Ruth Negga
aktore irlandarra
Ruth Negga (Addis Abeba, Etiopia, 1982ko urtarrilaren 7a) emakumezko aktore irlandar-etiopiarra da.
Ruth Negga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Addis Abeba, 1981eko maiatzaren 4a (43 urte) |
Herrialdea | Etiopia Irlandako Errepublika |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College British American Drama Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuAma irlandarra du eta aita etiopiarra. Lau urte zituenean, ama eta alaba Irlandara joan ziren bizitzera, aitak aurrerago bat egiteko asmoarekin, baina aita Etiopian trafiko istripu batean hil zen alabak 7 urte zituela[1].
Dublinen, drama eskolak hartu zituen Trinity College- ko Samuel Beckett antzezpen zentroan eta han aktore karrera hasi zuen. Bere karrera hastapenetako lan nabarmenena Loving filma izan zen, zeinarekin nominazioa izan zuen Oscarretarako (baina ez zuen irabazi)[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Moran, Hannah. (2016-12-10). «Irish actress Ruth Negga opens up about losing her father» EVOKE.ie (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los superpoderes de Ruth Negga» Hoy 2017-02-20 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).