Salvador de Bahíaren hirigune historikoa
Salvador de Bahíaren hirigune historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Etxe kolonialak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv, vi |
Erreferentzia | 309 |
Kokalekua | Brasil |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibe |
Koordenatuak | 12°58′00″S 38°30′00″W / 12.96667°S 38.50000°W |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Salvador de Bahíaren hirigune historikoa Barsilgo Bahía estatuaren Salvador de Bahía hiriaren alde zaharra da. Auzoan garai kolonialaren eraikuntzak eta kaleak ikus daitezke. 1985tik Gizateriaren Ondarea da.
Deskribapena
aldatuSalvador de Bahíaren hirigune historikoa barruti hauekin osatuta dago: Pelourinho, Katedrala eta Pilar. Sartzeko bidea Rua Chile kaletik da, Castro Alves plazan hasita Katedraleko plazan bukatzeko.
Historia
aldatuHiria 1549an sortu zen, Tomé de Sousaren aginduz. Helburua Portugaldar Gobernuaren egoitza Brasilen izatea zen. Etsaien erasoetatik libre egoteko, haisera batean itsas labar batean egin zen. Lehengo kaleen trazaketa Luís Dias arkitekto portugaldarrari egotzi zaio. Ondoren, hiria itsaso aldera zabaldu zen, kostaldeko zerrenda estu bat betez. Horrela Behe Hiria edo Cidade Baixa sortu zen Goi Hiriaren edo Cidade Alta aldean. Bi zonalde hauen arteko komunikazio mendetan arazo bat izan da: bideak ireki ziren baina komunikazioa bakarrik Parafuso igoigaluaren eraiketarekin normaldu zen, 1872an.
Robert Smith historialariaren ustez eraikuntza monumentalaren fasea XVII. mendearen hasieran eman zen, Pizkudeko arkitekturatik Barroko arkitekturarako joera aldaketarekin. Garai horretan eliza, etxezahar eta monumentu nagusiak eraiki ziren: Carmoko eliza, Santa Teresa komentua, San Frantzizko eliza, Udaletxea, Río Branco jauregia...
XX. mendearekin hirigune historikoa dekadentzia fase batean sartu zen. 1938 eta 1945 artean Instituto do Patrimônio Histórico e Artístico Nacional (IPHAN) erakundeak eraikuntza desegoki baten bat bota zuen baina hori ez zen nahikoa izan degradazioa gera arazteko. Okerrerako prozesua 1960tik aurrera gogortu zen. Egoera horren buelta 1984an hasi zen; urte horretan IPHANek 80 hektarea bota zuen horrela, 1985an, Unescoren Gizateriaren Ondarearen kalifikazioa eskuratzeko. 1991an Pelourinho ingurua berreskuratzeko prozesuari ekin zioten, esaterako, aktibitate batzuk beste inguruetara eramanez.
Gaur egun Salvador de Bahíaren hirigune historikoak turismoa erakartzeko ezinbesteko zonalde monumentala da.
Monumentuak
aldatuHirigune historikoan beste eraikinen artean hauek ikus daitezke:
Kanpo estekak
aldatu- (Portugesez):Bahíako Gobernuaren webgunea.