Robert J. Flaherty
Robert Joseph Flaherty (1884ko otsailaren 16a, Iron Mountain, Michigan – 1951ko uztailaren 23a, Dummerston, Vermont) estatubatuar zinemagile bat izan zen, 1922an zinemagintzaren hiztoriako lehen dokumentala ekoiztu eta filmatu zuen: Nanook of the North. 1914tik 1951ko bere heriotzararte Frances H. Flaherty idazlearekin ezkonduta egon zen. Frances emazteak Flahertyren hainbat filmetan parte hartu zuen, gainera Louisiana Story (1948) filmarengatik jatorrizko gidoi onenaren Oscar sariarentzako izendatua ere egon zen.
Robert J. Flaherty | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iron Mountain, 1884ko otsailaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Dummerston, 1951ko uztailaren 23a (67 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Frances H. Flaherty (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Upper Canada College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, esploratzailea, kartografoa, zinema ekoizlea, kameraria eta argazkilaria |
Lantokia(k) | Bora Bora |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Geographical Society |
|
Gaztaroa
aldatuFlaherty gaztea Robert Henry Flaherty (irlandarra) mineral bilatzailea eta Susan Klockner (alemaniar katoliko erromatarra) senar-emazteen zazpi seme-alabetako bat izan zen; bere hezkuntza hobetzeko Torontoko Upper Canada College ikastetxera bidali zuten, han meatzegintzako ingeniaritza ikasketak burutu zituelarik. Flahertyk bere mineral bilatzaile ibilbidea Kanadako Hudson Bay eskualdean hasi zuen, bertako trenbide konpainia batentzat hain zuzen ere.
Nanook of the North
aldatu1913an, eskualde horretara egin zuen hirugarren espedizioaren ostean, bere buruzagia zen Sir William Mackenziek Flahertyri bertako basabizitza eta biztanleei buruzko filmaketa bat burutu zezan iradoki zion. Berehala Flaherty bertako inuit jendeaz bereziki interesatzen hasi zen, denbora asko hauek filmatzen igaro zuelarik, bere benetako lanaren inguruko arreta galdu arteraino. Bestalde, bere filmaketak ikusten zituztenek oraindik irudi gehiago eskatzen zizkioten.
Filma bat burutzeko, hau filmatzen hasi baino lehen Flaherty gaztea Allakariallak izeneko gizaseme inuit batekin eta bere familiarekin batera elkarbizitzen egon ohi zen. Hegoalderako bere itzuleran, bere zigarro baten bidez hasitako su batek filma kiskaldu zuen; Flaherty inuitarrengana itzuli, bertan beste urte oso batez bizi eta filma berfilmatu zuen. Beranduago aitortu zuenez, hura beretzat abantaila bat izan omen zen, lehenbiziko filmaketarekin ez baitzegoen arras gustura eta gidoia aldatzeko aukera eman baitzion. Bere esanetan, filma berriz ere filmatzean, Flahertyri filmatu behar zuena aurretik prestatzea otu zitzaion, baita amaiera ere, honetan Allakariallak eta bere familia ustez ahal bezain laster aterpe bat bilatu edo eraiki ezin ezkero hilzorian leudeke, halere irudietan agertzen den iglua aurretik eraikia zegoen, nahiz eta erdi maila bateraino eraikia izan, honela Flahertyk bere kamera eraikuntzaren erdian sartu eta igluaren barnekaldo irudi onak filmatu zitzazkeen.
Melanie McGrath idazleak dioenez, Flaherty gazteak, Nunaviken urte batez bizi izan zen denboran Nanook of the North filmako emakumezko aktore nagusiarekin maitasun harreman bat izan omen zuen, hots, Nanooken emaztearen papera antzezten zuen emakume inuit gaztearekin. Flahertyk eskualde hura laga eta hilabete batzuetara erditu zen inuit aktorea bien semeaz, Josephiez. Flahertyk ume horri buruz inoiz ez zuen berririk izan. Josephie 1950eko hamarkadan lekuz aldatu zuten inuitetako bat izan zen, Iparraldeko Mutur urruneko Resolute eta Grise Fiord kokalekuetan oso baldintza latzetan bizitu zelarik. Flahertyk bere semearen estutasunen berri izan zuen, halere ez zuen ezer egin horri konponbiderik emateko.[1] McGrathen idazlanetako xehetasunei buruzko frogak oraindik benetan egiaztatzeke daude eta Flaherty berak behin ere ez zuen gai honi buruz eztabaidatu nahi izan.
Filma honen gaia honako hau da: inuitarrak bizitza bere garbitasun edo osotasunean bizi zutenaren lekuko izan nahi du, Flahertyk hainbat kokaleku aukeratu zituen, baita amaierakoa ere, bertan Allakariallak gizasemea eta bere fikziozko familiak azkar batean aterpe bat aurkitu edo eraikitzen ez baldin badute itxuraz hiltzorian daudela dirudi. Aurretik iglu erdi bat eraiki zen, alde bat ebakita zuelarik, honela Flahertyren kamerak ikusmira on bat lortzeko asmoz. Flaherty inuitek ehizatzeko erriflerik erabil ez zezaten ere setatu zeb, nahiz eta garai hartarako inuitek errifleak erabiltzea ohikoa izan, eta askotan ehiztarien laguntza ohiuak entzuteari uko egin zion, nahiz eta hauek borroka egon Flahertyk filmatzen jarraitzen zuen, sarritan berebiziko arriskuen aurrean jarri zituelarik.
Ondorengo zinema ibilbidea
aldatuNanook of the North (1922) filmak arrakasta lortu zuen, eta Flahertyk lan kontratu berriak bereganatu zituen.[2] Paramount etxearentzat Nanook filmaren antzeko beste filma bat ekoizteko kontratua sinatu zuen, Samoara joan eta Moana (1926) filmatu zuen. Flahertyk Moana filma Savai'iko Safune uhartean gauzatu zuen, honetan urte osoz bere familiarekin bat bizi izan zelarik. Estudioetxeko zuzendariek maiz bere lanaren inguruko emaitzei buruz galdetu ohi zion, halere Flahertyk ez zien ezer erakusten, oraindik ez baitzuen ezer esku artean. Bere lan metodoa honako hau zen: dokumentalaren berezko gidoia burutu aurretik kontakizuneko pertsonaiekin bat aldi batetarako elkarbizitzen jartzea, haiei so egin, sakonki ezagutu eta euren bizimoduarekin erabat ohitu arte. Azkenik filma gazte bat heldu aroan barneratzeko erritual baten inguruan gauzatu zen. Filmaren filmaketa urte baten zehar luzatu zen. Flaherty zinemagilea Samoan 1923ko apirilatik 1924ko abendurarte egon zen. Filma 1925ko abendurako osatu eta hurrengo hilabeterako estreinatu zen. Haatik, inoiz ez zuen aurreko Nanook of the North filmaren arrakastarik lortu ahal izan.
Louisiana Story (1948) filma Flahertyk berak eta Richard Leacockek euren eskuz filmatutako dokumentala izan zen, honen gaia Louisianan ezarritako petrolio-plataforma baten ingurukoa zen. Filma honetako antzezle nagusia cajun mutil bat da. Haurtzaroa eta naturari buruzko olerki bat da, filma honek batzuetan kritikak ere pairatu behar izan ditu, petroliaoren bilaketa era politean erakusten baitu. Virgil Thomsonek filma honetarako musika moldatu zuen.
Ondarea
aldatuFlaherty zinemagilea filma dokumentalen egileen artean aitzindari garrantzitsuenetakoen artean jo izan da. Dokumentala bera, fikziozko filmetako pertsonaiak eta tratamendu poetikoa elkarbatzen lehenbizikoa izan zen.
Flaherty Island, Hudson Bay badian dauden Belcher Islands uharteetako bat denak bere izena zinemagile honen ohorez du.
Filmografia
aldatu- Nanook of the North (1922)
- Moana (1926)
- The Twenty-four Dollar Island (1927), New York hirian filmatua.
- White Shadows in the South Seas (1928)
- Tabu (1931) co-directed with F. W. Murnau
- Industrial Britain (1931)
- Man of Aran (1934), Irlandako mendebaldeko kostaldeko Aran uharteetan filmatua.
- Elephant Boy (1937)
- The Land (1942), Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuarentzat burututako 45 minutuko dokumentala.
- Louisiana Story (1948)
- The Titan: Story of Michelangelo (1950)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Throughout Melanie McGrath's The Long Exile: A Tale of Inuit Betrayal and Survival in the High Arctic. ISBN 0-00-715796-7 (London: Fourth Estate, 2006). ISBN 1-4000-4047-7 (New York: Random House, 2007).
- ↑ Map of Belcher Islands. (Noiz kontsultatua: 2013-06-03).
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert J. Flaherty |
- Robert J. Flaherty zinemagilaren fitxategia IMDB webgunean (Ingelesez)
- Robert J. Flaherty mintegiaren webgunea (Ingelesez)