera gaur egun Islandiako Unibertsitatea eta uharteko aktibitate ia denak bertan gauzatzen dira.
Gaur egun, Reykjavik Eskualdeak 200.000 biztanle ditu hiriburua eta inguruko metropoliaren biztanleria batuz. Modernizatutako herrialde baten hiriburua da, eta beharrezko zerbitzuez guztiz hornituta dago. Bere kokapenagatik, neguan bakarrik 4 orduko argia dago eta udan aldiz, ez da eguzkia ezkutatzen ia. Azkenengo urteetan biztanleria asko hazi da eta inguruneko industriak eta komertzioak ere hazkunde nabaria sumatu dute.
Hiriak energia geotermikoa erabiltzen du, eta Islandia energia mota honen erabiltzaile nagusiena da.
Geografia
aldatuReykjavík Islandia hego-mendebaldean kokatzen da Faxaflói badiaren hertzean. Reykjavík kostaldean kobazulo, irla eta penintsula asko daude. Izotz Aroan (duela 10.000 urte), glaziar handi batek gaur egun herria dagoen tokia ezkutatu zuen. Öskjuhlíð eta Skólavörðuholt sumendiak, gaur egun itzaliak, glaziarra urtu zenean uharteak bihurtu ziren eta bertako erupzioen ondorioz gaur egungo harri zaharrenak sortu ziren. Baina hondamendi naturalak ez ziren bertan gelditu eta lurrikara eta erupzio gehiago egon ziren duela 4500 urte inguruan. Elliðaá ibaia da hirburua zeharkatzen duen ibairik luzeena. Nahiz eta nabigatzea ezinezkoa izan munduko izokin-arrantzarako ibai nagusia da. Reykjavík inguruko mendirik altuena 914 mkoa da, Esja mendia. Hiriburua Seltjarnarnes penintsulan kokatua dago, baina honen kanpoaldeko auzoak penintsulatik hegoaldera eta ekialdera daude. Reykjavík dentsitate baxuko hiria da, izan ere etxebizitzak baxuak eta bata bestetik hurrun kokatutakoak dira. Hiriburua hutsunez beterik dago eta bertako gazteriak hutsune haiei baliozko probetsua ematen saiatu dira urte hauetan, parke, liburutegi eta hainbat eraikuntza bertan eraikitzen lagunduz.
Klima
aldatuNahiz eta iparraldean kokatu, Reykjavik, ez da uste bezain hotza eta neguko tenperaturak New York eta Toronto hirien antzekoak dira. Hau, itsas-korronteen ondorioz gertatzen da. Izan ere, Islandiako kostaldea ez da hain hotza itsas-korronteek Karibean berotzen den ura bertara eramaten dutelako. Hiria ez da oso haizetsua baina enbatak normalak izaten dira negu aldean. Oso euritsua da, urtean 213 egun euritsu izaten dira gutxi gorabehera.
Datu klimatikoak (Reykjavik) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.9 | 2.8 | 3.2 | 5.7 | 9.4 | 11.7 | 13.3 | 13.0 | 10.1 | 6.8 | 3.4 | 2.2 | 7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.6 | 0.4 | 0.6 | 3.1 | 6.5 | 9.3 | 10.8 | 10.5 | 7.6 | 4.5 | 1.4 | -0.3 | 4.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.0 | -2.1 | -2.0 | 0.4 | 3.6 | 6.7 | 8.3 | 7.9 | 5.0 | 2.2 | -1.3 | -2.8 | 1.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 75.6 | 71.8 | 81.8 | 58.3 | 43.8 | 50 | 51.8 | 61.8 | 66.5 | 85.6 | 72.5 | 78.7 | 798.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.3 | 12.5 | 14.4 | 12.2 | 9.8 | 10.7 | 10 | 11.7 | 12.4 | 14.5 | 12.5 | 13.9 | 147.9 |
Eguzki orduak | 24.8 | 53.7 | 111.6 | 141.0 | 192.2 | 162.0 | 170.5 | 155.0 | 126.0 | 83.7 | 39.0 | 9.3 | 1268.8 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE)[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory [3] |
Auzoak
aldatuNr. | Izena | Biztanleria 2010 |
---|---|---|
1 | Vesturbær | 15.703 |
2 | Miðborg | 8.618 |
3 | Hlíðar | 9.612 |
4 | Laugardalur | 15.239 |
5 | Háaleiti og Bústaðir | 13.755 |
6 | Breiðholt | 20.646 |
7 | Árbær | 10.192 |
8 | Grafarvogur | 18.130 |
9 | Kjalarnes | 834 |
10 | Grafarholt og Úlfarsárdalur | 5.416 |
Reykjavík | 118.145 |
Historia
aldatuIngólfur Arnarson 874. urtean gaur egun Reykjavík hiria dagoen eskualdera lehen iritsi zen gizona dela uste da, Landnámabók liburuak dioenez honek masta uretara bota eta hau finkatuta geratu zen lehenengo tokian herria sortu zuen. Bertako baporeen ondorioz Reykjavík izena hartu zuela uste da (islandieraz Bapore Badia). Reykjavík ez da herria bezala kontsideratzen XVIII. menderarte izan ere, baserri batzuk baina ez zeuden eskualde hartan. Danimarkarrak Islandian industria sartzen saiatu ziren mende hartan, uhartea modernizatzeko asmoz. 1752. urtean hain zuzen Danimarkako erregeak Reykjavík zegoen eskualdean hainbat etxe eraikitzen hasi zen kotoia bertan gordetzeko. Bertako beste manufaktura batzuk arrantza, sulfuroaren extrakzioa, nekazaritza eta ontzigintza izan ziren.
1786. urtean Danimarkako koroak bertako komertzioa ezeztatu zuen eta eskualde hartan sei herri sortzeko baimena eman zuten, haietako bat Reykjavík. Hala ere, komertziorako hainbat arazo zeuzkaten daniarrek dena kontrolatzen baizuten. Azkenik, 1880. urtean islandiar komertzioa zabaltzen hasi zen. XIX. mendean nazionalisten mugimenduak biztanleak erakarri zituen eta Islandiaen independentzia nahiak zabaltzen hasi zien. Reykjavík, Islandiako herri bakarrenetakoa eta handiena zenez hiriburu bezala aukeratu zuten, eta ideia hauen erdigune bilakatu zen. Mugimendulariak bazekiten Reykjavík gogor eutsi behar zuela hauen helburua lortzeko eta hiriarentzako oso garrantzitsuak izan ziren urte haiek, bere garapenerako batez ere. 1845. urtean Alþingi berriro irikia izan zen Reykjavík hiriburuan hain zuzen. Nahiz eta legezko batzarra ez izan, Danimarkari uhartean ebatzi behar zituen arazoei buruz berri ematen zuten. Hurrengo urteetan Islandiak independentzia osoa lortu zuen, konstituzio eta guzti, eta Reykjavík legezko hiriburu bilakatu zuten Alþingi batzarra bertan aurkitzen zelako. 1920 eta 1930eko hamarkadetan arrantza industria Reykjavík-en nagusitu egin zen, bakailaoa arrain nagusia izanik. Baina 1929ko krisialdiak eragina izan zuen eta biolentzia gailendu zen uharte osoan.
1940ko maiatzaren 10an gerrako 4 itsasontzi iritsi ziren hiriburura, baina biztanleak izugarrizko lasaitua hartu zuten naziak ez zirela egiaztatuz aliatuak baizik, britaniarrak hain zuzen eta hauek herrialdea okupatzea lortu zuten inolako biolentzia zantzurik gabe. Britaniarrek herrialdea okupatzera behartuak izan ziren, izan ere Islandiako gobernuak neutral bezala izendatu zen, nahiz eta hauek aliatuen alde agertu. Hurrengo urteetan amerikarrek eta britaniarrek hainbat base-militar eraiki zituzten uhartean zehar, eta bertan aurkitzen ziren soldadu kanpotarren kopuruak Reykjavík hiriko biztanle-kopuruarena baino altuagoa zen. Okupazioaren alde ekonomikoak onuragarriak izan ziren hiriarentzako izan ere krisialdia ahazten lagundu eta arrantza eskariak hazi egin ziren. Gainera, Aliatuek Reykjavík hiriburuko aireportua, gaur egun oraindik erabilgarria dena, eta Keflavíkeko Aireportu Internazionala ere eraiki zuten, hiriburutik 50 kmra. 1944ko ekainaren 17an Islandiako Errepublika sortu zen Reykjavík-en eta bozketen bidez lehenengo presidentea aukeratua izan zen, Sveinn Björnsson hain zuzen. Gerra ondorengo urteetan, Reykjavík-en izugarrizko garapena gertatu zen. Nezkazariak hiria biztanletzen hasi ziren, batez ere nekazal-teknologian lortu zuten aurrerakuntzagatik. Reykjavík hirira emigratzen zutenak, batez ere gazteak ziren "Reykjavík hiriko Ametsa" betetzera, eta denborarekin hiriburua umeen hiria bihurtu zen. 1972. urtean Reykjavík-en Munduko Xake Txapelketak leku hartu zuen. Azkenengo bi hamarkadetan Reykjavík asko aldatu da, hiriburu garatuenetako bat izanez, munduko hiri garrantzitsuenetarikoa izatea lortuz eta hainbat pertsonaia famatuen berezko hiria izan Björk abeslariarena adibidez.
1615. urteko euskal arrantzaleak
aldatu1615eko irailean Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzaleen erail zituzten. 400 urte geroago nazioarteko kongresu akademiko bat antolatu zuten Reykjavik-eko Unibertsitate Liburutegi Nazionalean, euskal arrantzale eta islandiar biztanleen arteko harremanak aztertzeko. Adiskidetze ekimen sinboliko bat ere egin zuten, hilketa egin zen inguruan.. Hainbat kultur ekitaldi ere antolatu ziren: Oreka TX eta islandiar musikarien kontzertu bat, eta euskaldunen eta islandiarren arteko berraskidetze ekitaldi sinbolikoa. Bertan, islandiar agintariek barkamena eskatuko zieten Gipuzkoakoei, eta plaka bat jarri zuten euskal baleazaleen omenez. [4]
Demografia
aldatuReykjavík 2007. urteko abenduan 117.721 biztanle zituen, inguruko metropoliarekin 196.161 osatuz. Inguruan 6 hiri daude:
- Álftanes: 2.361
- Garðabær: 9.913
- Hafnarfjörður: 24.839
- Kópavogur: 28.561
- Mosfellsbær: 8.146
- Seltjarnarnes: 4.428
1801 | 1860 | 1901 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2006 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
600 | 1.450 | 6.321 | 11.273 | 17.450 | 28.052 | 38.308 | 55.980 | 72.407 | 81.693 | 83.766 | 97.569 | 110.852 | 115.420 | 119.108 |
Politika
aldatuReykjavík Udaleko kontseiluak gobernatzen du. Alkateak Reykjavík hirian erregistratua egon behar du, 18 urte baino gorakoa izateaz aparte. Kontseilua 15 partaidez osatuta dago 4 urtero ordezkatzen direnak. Azkenengo bozketetan 5 alderdi aurkeztu ziren, haietatik 3 koalizioan R-listinn. Gaur egun hiria gobernatzen dutenak 8 partaideekin beste bi alderdiak dira, Sjálfstæðisflokkurinn eskubia zazpirekin eta Framsóknarflokkurinn nekazal alderdia batekin, beste koalizioan.
Leku interesgarriak
aldatu- Alþingishúsið — Islandiar parlamentua.
- Blue Lagoon — Spa geotermikoa hiriburuaren ondoan kokatua.
- Hallgrímskirkja — Islandiako eliza handiena.
- Höfði — Gorbatxev eta Reagan politikoak 1986. urtean elkartu ziren etxea.
- Kringlan — Reykjavík-eko merkataritza-gunea
- Laugavegurinn — Denda askoko kalea
- Nauthólsvík — Geotermikoki berotutako hondartzatxoa
- Perlan
- Ráðhús Reykjavíkur — Udaletxea
- Tjörnin — Laku txikia
- Þjóðarbókhlaðan - Islandiako liburutegia
- Þjóðminjasafnið - Museo nazionala
- Islandiako Unibertsitatea
- Árbæjarsafn (Reykjavík Museo Irekia) — Museo garrantzitsuena
- Reykjavík 871±2 — 930. urteko Bikingoen etxe baten aurkikuntza arkeologikoa.
Reykjavík bere gauezko bizitzagatik oso ezaguna da. Garagardoa da edari nagusia eta tabernak nahiz eta egunez oso lasaiak izan gauean guztiz aldatzen dira.
Urte berriak ere oso interesgarriak dira hiriburuan, izan ere su-artifizalak ez daude debekaturik eta denek dirutza handiak gastatzen dituzte hauek erosterakoan.
Hiri senidetuak
aldatuReykjavik ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Iruditegia
aldatu-
Hirigunea katedraletik ikusita.
-
Reykjavík Hallgrímskirkja dorretik.
-
Hirigunean.
-
Koloredun teilatuak.
-
Tjörnin lakua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ World Weather Information Service - Reykjavik. .
- ↑ Hong Kong Observatory. Climatological Normals of Reykjavik. .
- ↑ Naiz. (2015-03-31). «Kongresu bat Reykjavik-en, euskal arrantzaleen eta islandiarren arteko harremanak aztertzeko» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Reykjavík - Mapa
- Pastor, Jose Mari. «Reykjavik-eko rockeroak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).