Saltsa bizkaitar
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Saltsa bizkaitarra edo bizkaitar saltsa Bizkaian jaio zen saltsa gastronomiko bat da, osagai nagusitzat piper txorizeroa eta tipula dituena. Aukerakoak diren beste osagai batzuk berakatza, tomatea edo ogia dira.
Saltsa bizkaitar | |
---|---|
Osagaiak | piper txorizeroa eta tipula |
Historia | |
Jatorria | Euskal Herria |
Saltsa honen erabilera tradizionaletako bat bakailaoaren lagungarri gisa da, bakailaoa Bizkaiko erara prestatzeko.
Prestaketa
aldatuPiper txorizero lehorrak, haziak eta txortena kenduta, uretan jarri eta irakin arte uzten dira sutan. Ondoren, koilara batekin barruko mamia erauzten zaie. Tipula xehe-xehe egin, nahi izanez gero berakatza ere gehitu, eta erregosten jartzen da oliotan, gorritu arte. Piperren mamia erantsi eta nahi bada, baita tomatea ere. Utzi dena su leunean ongi egin arte. Amaitzeko, pasatu nahastea puregailu edo irabiagailutik, saltsa leuna lortu arte.
Sueztitu tipula, kolorea hartu arte; aurretik, bota hidratatutako lukainka-txorizoak, eta sueztitu pixka bat; loditu irin pixka batekin, eta zopatu fumetarekin edo hondorekin, norbere gustuaren arabera, edo arrainekin, haragiekin, edo berdurekin erabili nahi den kontuan hartuta. Utzi irakiten minutu batzuetan. Txikitu eta bahetu.
Errezeta
aldatu4 pertsonarentzat.
Osagaiak
aldatu- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Tipula gorria: 1 kg lerrotan.
- Piper txorizeroa: 12 beratu eta mami xehatu.
- Tomatea natural birrindua: 100 ml.
- Ogi txigortua: 2 xerra.
- Salda zuria: 200 ml.
- Gatza.
Prestaketa
aldatu- Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Muturzorrotzarekin mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde.
- Kazola zabal batean olioa baratxuri eta piperminarekin jarri su eztian. Baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, pipermina kendu eta tipula gehitu, sua gutxitu eta kozinatu barazkia.
- Tipula konfitaturik dugunean, piper txorizeroaren mamia, tomate birrindua, ogi txigortua eta salda gehitu eta 30 minutuz dena batera hau ere su baxuan, kozinatzen eduki.
- Irabiagailua edo puregailua lehenik, eta iragazki txinotik pasa ondoren.
Oharrak
aldatu- Tomatea gehitzea aukerakoa da.
- Zaporea indartzeko, salda zuria edo hirugihar zatiak erabili izan dira.
- Saltsa irabiagailutik pasako bagenu, kolorea asko galduko luke. Beraz, kolorea mantentzeko puregailutik pasatzea egokiagoa da.
Erabilerak
aldatuBakailaoa Bizkaitar erara egiteko, barraskiloak, tripakiak, txerri hankak, muturrak edo beste edozein haragi edo arrainekin prestatzeko erabiltzen da. Baita kolorea edo zaporea beste saltsa batzuei emateko ere.
Kanpo estekak
aldatu- Saltsa bizkaitarra sukaldean.com webgunean 2018-10-10ean kontsultatua
- Euskal gastronomiako errezetak.
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |