Sayonara (filma)
Sayonara 1957ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da, James Michener idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua. Marlon Brando, Patricia Owens, James Garner, Martha Scott, Miiko Taka, Miyoshi Umeki, Red Buttons eta Ricardo Montalbán aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sayonara».
Oscar Sarietarako hamar izendapen jaso zituen eta lau irabazi: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Miyoshi Umeki), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Red Buttons), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria.
Argumentua
aldatuKoreako Gerra abian dela, Japoniara bidalitako estatubatuar militarrek debekatuta daukate emakume japoniarrekin ezkontzea. Horren harira, filmak debekatutako bi amodiozko istorio kontatzen ditu.
Aktoreak
aldatu- Marlon Brando: Major Lloyd "Ace" Gruver, USAF
- Patricia Owens: Eileen Webster
- James Garner: Captain Mike Bailey, USMC
- Martha Scott: Mrs. Webster
- Miiko Taka: Hana-ogi
- Miyoshi Umeki: Katsumi Kelly
- Red Buttons: Airman Joe Kelly
- Kent Smith: Lt. Gen. Mark Webster
- Reiko Kuba: Fumiko
- Soo Yong: Teruko
- Ricardo Montalbán: Nakamura
- Douglass Watson: Colonel Crawford (kreditua: "Douglas Watson")
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)