Segura ibaia
Segura ibaia Espainiako hego-ekialdean kokatuta dago. Penintsula Iberikoko zazpigarren ibairik luzeena da 325 kilometrorekin.
Segura | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta Ibai nagusi |
Luzera | 325 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°05′47″N 0°40′32″W / 38.096436111111°N 0.67565833333333°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Jaéngo probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 19.525 km² |
Arro hidrografikoa | Segura basin (en) |
Ur-emaria | 26,3 m³/s |
Lakuak | Anchuricas Reservoir (en) , Cenajo Reservoir (en) eta Fuensanta Reservoir (en) |
Iturburua | Fuente Segura (en) |
Bokalea () | Mediterraneoa |
Jaengo probintzian sortzen da, Santiago-Pontones udalerrian. Hortik iparralderuntz jotzen du Albaceteko probintzian sartuz. Hortik Murtziako Erkidegora igarotzen da, Murtzia hiria zeharkatuz. Azkenik Mediterraneoan itsasoratzen da Alacanteko probintzian, Guardamar del Segura udalerrian.
Ibaiadarrak
aldatu- Madera ibaia.
- Zumeta ibaia.
- Tus ibaia.
- Taibilla ibaia (2.95 m³/s).
- Mundo ibaia (5.42 m³/s).
- Alhárabe ibaia.
- Benamor ibaia.
- Argos ibaia.
- Quípar ibaia (0.79 m³/s).
- Juduaren euri-bidea edo Rambla del Judío.
- Mula ibaia.
- Pliego ibaia.
- Guadalentín, Sangonera edo Reguerón ibaia (1.35 m³/s).
- Bosch-eko euri-bidea.
- Nogalteko euri-bidea.
- Saladako euri-bidea.
- Abanillako euri-bidea.
Zeharkatutako udalerriak
aldatu- Murtziako Erkidegoan: Cieza, Abarán, Archena, Molina de Segura, Alcantarilla, Murtzia eta Beniel.
- Alacanteko probintzian: Orihuela, Rojales eta Guardamar del Segura.
Segura eta Euskal Herria
aldatuJon Maia bertsolariak 2005ean "Riomundo" eleberria argitaratu zuen, Seguraren ibaiadarra den Mundo ibaia geurean ezaguna eginez.
Bestela, Goierriko herri batek ibai honen izen bera darama, Segurak alegia.