Samuel Johnson (Lichfield, Staffordshire, 1709ko irailaren 18agreg./irailaren 7ajul. - Londres, 1784ko abenduaren 13a) ingeles idazle eta lexikografoa izan zen.

Samuel Johnson

Bizitza
JaiotzaLichfield1709ko irailaren 18a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1784ko abenduaren 13a (75 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza modua: konplikazio kirurgikoa
Familia
AitaMichael Johnson
AmaSarah Ford
Ezkontidea(k)Elizabeth Porter  (1736ko uztailaren 9a -
Hezkuntza
HeziketaKing Edward VI School (en) Itzuli
King Edward VI College Stourbridge (en) Itzuli
Pembroke College (en) Itzuli
(1728ko urriaren 31 - 1731)
Hezkuntza-mailaMaster of Arts (en) Itzuli
Legum Doctor (en) Itzuli
Legum Doctor (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Adams (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraklexikografoa, hizkuntzalaria, poeta, literatura historialaria, idazlea, irakaslea, literatura-kritikaria, biografoa, saiakeragilea, politikaria, itzultzailea, liburu-saltzailea, kritikaria eta prosalaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa
Alderdi politikoaTory

IBDB: 87833
Musicbrainz: ba7df019-58d4-45b6-8454-fb8f0e9d71ed Find a Grave: 1822 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
Samuel Johnsonen «Ingeles hizkuntzaren hiztegia»-ren lehen liburukia

Oxforden hasi zituen letra-ikasketak, baina, dirurik ez zuela eta, Londresa itzuli zen 1737an. Ospea hartu zuen, egunkarietan (Gentleman´s Magazine, 1741-1744) idatzi zituen artikuluei eta argitara eman zituen bi satira-poemari esker: London (1742, «Londres») eta The Vanity of Human Wishes (1749, «Giza nahikerien hutsalkeria»). 1746an hasi zen Dictionnary of the English Language (1746-1754, «Ingeles hizkuntzaren hiztegia») hiztegi handia prestatzen, eta 1754an argitaratu zuen XVIII. mendeko ingeles hiztegia ezagutzeko ezinbesteko bihurtu den obra. Ospe handia eman zion obra hark, baina bitartean ez zituen literatura eta kazetaritza bazter utzi.

1750. urtean hasi zen The Rambler («Ibiltaria») egunkaria argitaratzen, eta, 1758an, The Idler («Nagia») aldizkariak jarraitu zion kazeta honi. The History of Rasselas, Prince of Abyssinia eleberri moralista argitaratu zuen ondoren (1759, «Rasselas Abisiniako printzearen historia»). Entziklopedia moduko lan bati ekin zion bizitzako azken urteetan, The Lives of the Most Eminent English Poets (1777, «Ingeles poeta nagusien bizitza»).

Bere garaiko literaturan eragin handia izan zuen Samuel Johnsonek, bere lagunekin (Edward Gibbon, Joshua Reynolds eta Edmund Burkerekin) osatu zuen taldeak, batez ere. Hizkuntzei buruz, esaldi ezagun hau idatzi zuen: «Mintzaira pentsamenduaren janzkera da. Hizkuntzan nazio baten zuhaitz genealogikoa dago.» (1784).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Johnson  
  NODES
Idea 1
idea 1