Sava
Sava[1] (bosnieraz, kroazieraz, eslovenieraz: Sava; serbieraz: Сава, Sava; alemanieraz: Save, Sau; hungarieraz: Száva) Europako ibairik nagusienetako bat eta Danubioren ibaiadar handienetako bat da, 990 kmko luzera eta 97.713 km²ko arroa dituena. Ibaiak Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen ditu.
Sava Sava (bs) (cr) (sl) Сава (sb) Save (de) Száva (hu) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 945 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°20′39″N 14°09′19″E / 46.344231°N 14.155411°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 95.719 km² |
Arro hidrografikoa | Sava Basin (en) eta Black Sea Basin (en) |
Ur-emaria | 1.722 m³/s |
Bokalea () | Danubio |
Ibilbidea
aldatuSavak bi iturri nagusi ditu: Sava Dolinka (ezkerretik) eta Sava Bohinjka (eskuinetik). Bilgunea Esloveniako Lesce eta Radovljica artean dago. Hortik Belgradon Danubiora isuri arte 945 km-ko ibilbidea du, baina Sava Dolinkaren ibilbidea kontuan hartuta, hau da Esloveniako Alpeetatik, 990 km dira.
Sava Danubioren eskuinaldeko ibaiadar nagusia da eta bigarren handiena Tisza eta gero.
Ibaiadarrak
aldatu- Eskuinaldetik:
- Ezkerraldetik:
Hiri nagusiak
aldatuSava ibaiak Europako hiru hiriburu lotzen ditu: Esloveniako Ljubljana, Kroaziako Zagreb eta Serbiako Belgrado.
Hiriburuak ez ezik beste hiri nagusi batzuk ere zeharkatzen ditu:
- Eslovenian: Litija, Zagorje ob Savi, Trbovlje, Hrastnik, Zidani Most, Radeče, Sevnica, Krško, Brežice eta Čatež.
- Kroazian: Sisak eta Jasenovac.
- Bosnia-Hertzegovina eta Kroazia arteko mugan: Gradiška/Stara Gradiška, Srbac/Davor, Bosanski Kobaš/Slavonski Kobaš, Bosanski Brod/Slavonski Brod, Bosanski Šamac/Slavonski Šamac, Orašje/Županja eta Brčko/Gunja binako herriak.
- Serbian: Jamena, Sremska Rača, Sremska Mitrovica, Klenak, Šabac, Zabrežje, Obrenovac, Umka eta Ostružnica.
Hidrometria
aldatuSavaren emaria 1950-2013 bitartean neurtua izan da Sremska Mitrovicako estazioan (Danubiora isuri baino 139,2 km lehenago)[2][3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 87.996 km² ditu, arro osoaren % 90. Emari handiena apirilean du (2.480 m³/s), eta txikiena abuztuan (638 m³/s).
Savaren batez besteko emariak (m³/s), Sremska Mitrovican neurtuak
Datuak: 1950 eta 2013 artean
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Reporting surface water station: Sremska Mitrovica Hidmet.gov.rs
- ↑ Sava ibaia Sremska Mitrovican Hidmet.gov.rs