Robotak automatikoki atazak burutzen dituen gailu elektroniko eta mekanikoak dira. Eskuarki, euren mugimenduen itxurek bere kabuz ibiltzeko gaitasuna dutela dirudite, baina gizakien aginte zuzenaren azpian ez badaude, programa baten jarraibideei men egiten diete.[1]

Toyotak egindako robota

Zer nolako makina robot kategorian barnan sar daitekeen edo ez eztabaidan dagoen bitartean, robot arrunt batek ondoko ezaugarri batzuk, nahiz eta ez guztiak, izango ditu:

  • Gizakiak sortua da.
  • Ingurunea sumatzeko gai da.
  • Ingurune horretan hainbat gauza manipulatzeko gai da.
  • Adimen maila bat, edo aukerak egiteko gaitasuna, dauka.
  • Programagarria da.
  • Mugitzeko gai da.
  • Mugimendu koordinatuak egiteko gai da.
  • Bere kabuz ibiltzeko itxura dauka.

Etimologia

aldatu

Robot hitza lehen aldiz Karel Čapek txekiar idazleak erabili zuen R.U.R. (Rosumovi Univerzální Roboti, "Rosumen Robot Unibertsalak", euskaraz Erroboten Lantegia bezala itzulia[2]) antzezlanean, 1920ean[3]. Baina badirudi berak ez zuela hitza asmatu, baizik eta Josef Čapek anaiak. Roboti hitza, txekierazko Robota hitzetik eratorri/eraldatu zuen, lan nekeza edo lanaldia esan nahi duena.

Euskaraz, hiztegi batuan robot agertzen da, eta ez errobot[4]..

Historia

aldatu

Automata hitzaren ideia orokorrak mundu osoko kulturetako mitologian du jatorria. Antzinako Txina[5], Antzinako Grezia eta Ptolomeotar Egipto[6] zibilizazioetako zenbait ingeniari eta asmatzailek bere kabuz aritzeko gai ziren makinak eraiki zituzten, batzuk animalien eta gizakien antzarekin. Automataren lehen deskribapenek zenbait kontzepturi egin zieten erreferentzia, hala nola, Archytas-en uso artifizialari, Mozi eta Lu Ban-en txori artifizialei, hitz egiteko gai zen Heron Alexandriakoaren automatari, Bizantzioko Filo-ren konketa automatari eta Lie Zi-n azaldutako gizaki automatari.[5]

Lehen robotak

aldatu
 
George robota, Eric robotaren bertsio berantiar bat, W. H. Richardsekin gosaria hartzen.

1928. urtean, lehenbizikoetako robot humanoidea, Eric, aurkeztu zuten Model Engineers Society erakusketan, Londresen, hitzaldi bat emanez. W. H. Richards-ek asmatutako robotak aluminiozko armadura-gorputza zuen, hamaika elektroiman eta hamabi volteko potentziadun motore bat zituena. Robotak bere eskuak eta burua mugi zitzakeen eta urruneko kontrol bidez edota ahots bidez kontrola zitekeen.[7] Eric-ek eta bere "anaia" George-k munduari bira eman zioten.[8]

Westinghouse Electric korporazioak Televox robota sortu zuen 1926. urtean: erabiltzaileek piztu eta itzali zezaketen eta hainbat gailutara konektatu zitekeen kartoi zati bat zen. 1939.urtean, Elektro izeneko beste robot humanoide bat kaleratu zen 1939 New York World's Fair azokan.[9] [10] 2.1 metroko altuera eta 120.2 kg-ko pisua zuen eta ekintza hauek egin ahal zituen: ahots bidezko aginduei jarraitu, 700 hitz inguru esan, zigarroak erre, globoak puztu eta bere burua eta besoak mugitu. Haren gorputza altzairuzko engranaje batez, espeka batez eta motore-eskeleto batez osatuta zegoen, aluminiozko azal batez estalirik. 1928.urtean, Makoto Nishimura-k Japoniako lehen robota diseinatu eta eraiki zuen: Gakutensoku.

Robot autonomo modernoak

aldatu
 
Elena Lazkano eta Nao robota. Zientzia Club-eko aurkezpenean 2014an.

William Grey Walter-ek portaera konplexuko robot autonomo elektronikoak sortu zituen, Burden Neurological Institute-n, Bristolen (Ingalaterran), 1948 eta 1949. urteetan. Garuneko zelula gutxi batzuen arteko konexio aberatsak jokaera konplexua izan zezakeela egiaztatu nahi izan zuen. Haren lehen robotak, Elmer eta Elsie, 1948 eta 1949 bitartean sortu zituen eta dortokak izango balira bezala deskribatu zituzten, haien forma eta ibiltzeko era motelagatik. Hiru gurpileko dortoka robot hauek, fototaxirako gai ziren: horrela, beraien burua berriz kargatzeko gunera joan zitezkeen bateria baxua zutenetan.

Walterrek prozesu mentalak simulatzeko elektronika analogikoa erabiltzearen garrantzia azpimarratu zuen eta bere garaiko beste asmatzaile batzuek, berriz, Alan Turing eta John von Neumannek adibidez, prozesu horien ikuspegia konputazio digitalaren alorrera bideratu zuten. Walterren lanak ondorengo belaunaldietako hainbat robotika ikertzaile inspiratu zituen; hala nola, Rodney Brooks, Hans Moravec eta Mark Tilden. Bere dortoken lan modernoak BEAM robotika moduan aurki daitezke.[11]

 
Laparoskopia kirurgia egiteko robota

Bestetik, lehen robot programagarri eta digitalizatua George Devol-ek asmatu zuen 1954. urtean. Unimate izena jarri zion. Horrekin, robotika-industria modernoaren oinarriak ezarri ziren.[12] Devolek lehen Unimatea 1960.urtean saldu zion General Motors konpainiari eta lantegi batean instalatu zuten 1961. urtean Trenton, New Jersey-en, metalezko pieza beroak galdaketa-makina batetik altxatzeko eta pilatzeko.[13] Devolen lehen robot programagarri eta digitalizatuaren patenteak robotikaren industria modernoaren oinarria adierazten du.[14]

Lehen paletizatze-robota, berriz, 1963. urtean sortu zuen Fuji Yusoki Kogyo konpainiak.[15] 1973.urtean, elektromekanikoki gidatutako sei ardatz zituen robota patentatu zuen[16][17][18] KUKA robotika-fabrikatzaileak Alemanian eta manipulazio beso unibertsal programagarria Victor Scheinman robotikaren aitzindariak asmatu zuen 1976. urtean. Haren diseinua Unimation konpainiari saldu zitzaion.

Robot komertzial zein industrialak ari dira zabaltzen orain, eta horien lana gizakiarena baino merkeagoa eta zehaztasun eta fidagarritasun handiagokoa da. Gizakiarentzat arriskutsuak, aspergarriak edota zikinak izan daitezkeen lanak ere egiten dituzte robot hauek. Asko zabaldu dira robotak fabrikazioan, muntaketan eta enbalaje lanetan, garraioan, lur- eta espazio-esplorazioan, kirurgian, armagintzan, laborategietako ikerketetan eta kontsumo- zein industria-ondasunen ekoizpenean.

Robot modernoak

aldatu

Robot mugikorrak

aldatu
 
'Robot mugikorrak' liburuaren azala (UEU, 2011).[19][20]

Robot mugikorrek ingurunean mugitzeko ahalmena dute; hau da, ez daude denbora guztian toki batean finko.[21] Modu automatikoan gidatutako ibilgailua (AGV edo automated guided vehicle), gaur egungo robot mugikorren adibide bat da. AGVak lurrean kokatutako markatzaileak edo hariak jarraitzen ditu. Ikuspegi edo laser bidez ere gidatuak izan ahal dira.[22][19][20]

Industria, segurtasun eta militar arloetan robot mugikorrak aurkitu daitezke.[23] Kontsumitzaileen produktuetarako, entretenimendurako edota garbiketarako ere erabiliak izaten dira. Gaur egun, ikerketa ugariren ardatz dira robot mugikorrak, ia unibertsitate guztiek AGVen inguruan ikertzeko laborategi bat edo gehiago dituzte.

Robot mugikorrak ingurune ongi kontrolatuetan erabiltzen dira, muntaketa-lerroetan adibidez, ustekabeko interferentziei erantzuteko zailtasunak dituztelako eta horregatik, gutxitan ikus daitezke. Hala ere, garbiketa eta mantentze lanak egiteko robotak gero eta garatuagoak daude eta etxeetan aurki daitezke.

Robot industrialak

aldatu

Robot industrialak ingurune kontrolatu batean lan bera behin eta berriz egiteko diseinatuak daude. Gehienek, automobilen muntaketa-kateetan egiten dute lan. Robotek, gizakiek baino efizientzia handiagoz egin dezakete lan haien zehaztasunari esker. Zuloak beti toki berean eginten dituzte edo torlojuak estutzean beti indar bera ezartzen dute, lan orduak kontuan hartu gabe, gizakietan gertatzen ez den bezala. Industria elektronikoan parte hartzen duten robotek ere garrantzia handia dute, mikrotxipak muntatzeko zehaztasun ezin hobea behar baita.

Teknika ezberdinak daude robot industrialak programatzeko. Horien artean, keinu bidezko programazioa eta testu programazioa daude. Keinu bidezko programazioan, langileak robota gidatzen du eskuz edo kontrol batzuen bidez, egin beharreko lana irakasteko. Robotak, urrats guztiak gordetzen ditu eta gero era automatiko batean errepikatu ditzake. Testu programazioan aldiz, posizio guztien eta robotak egin behar dituen ibilbideen kalkulua egiten da. Ondoren, informazio hau erabiliz, robotak exekutatu behar duen programaren instrukzioak sortzen dira. Azkenik, programa robotera transferitzen da eta robota eginbeharrarekin hasi daiteke.

Beso robotikoak

aldatu
 
KUKAren 6 artikulaziodun robota

Fabrikatutako robot industrial arruntena beso robotikoa da.[24][25] Metalezko zazpi segmentuz eta sei artikulazioz osatua dagoen artikulatutako beso bat da.[26] Ordenagailu batek robota kontrolatzen du juntura bakoitzean kokatutako urrats-motorrak erabiliz. Horrek, ordenagailuari beso robotikoak behin eta berriro mugimendu berbera zehatz-mehatz egitea ahalbidetzen dio. Robotak, mugimendu sentsoreak erabiltzen ditu mugitutako kopurua zehatza izan dadin.

Sei artikulazio dituen robot industrial batek, gizaki baten besoaren antz handia du. Sorbalda, ukondoa eta eskumuturra du eta sorbalda, mugitzen den gorputz baten oinarrira lotuta egoten da. Beso robotikoak sei modu ezberdinetan pibotatu dezake, gizakiaren besoak aldiz, zazpi era ezberdinetan.[26][27][28][29]

Gizaki baten besoaren lana, eskua leku batetik beste batera mugitzea da, era berean, beso robotikoaren lana, amaieran duen pieza leku batetik beste batera mugitzea da. Amaieran izan ditzakeen pieza ohiko bat eskuaren imitazio sinplifikatu bat da, objektu ezberdinak hartu eta mugitu ahal izateko. Esku robotiko hauek, presio sentsoreak barneratuak dituzte objektuari aplikatutako indarra ordenagailuari adierazten diotenak, objektua ez erortzeko edo ez apurtzeko. Amaierako pieza gehiago daude, soldagailua edo zulagailua adibidez.[30]

Hezkuntza robotak

aldatu

Irakasleen hezkuntza laguntzaile moduan erabiltzen dira. 1980ko hamarkadatik aurrera, turtles moduko robotak ikastetxeetan erabili dira Logo programazio-lengoaia erabiliz.[31][32]

Haurrei matematika, fisika, programazioa eta elektronika ikasten laguntzen duten Lego Mindstorms, BIOLOID , OLLO edo BotBrain Educational Robots moduko robot kitak daude.

Ibilgailu autonomoak

aldatu

Ibilgailu autonomoa edo robotikoa gizakiaren gobernatze eta kontrol-ahalmenak imitatzeko gai den ibilgailua da. Bere inguruan gertatzen dena hautemateko eta horren arabera nabigatzeko gai da. Gidariak bere helmuga aukeratu dezake baina ez du behar inongo operazio mekanikorik aktibatzerik.

Hauen aurrekari izan dira ingelesez AGV edo Automated guided vehicles deitu izan direnak, gidaritza automatikoko ibilgailuak. Lehen adibideak lantegi edo ingurune kontrolatu baten barruan ibili izan dira eskala txikiko gailuak izan dira, jarrai zezaketenak marrak lurrean, laser bidez seinaleztatutako ibilbideak eta, garai aurreratuagoetan, ikusmen sistemak.

Ingurune itxi horietatik errepidera edo mundu irekiera salto egitea urrats handia da, baina egin dira saiakerak. Lehenengo taxi autonomoa 2016ko abuztuan atera zuen nuTonomy enpresa Estatu Batuarrak Singapurren. 2016 urtearen amaieratik aurrera Uber ere automobil autonomoak erabiltzen ditu Pittsburgh eta San Francisco hirietan. 2018ko martxoaren 19an iritsi zen gidari gabeko automobil baten partetik lehenengo harrapaketa-hilgarria. Uberrek erabilitako gidari gabeko automobil batek harrapatutako emakume bat hil zen Tempen, Arizona. Honen ondorioz, Uberrek Tempe, Pittsburgh, Toronto eta San Francisco hirietan egindako probak bertan behera geratuko zirenaren berri eman zuen.[33]

Robotak gizartean

aldatu
 
Gizaki antza izateko diseinatutako androide edo robota

Gutxi gorabehera munduko robot guztien erdia Asian daude, % 32 Europan, % 16 Ipar Amerikan, % 1 Australasian eta % 1 Afrikan.[34] Munduko robot guztien % 40 Japonian daude, robot gehien dituen herrialdea izanik.

Autonomia eta galdera etikoak

aldatu

Robotak aurreratuagoak eta sofistikatuagoak egin diren heinean, adituek eta akademikoek, gero eta gehiago miatu dute robotaren jokabidean gobernatu behar duten etika galderen inguruan eta ea robotek edozein motako eskubide sozial, kultural, etiko edo legal erreklamatu dezaketen.

Talde zientifiko batek 2019rako robot garun bat izatea posible dela dio. Beste batzuek aldiz, roboten inteligentzia aurrerapenak 2050 urte inguruan joko direla diote. Momentuko azken aurrerapenek, roboten jarrera sofistikatuagoa egin dute. Robot adimenduen eragin soziala Plug & Pray izeneko dokumentalaren gaia da.[35][36]

Vernor Vinge-k ordenagailuak eta robotak une batean gizakiak baino azkarragoak izan daitezkeela iradoki du. Horri, the Singularity (Singularitate teknologikoa) deitzen dio.[37] Bere ustez, zertxobait edo agian oso arriskutsua izan daiteke gizakiarentzat.[38] Filosofia hau, singularitate teknologiko filosofian eztabaidatzen da.

Robot militarrak

aldatu
 
Lau ankadun Cheeta robot militarra

Aditu eta akademiko batzuek zalantzan jarri dute roboten parte hartzea borroka militarrean; batez ere, robotei autonomia-funtzio batzuk ematen zaizkienean.[39] Horrez gain, robot batzuk kontrolatzen duten beste robot batzuen teknologiak ere kezkatzen dituzte.[40]

Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak txosten bat finantzatu du non adierazten den: robot militarrak konplexuagoak bihurtzen diren bitartean, arreta handiagoa jarri behar dela autonomia-erabakiak hartzeko gaitasunetan.[41][42] Ikertzaile batek, robota gizatiarragoa izanda erabaki eraginkorragoak hartuko dituela dio. Hala ere, beste adituek zalantzan jartzen dute hori.[43]

Robot batek bereziki, EATRk, kezka publikoak sortu ditu. Substantzia organikoak erabiliz, bere erregaia etengabe sor dezakeelako.[44][45] EATRen erregaia biomasatik eta landarediatik lortzeko diseinatua dago, gerra-eremuetan edo beste inguruneetan aurkitu daitezkeenak. Proiektuaren arabera, oilasko gantza ere erabili daiteke.[46][47]

Manuel De Landa-k adierazi du, adimendun misilak eta pertzepzio artifizialarekin ekipatutako bonba autonomoak, robot moduan kontsideratu behar direla, erabaki batzuk autonomoki egiten baitituzte. Bere ustez, joera garrantzitsu eta arriskutsu bat dago erabaki garrantzitsuak makinei esleitzearekin.[48]

Robot hilgarri (edo hiltzaile) autonomoen aukera are gehiago garatu da adimen artifizialaren aplikazio praktikoekin. 2010eko hamarkadatik aurrera hasi dira adituen ahotsak entzuten, "robotak laster hasiko direla jendea hiltzean, ez badugu debekurik ipintzen lehenbailehen".[49] Dagoeneko bada arma autonomo hiltzaileak (droneak eta robotak) debekatzea eskatzen duen mugimendu zabal bat, besteak beste Ban Lethal Autonomous Weapons delakoa.[50]

Robot bertsolariak

aldatu

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2013an saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHU-ko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[51]

Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Aitzol Astigarraga informatikari bertsozaleak. Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[52][53][54]

EHUko Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) Elena Lazkano eta Basilio Sierra irakasleek koordinatzen dute. Taldeak robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du. Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu dituzte.[55][56]

Erreferentziak

aldatu
  1. Astigarraga, Aitzol; Lazkano, Elena. (2011). Robot mugikorrak : oinarriak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383772. PMC 932702931. (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  2. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  3. .
  4. .
  5. a b (Ingelesez) Joseph Needham. 2018-08-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  6. Adam's Robot Page. 2006-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  7. Reffell, John. «Reffell Family History - People» www.reffell.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  8. (Ingelesez) «1932 - George Robot - Capt. W.H. Richards (British) - cyberneticzoo.com» cyberneticzoo.com 2009-11-28 (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  9. The Cleveland Free Times :: Archives :: Robot Dreams : The Strange Tale Of A Man’s Quest To Rebuild His Mechanical Childhood Friend. 2010-01-15 (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  10. Scott., Schaut,. (2006). Robots of Westinghouse, 1924-today. Scott Schautt, Mansfield Memorial Museum ISBN 0978584414. PMC 162118762. (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  11. ias-people. 2008-10-09 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  12. Society of Manufacturing Engineers. 2011-11-09 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  13. The Robot Hall of Fame : Unimate. 2011-09-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  14. (Ingelesez) «Inductee Detail | National Inventors Hall of Fame» National Inventors Hall of Fame (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  15. Fuji Yusoki Kogyo. 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  16. KUKA Industrial Robots - 1973 The first KUKA robot. 2013-06-10 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  17. Wayback Machine. 2012-12-24 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  18. Industrial Robot History. 2015-07-08 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  19. a b Astigarraga Pagoaga, Aitzol eta Lazkano Ortega, Elena. Robot mugikorrak. Oinarriak Udako Euskal Unibertsitatea. 2011. ISBN 978-84-8438-3377-2.
  20. a b Garcia, Adrian. «Robotikari buruz euskarazko lehen liburua argitaratu du UEUk» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  21. P. Moubarak eta P. Ben-Tzvi. (2011). «Adaptive Manipulation of a Hybrid Mechanism Mobile Robot» Proceedings of IEEE International Symposium on Robotic and Sensors Environments. Monreal: ROSE '11, 113-118 or..
  22. «Smart Caddy» The Original 2007-10-11.
  23. Zhang, Gexiang; Pérez-Jiménez, Mario J.; Gheorghe, Marian. (2017-04-05). Real-life Applications with Membrane Computing. Springer ISBN 9783319559896..
  24. Drones and Robots Market Landscape. .
  25. Global Industrial Robots Market Share by types 2013-2020. .
  26. a b Kuka Industrial Robots-Products. .
  27. Brazo manipulador 6 grados de libertad. .
  28. Estructura de un robot industrial. .
  29. A. I. Kapandji. Fisiología Articular. .
  30. LBR IIWA. .
  31. Mitgang, Lee. (1983-10-25). «'Nova's' 'Talking Turtle' Pofiles High Priest of School Computer Movement» Gainesville Sun.
  32. Barnad, Jeff. (1985-01-29). «Robots In School: Games Or Learning?» Observer-Reporter (Washington) (Noiz kontsultatua: 2012-03-07).
  33. (Ingelesez) Levin, Sam; Wong, Julia Carrie. (2018-03-19). «Self-driving Uber kills Arizona woman in first fatal crash involving pedestrian» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  34. «Robots Today and Tomorrow: IFR Presents the 2007 World Robotics Statistics Survey» Wayback Machine (Noiz kontsultatua: 2007-10-29).
  35. Weigand, Matthew. (2009-08-17). «Robots Almost Conquering Walking, Reading, Dancing» Korea Itimes.
  36. Plug & Pray, documentary film by Jens Schanze about the possibilities of AI and robotics.
  37. John Markoff. (2009-07-26). «Scientists Worry Machines May Outsmart Man» The New York Times.
  38. Vernor Vinge. The Coming Technological Singularity: How to Survive in the Post-Human Era. .
  39. Jason Palmer. (2009-07-03). «Call for debate on killer robots» BBC News.
  40. David Axe. «Robot three-way portends autonomous future» Wired (Noiz kontsultatua: 2009-08-13).
  41. Jason Mick. «New Navy-funded Report Warns of War Robots Going "Terminator"» Dailytech (Noiz kontsultatua: 2009-07-28).
  42. Joseph L. Flatley. «Navy report warns of robot uprising, suggests a strong moral compass» engadget (Noiz kontsultatua: 2009-02-18).
  43. Gregory M. Lamb. (2010-02-17). «New role for robot warriors» The Christian Science Monitor.
  44. «Biomass-Eating Military Robot Is a Vegetarian, Company Says» Fox News Channel 2009-07-16.
  45. Shachtman, Noah. «Danger Room What's Next in National Security Company Denies its Robots Feed on the Dead» Wired (Noiz kontsultatua: 2009-07-17).
  46. «Cyclone Power Technologies Responds to Rumors about “Flesh Eating” Military Robot» RTI Inc: 1-2 orrildeak. 2009-07-16.
  47. «Brief Project Overview» RTI Inc: 22. or. 2009-04-6.
  48. de Landa, Manuel. (1991). War in the Age of Intelligent Machines. New York: Zone Books ISBN 0-942299-76-0..
  49. (Ingelesez) Sulleyman, Aatif. (2017-11-20). «‘Killer robots’ must be banned before people start dying, expert warns» The Independent (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  50. Sustatu. (2017-11-22). «Etorkizun distopiko eta aztoragarria erakusten duen film laburra» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  51. «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  52. «Tesi-oldea ‘uzta-hilean’ // 10 tesis 10, en julio» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  53. (Gaztelaniaz) Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK // BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK.. .
  54. Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). Bertsobot: gizaki-robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak. Tesiker, euskarazko tesiak.. Eusko Jaurlaritza eta UEU.[Betiko hautsitako esteka]
  55. Lazkano, Elena. «Publications» ieeexplore.ieee.org (IEEE Explore) (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  56. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Lazkano Ortega, Elena; Sierra Araujo, Basilio. (2005). «Marisorgin robota» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (208): 28–30. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
eth 1
games 1
News 3
orte 4
see 1
Story 3