Rodezno Errioxako (Espainia) autonomia erkidegoko udalerria da, eta Errioxa Garaian dago kokatua, Harotik 7 kilometroetara hain zuzen.

Rodezno
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaNoemi Manzanos Martinez (en) Itzuli
Izen ofizialaRodezno
Posta kodea26222
INEk ezarritako kodea26127
HerriburuaRodezno
Geografia
Koordenatuak42°31′25″N 2°50′40″W / 42.523611111111°N 2.8444444444444°W / 42.523611111111; -2.8444444444444
Map
Azalera14,3 km²
Altuera547 m
MugakideakBañares, San Torcuato, Cidamón, Zarratón, Haro, Gimileo, Ollauri, Briones eta Hormilla
Demografia
Biztanleria202 (2023)
−10 (2022)
alt_left 104 (%51,5) (%61,9) 125 alt_right
Dentsitatea14 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
ayuntamientorodezno.org

Geografia

aldatu

Rodezno, Oja-Tironen beheko haranean dago, Errioxa Garaian hain zuzen. Iparraldean Haro, ekialdean Briones eta Ollauri, hego-mendebaldean Bañares, hego-ekialdean Hormilla eta mendebaldean San Torcuato, Cidamon eta Zarraton ditu mugakide.

Herri honetako maldak, oso leunak dira; hala, 560 m-ko kotaren gainean dago kokatuta baina, gauden tokiaren arabera, 600 metroko altuerara irits gaitezke.

Rodeznoko udalerriak, klima kontinentala du. Ebro, Oja eta Najerilla ibaietatik datorren atlantikotik eta Toloño mendilerrotik sartzen den eragin mediterraneoarengatik dago klima hau.

Biztanleriaren bilakaera (demografia)

aldatu

14,3 km²-ko azalera duen herrialdeak, 212 biztanle izan zituen 2021. urtean, horietako 112 gizonezkoak izanik eta 94, aldiz, emakumezkoak.

Hauxe da, gizonezkoen, emakumezkoen eta guztizkoaren bilakaerari buruzko taula, urteetan zehar.

BIZTANLERIAREN BILAKAERA 1900TIK 2021ERA
URTEA GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA
1900 - - 855
1910 - - 704
1920 - - 611
1930 - - 595
1940 - - 682
1950 - - 685
1960 - - 665
1970 - - 508
1981 - - 369
1986 205 202 407
1987 204 204 408
1988 200 200 400
1989 196 197 393
1990 192 192 384
1991 188 179 367
1992 187 181 368
1993 183 181 364
1994 185 180 365
1995 189 185 374
1996 172 153 325
1998 180 147 327
1999 175 149 324
2000 172 146 318
2001 170 142 312
2002 170 137 307
2003 174 136 310
2004 188 137 325
2005 182 136 318
2006 181 139 320
2007 176 141 317
2008 190 139 329
2009 188 135 323
2010 183 138 321
2011 184 132 316
2012 180 127 307
2013 153 121 274
2014 156 122 278
2015 154 120 274
2016 142 108 250
2017 137 112 249
2018 122 107 229
2019 125 104 229
2020 126 102 228
2021 118 94 212

Leku interesgarriak

aldatu
 

Jasokundeko Andre Mariaren parrokia

aldatu

Jatorriz, XVI. mendeko lehen hereneko eliza da. Elizaren zati handi bat (goi-korua, sakristia…) Diego de las Landerasek egin zituen, 1579-1589 urte bitartean eta Francisco de Solanok bukatu zituen 1590 urte aldera.

Koroa, 1920. urte ingurukoa da eta kaperak eta bigarren sakristia, aldiz, 1700. urte ingurukoak dira.

Parrokia honek, badu bereizgarri egiten dion elementu bat, izan ere, dorrearen gainean jatorrizkoa ez den teilatu berde bat dago. Aurrekoak, tximista baten kolpea jaso zuen, eta horrek okertzearen eragin zuen. Horren ondorioz, 1961 urtean Joaquín Lucarinirek, gaur egun dagoena ipini zuen.

Olartiako ama birjinaren baseliza

aldatu

Ez daude daturik, lehen aldiz noiz eraiki zen baieztatzen dutenik, baina bota egin zutela ikertu da, eta XIX. mendearen hasieran (Independentzia Gerraren ondoren), berreraiki zutela.

Arkupe ederra izateaz gain, belardian zehar Erdi Aroko hilobiak daude. Horrek adierazten du, garai batean zegoen inguruetan zegoen despopulatzea.

1975ean, balio historiko handiko hainbat lapurretaren lekuko izan zen, horien artean, Olartiako Ama Birjinaren Erdi Aroko tailuarena, adibidez.

Upeltegien auzoa

aldatu

Errioxa osoko upategi auzo berezi eta politenetako bat da. Auzo honek, 100 upategi inguru ditu. Gehienak, XV. mendekoak dira, baina batzuk lehendik ere bazeudela uste da.

Kalaoak

aldatu

Kalaoak, tenperatura eta hezetasuna konstante mantentzen dituzten, lurazpiko zona batzuk dira, ardoak tenperatura ezin hobean edukitzeko balio dutenak.

Duela gutxira arte, Rodeznon, Kalaoen Eguna ospatzen zen. Jaiegun honetara, bertaratzen ziren guztiek, kalao bat zer zen ezagutzeko aukera izaten zuten.

Jauretxea

aldatu

XVIII. mendeko edo lehenagoko eraikina. Garai batean desagertutako Santa Cruz de Rodeznoren etxea dela uste da, baina ez dago hori baieztatzen duen aurkikuntzarik.

San Martin eliza

aldatu

XVI. mendeko eraikuntza da. Cuzcurritilla auzoan dago, muino txiki baten goialdean. Erabat abandonatuta dago eta gaur egun ez zaio erabilerarik ematen. Cuzcurritilla eta horrenbestez San Martin eliza Harorena izan zen denboran, azaroaren 12ro (San Martin eguna) Haroko herria erromerian joaten zen bertara.

Cuzcurriltillako monasterio zaharra

aldatu

Cuzcurritilla auzoan kokatua. San Migel del Monteko, Monje Geronimoena izan zela jakin da. Eraikin honek, nekazal etxe baten erosotasun guztiak zituen monjeentzat, iturri eta sotoaz gain. Eraikina, egoera ezin hobean dago, duela gutxi egindako eraberritze lanengatik.

Ospakizunak

aldatu
  • Urtarrilaren 20an: “San Sebastian” eguna ospatzen da.
  • Maiatzean edo ekainean (Aste Santutik 40 egunera): "Olartiako Ama Birjinaren" erromeria ospatzen da. Olartiako Ama Birjinaren Erromeria, jai jendetsua da. Ospakizun honetan jendea, herriko baselizan biltzen da erromeriarako, eta, ondoren, gazta, ogia eta ardoa banatzen dituzte.
  • Maiatzaren 15ean: “San Isidro Labrador” eguna ospatzen da, nekazarien zaindaria dena.
  • Uztailaren 10ean: “San Kristobal” eguna ospatzen da, herriko zaindaria dena.

Administrazioa

aldatu

Hauexek dira alkate zein alkatesa guztiak, 1979ko hauteskundeaz geroztik

DENBORALDIA IZENA ALDERDI POLITIKOA
1979-1983 Luis Fernando López-Davalillo López UCD
1983-1987 Francisco Javier Manzanos Córdoba PSOE
1987-1991 Francisco Javier Manzanos Córdoba PSOE
1991-1995 Francisco Javier Manzanos Córdoba PSOE
1995-1999 Francisco Javier Manzanos Córdoba PSOE
1999-2003 Francisco Javier Manzanos Córdoba PSOE
2003-2007 José Miguel Arnáez Castro PSOE
2007-2011 Noemí Manzanos Martínez PP
2011-2015 Noemí Manzanos Martínez PP
2015-2019 Noemí Manzanos Martínez PP
2019- 2023 Noemí Manzanos Martínez PP

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 3
Idea 1
idea 1