Samuel Taylor Coleridge

filosofo eta olerkaria

Samuel Taylor Coleridge (Ottery St Mary, Devon, 1772ko urriaren 21 - Highgate, Londres, 1834ko uztailaren 25a) ingeles kritikari, filosofo eta olerkaria izan zen.

Samuel Taylor Coleridge

Bizitza
JaiotzaOttery St. Mary1772ko urriaren 21a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1834ko uztailaren 25a (61 urte)
Hobiratze lekuaChurch of St Michael (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaJohn Coleridge
AmaAnne Bowden
Ezkontidea(k)Mary Matilda Betham (en) Itzuli
Sarah Fricker (en) Itzuli  (1795eko abuztua -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaChrist's Hospital (en) Itzuli
Jesus College (en) Itzuli
The King's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Wales
Jarduerak
Jarduerakpoeta, filosofoa, teologoa, literatura-kritikaria, kritikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLake Poets (en) Itzuli
Errege Literatura Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IBDB: 112822
Musicbrainz: 435584ef-5947-4846-afef-2f204956188b Discogs: 433012 IMSLP: Category:Coleridge,_Samuel_Taylor Find a Grave: 215 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak

aldatu

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Jesus Collegen, baina ez zuen graduazioa lortu. Gaztetan, erlijioan, unitarista izan zen (Hirutasun Santua ukatzen duen eta Jainkoa izaki bakarra dela dioen dotrina protestantea, Ingalaterran garai hartan aski indartsua), materialista filosofian, eta erradikala politikan; geroago, anglikanoa eta kontserbadorea izatera iritsi zen. 1790ean, eritasun larri baten ondoren, opioa erretzen hasi zen; uzteko ahaleginak egin arren, bizitza osoan jarraituko zuen opioa hartzen, eta arazo larriak ekarri zizkion atxikitasun horrek. Bizimodu nahasia egin zuen beti, zorrez beterik, ezin diru-iturri segururik aurkitu. 1830 urte inguruan, gero eta kritika hobeak jasotzen hasi zen; aldi berean, bere garaiko kritikari hoberentzat jotzen zuten Coleridge bera.

1796an argitara eman zuen poema-bilduma, Poems on various subjects («Hainbat gairi buruzko poemak»), eta 1798an, William Wordsworthekin batera, idatzi zituen Lyrical Ballads (bereziki, The Rime of the Ancient Mariner eta The Nightingale) baladak Ingalaterrako erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen dira. Alemaniako erromantikoen ildo beretik abiaturik (Kant eta Schelling alemaniar idazleen lanak ezagutarazi zituen Ingalaterran), Plotinoren eta neoplatonikoen gaiak biltzen zituen filosofia mistiko batera lerratu zen, Aids to reflection, (1825, «Gogoetarako lagungarriak»). Horrezaz gainera, ospe handia izan zuen literatura-kritikari gisa eta berebiziko bultzada eman zion genero hari Shakespeareri buruzko hitzaldiak eta Biographia Litteraria (1817, erromantizismoaren oinarriak azaltzen dituen obra) lanen bitartez.

Coleridgeren ikuspuntutik, literaturaren osagai garrantzitsuena berak irudimen gisa deskribatu zuen emozioaren eta pentsamenduaren batasuna da. Bereziki azpimarratu zuen poesiak duen ahalmena unibertsaltasuna eta partikulartasuna lotzeko, gauzen alderdi objektiboa eta subjektiboa, orokorra eta indibiduala.

Coleridge euskaraz

aldatu

Joseba Sarrionandia idazleak Coleridge lanez interes berezia erakutsi du. 1985an haren lan ospetsuaren itzulpena argitaratu zuen:

  • Marinel zaharraren balada. Edizio elebiduna. Iruñea:Pamiela, 1995. 128 or. .

Colerigeren poema luze hau Wodsworthenarekin batera idatzitako Lyrical Ballads liburuan agertu zen. Batzuen iritziz poema hau "Erromantizismo ingelesaren manifestu nagusia" eta "gailurra", "benetako maisu lana" da.[1] Poema marinel madarikatuaren gaia lantzen du: albatrosa (itsas hegaztia) hiltzeagatik untzia madarikatua da eta, ondorioz, itsaso ezezagunetan galdu egingo da.

 
Gustave Dorék egindako liburuaren ilustrazioa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Iñaki Aldekoa eta Mari Jose Olaziregi: Literatura Unibertsala. Eizie-Erein, 2014, 120 or.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Taylor Coleridge  
  NODES
Idea 2
idea 2
Ideen 1
multimedia 1
os 14
web 1