Sarkasmo
Sarkasmo hitza grezieratik dator, σαρκασμός, latinez, sarcasmus, eta euskaraz “larrutzea”, “ezpainetan hozka egitea”. Pentsamendu figuren artean kokatzen da figura erretoriko hau Juan Kruz Igerabideren arabera “pertsona edo erakunderen bat gogotik larrutzea, burla eta trufa ironikoa eta gogorra egitea” da.[1] Ironiarekin badu zer ikusirik baina sarkasmoren kasuan oso gogorra da, sarritan iraintzeko asmoarekin. Normalean esaten den kontrakoa adierazi nahi da.
Adibideak euskal literaturan
aldatuIgerabidek Itun Berriaren adibide bat eman du, Jesus gurutzean zegoenean Jainkoaren semeak izanik, zergatik ez zuen bere burua salbatzeko gai.[1]
Literatutan asko erabiltze da sarkasmoa. Hona hemen Joan Mari Irigoienen adibide bat:
- Zernahi esan dezakete,
- las ikastolas son nidos de terroristas,
- el euskera es la única lengua por la que se mata,
- la Costitución es sagrada,
- eta antzeko beste mila perla,
- irainak eta gezurrak,
- gezurrak eta irainak,
- ongiaren aldeko gurutzadan
- gezurra bera ere bihur bailiteke
- egiazko bertute.[2]
Hona hemen beste adibide bat, orain prosaz, Ramon Saizarbitoriarena:[3]
- Esango nuke aurpegian ageri nituen kalteak neurtu zituela, eta ez zitzaizkion larriak iruditu, antza. Nolanahi ere, "egin nahi duzuna" esan, eta aitzurrean jarraitu zuen gero.
- -Noski, zuri ez zaizu axola hemen bertan hiltzen banaiz ere.
Idazkera
aldatuHitz egitean intonazioak eta testuinguruak seinalatu ohi du sarmasmoa, hartzaileari mezua literalki ulertu behar ez duela adieraziz. Ordea, idaztean, eta batez ere mezu hori testuingurua ezezaguna duen jendeak irakur dezakeenean, sarkasmoa erabiltzeak gaizkiulertuak sor ditzake. Horregatik, batzuek sarkasmoa esplizituki markatzen dute. Idazteko garaian sarkasmoa tipografikoki adieraz daiteke, letra larriak erabiliz (pertsona hori ez da OSO ONA), edo kakotxen artean (oso “listoa” da hori). Ingelesaren eraginez honako baliabide hau ere erabiltzen da: galdera edo harridura marka parentesi artean (!).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Juan Kruz Igerabide, 678.or.
- ↑ Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 175.or.
- ↑ Bi bihotz, hilobi bat. Donostia: Erein, 2000. 386.or.
Bibliografia
aldatu- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. Juan Kruz Igerabideren artikulua, 678 or.