Roger Moore
Sir Roger George Moore (Londres, 1927ko urriaren 14a - 2017ko maiatzaren 23a) britainiar antzezlea izan zen. Nagusiki, 1960ko hamarkadan The Saint telesaila eta 1970eko hamarkadan James Bonden film ugari antzezteagatik ezaguna da. Haren filmografia bereziki ingeles xarmadun gizon galaiak antzezteagatik nabari da.
Biografia
aldatuArkitektura-ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi eta haurrentzako liburuak marrazten zituen talde batean hasi zen lanean. Lan egiten zuen bitartean, Arte Dramatikoko eskolara joaten zen. Hemeretzi urte zituela Dorn Van Stenyrekin ezkondu zen, eta hiru filmetan figurante gisa aritu ondoren, Estatu Batuetara joan zen emaztearekin ospe bila. New Yorken Diane Lynn eta Robert Montgomeryrekin hasi zen lanean telebistako saio batean, eta ondoren Broadwayra joan zen. Han Catherine Parren bizitza antzerki lanarekin egin zen ospetsu. Broadwayn aritu zen lanean Metro Goldwin Mayerrek kontratatu zuen arte. Etxe horrekin egin zituen lehenengo filmak, Agindua eta Ezinezko zeregina. Ondoren Londresa itzuli zen Nik hartu nuen gaztelua egitera. Hollywoodera itzuli zenean Paris ikusi nuen azkeneko aldia, Erregeren lapurra, Doinu etena, Diana, etab. egin zituen. Londresen Ivanhoe eta Alaskakoa telesailak egin zituen. Santua telesailarekin egin zen, ordea, ospetsu nazioartean. Ondoren Sean Conneryren ordezko izatea proposatu zioten James Bond pertsonaian. 1973an izan zen lehenengo aldiz 007 agentea Bizi eta Hiltzen Utzi filmean, eta ondoren Urrezko pistola duen gizona (1974), Maitatu ninduen espioia (1977), Moonraker (1979), Octopussy eta Zure begientzat bakarrik (1981). Aipagarriak ditu, bestalde, Aurpegi biluzia eta Maitasunaren irudiak (1989).
Filmografia
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1954 | The Last Time I Saw Paris | Paul |
1955 | Interrupted Melody | Cyril Lawrence |
The King's Thief | Jack | |
1956 | Diane | Henrike printzea |
1958 | Ivanhoe | Ivanhoe |
1959 | The Miracle | Capt. Michael Stuart |
The Alaskans | Silky Harris | |
Maverick | Beau Maverick | |
1961 | The Sins of Rachel Cade | Paul Wilton |
Gold of the Seven Saints | Shaun Garrett | |
1962 | Il ratto delle sabine | Romulo |
No Man's Land | Enzo Prati | |
1962– 1969 |
The Saint | Simon Templar |
1968 | The Fiction Makers | Simon Templar |
1969 | Vendetta for the Saint | |
Crossplot | Gary Fenn | |
1970 | The Man Who Haunted Himself | Harold Pelham |
1971 | The Persuaders! | Brett Sinclair |
1973 | Live and Let Die | James Bond |
1974 | Gold | Rod Slater |
The Man with the Golden Gun | James Bond | |
1975 | That Lucky Touch | Michael Scott |
1976 | Street People | Ulysses |
Shout at the Devil | Sebastian Oldsmith | |
1977 | Sherlock Holmes in New York | Sherlock Holmes |
The Spy Who Loved Me | James Bond | |
1978 | The Wild Geese | Lieutenant Shaun Fynn |
1979 | Escape to Athena | Major Otto Hecht |
Moonraker | James Bond | |
North Sea Hijack | Rufus Excalibur ffolkes | |
1980 | The Sea Wolves | Captain Gavin Stewart |
Sunday Lovers | Harry Lindon | |
1981 | The Cannonball Run | Seymour Goldfarb Jr |
For Your Eyes Only | James Bond | |
1983 | Octopussy | |
Curse of the Pink Panther | Chief Insp. Jacques Clouseau | |
1984 | The Naked Face | Dr. Judd Stevens |
1985 | A View to a Kill | James Bond |
1990 | Fire, Ice and Dynamite | Sir George Windsor |
Bullseye! | Sir John Bevistock | |
1992 | Bed & Breakfast | Adam |
1995 | The Man Who Wouldn't Die | Thomas Grace |
1996 | The Quest | Lord Edgar Dobbs |
1997 | Spice World | The Chief |
2001 | The Enemy | Supt. Robert Ogilvie |
2002 | Boat Trip | Lloyd Faversham |
2011 | A Princess for Christmas | Edward, Duke of Castlebury |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Moore |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.