Saxonia-Anhalt[1] (alemanez: Sachsen-Anhalt, ˌzaksn̩ ˈʔanhalt ahoskatua; behe-alemanez: Sassen-Anholt)) Alemaniako hamasei estatu federaletakoa da, batasunaren aurretik Ekialdeko Alemanian zegoena. Egun 2.45 milioi biztanleko populazioa badu ere, 1990ean 2.8 milioi ziren. Hiriburua Magdeburg du baina hiri handiena Halle da oso gutxigatik bada ere.

Saxonia-Anhalt
Sachsen-Anhalt
Saxonia-Anhalteko bandera
Bandera
Saxonia-Anhalteko armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaMagdeburg
Land buruaWolfgang Böhmer (CDU)
ISO kodeaDE-ST
Bozak Bundesraten4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak52°00′N 11°42′E / 52°N 11.7°E / 52; 11.7
Azalera20.445 km²
Demografia
Biztanleria2.194.782 biztanle
Dentsitatea0.11 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.sachsen-anhalt.de/

Geografia

aldatu

Alemaniako lautadak hartzen du Saxonia-Anhalt estatua. Hego-mendebaldean Harz mendiak ditu eta hego-ekialdean mahasti ederrak eta Halle hiriaren aglomerazioa. Iparraldea (Altmark) ez dago oso populatua, hala ere bertan daude hainbat Hansa hiri.

Elba ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du estatua.

Historia

aldatu

Askaniarren jabegoak zatikatu ondoan sortu zen Anhalt (1170 eta 1212). XVI. mendean lautan banatu zen. "Anhalt-Dessau" izeneko printzerria Ipar Alemaniako Konfederazioan sartu zen 1866. urtean, eta Alemaniako Inperioko lurralde bihurtu. 1918an estatu aske bihurtu zen, eta 1990era arte, Alemania Demokratikoaren barnean egon da.

Banaketa administratiboa

aldatu

Hiru hiri aske eta 11 barrutik osatzen dute Saxonia-Anhalt estatua.

 
Saxonia-Anhalt estatua

Barrutiak:

  1. Altmark Salzwedel (SAW)
  2. Anhalt-Bitterfeld (ABI)
  3. Burgenland (BLK)
  4. Börde (BK)
  5. Harz (HZ)
  6. Jerichower Land (JL)
  7. Mansfeld-Südharz (MSH)
  8. Saale (SK)
  9. Salzland (SLK)
  10. Stendal (SDL)
  11. Wittenberg (WB)

Hiri askeak:

  1. Dessau-Roßlau (DE)
  2. Halle (HAL)
  3. Magdeburg (MD)

Hiri nagusiak

aldatu
  1. Halle (231.874)
  2. Magdeburg (230.140)
  3. Dessau-Roßlau (78.060)
  4. Wittenberg (46,837)
  5. Halberstadt (42,605)
  6. Stendal (42,435)

Politika

aldatu

2011ko martxoaren 20an hauteskundeak izan ziren Saxonia-Anhalt estatuan eta honako emaitza hauek izan zituzten:

Alderdia Bozkak Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 322.897 % 32'5 41
Ezkerra (Die Linke) 234.917 % 23'7 29
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 213.586 % 21'5 26
90 Aliantza/Berdeak 70.906 % 7'1 9

Ekonomia

aldatu

Ekialdeko Alemanian ekonomiaren motorretako bat izan bazen ere, gaur egun aberastasun mailarik txikiena duen estatua da, bai eta langabezia tasa handienak dituena ere.

Industria kimikoa da Saxonia-Anhalt estatuaren oinarria. Bioteknologia eta Ingeniaritza genetikoari loturiko enpresak ere badaude. Bitterfelden ekoizten ditu Bayerrek Europara exportatzeko egiten diren aspirinak. Hegoaldean ardoa ekoizten den eremu txiki bat dago.

Erlijioa

aldatu

Saxonia-Anhalteko populazioaren %80ak ez du inolako erlijiorik jarraitzen. % 15an ebanjelikotzat du bere burua eta %3ak katolikotzat.

Gizateriaren Ondarea

aldatu

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko hainbat hiri ditu:

Pertsona ezagunak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 3