Shenzhen (txinera sinplifikatuz: 深圳, pinyineraz: Shēnzhèn) Txinako hiria da. 8,5 milioi biztanle inguru dauzka eta 2.020 kilometro karratuko azalera. Gaur egun, hiri handia dena arrantzaleen herrixka bat izan zen 1970eko hamarkadako amaiera arte. 1979an Bao'aneko Konderria izena zeukan herrixka hura Shenzheneko Gune Ekonomiko Berezia bilakatu zen. Shenzhen, Hong Kongeko hiritik gertu egotearen abantailez baliatu zen ordura arte izan gabeko hazkundea aurrera eramateko. Gaur egun, Shenzhen Txinako hamar hiri handienen artean dago.

Shenzhen
深圳
Azpiprobintzia mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong
AlkateaChen Rugui (en) Itzuli
Izen ofiziala深圳市
Jatorrizko izena深圳
Posta kodea518000
HerriburuaFutian Barrutia
Geografia
Koordenatuak22°32′06″N 114°03′14″E / 22.535°N 114.054°E / 22.535; 114.054
Map
Azalera1.997,27 km²
Altuera0 m
MugakideakDongguan, Hong Kong eta Guangzhou
Demografia
Biztanleria10.628.900 (2013)
11.380.000 (2015)
17.681.600 (2022)
17.494.398 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020)
Dentsitatea5.322 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1979
Telefono aurrizkia755
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakVilnius, Poznań, Haifa, Timișoara, Nurenberg, Brisbane, Kingston, Lome, Tsukuba, Houston, Brescia, Turin, Luxor, Metepec (en) Itzuli, Bogor, Rotherham, Plovdiv, Reno, Saint John, Bandung, Edinburgo eta Bixkek
Matrikula粤B
Hizkuntza ofizialatxinera
sz.gov.cn

Hiri honetan gailu elektronikoen 6.000 fabrikatzaile daude, horietako asko indartsuak bezain ezezagunak Txinatik kanpo. Gainera, munduko bost telefono konpainia handienetako biren egoitza da: Huawei eta ZTE[1].

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Futian Barrutian dagoen Hua Qiang Bei kalearen ikuspegia.

Azpiprobintzia mailako Shenzhen hiriaren mugakideak honakoak dira: Hong Kong hegoaldean, Hego Txinako itsasoa mendebaldean, Dongguan iparraldean, eta Huizhou ipar-ekialdean.

Shenzhen Perla ibaiaren deltako hirietako bat da.

Shenzhen Txinako gune azpitropikalean dago. Eguraldia epela da udazkenean, eta neguak ere nahiko epelak dira, Txina hegoaldeko itsasoaren eragina dela eta. Udaberria lehorra den arren, maiatzetik aurrera, Asia hegoaldeko montzoiaren euriak nagusitzen dira, eta noizbehinka tifoien bat ailegatzen da hirira ekialdetik.

Batez besteko tenperatura eta prezipitazioak
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Max (°C) 20º 20º 22º 26º 29º 31º 32º 32º 31º 29º 25º 21º
Min (°C) 13º 13º 16º 20º 24º 26º 26º 26º 25º 22º 18º 14º
Euria (mm) 21,0 33,0 45,0 113,0 159,0 238,0 252,0 282,0 166,0 41,0 22,0 21,0

Historia

aldatu

Hiriaren izenari buruzko lehen aipamena 1410. urtea da, Ming dinastiaren garaikoa alegia. Inguruetako biztanleek 圳 “zhen” izena erabiltzen zuten, Shenzhe hiria kokatzen den guneari deitzeko. Shenzhen hitzak zehazki "isurbide sakona" esan nahi du, bertan ibai eta errekastoek bat egiten zutelako eta zeuden arrozadiengatik. Shenzhen Qing dinastia garaian bihurtu zen herri, eta bi aldiz aldatu zioten izena, lehenik Xin'an eta gero Bao'an.

Mendeetan zehar, arrantzaleen herri txikia izan zena, erabat aldatu zen XX. mendearen bigarren erditik aurrera. Txinako Herri Errepublikako agintarietako batek, Deng Xiaopingek, "Gune Ekonomiko Berezi" izendatu zuen Shenzhen, Hong Kong eta Guangzhou hiri handien hurbiltasuna aprobetxatu eta hiri erraldoi bat sortzeko asmoarekin. Gune Ekonomiko Berezia, 1979. urtean ezarri zen, kapitalismoaren froga gisa, eta agintarien esanetan "Txinatar motako sozialismoa" burutzeko asmoarekin.

1979an Bao'an Konderria (宝安县) prefektura mailako hiri bihurtu zen, Guangdong probintziako gobernuak zuzenean hartutako erabakiaren bitartez. Urtebete beranduago, Shenzhen Gune Ekonomiko Berezi bihurtu zen, Txinako Herri Errepublikako lehena. Ordutik, bai biztanleariak bai ekonomiak hazkunde izugarria izan dute, Txina osotik etorritako migrazioa dela eta. Gaur egun, Shenzhen, Perla ibaiaren deltako gune metropolitar erraldoiaren hiri nagusienetakoa da.

Herrixka bat izatetik, 1990eko hamarkadaren erdialderako Shenzhenek hiru milioi biztanle zituen. 2014. urterako, 10 milioi egoiliar iraunkor zituen, eta 15 milioira igotzen ziren udako eta udazkeneko goi-denboraldian, ekoizpen-plantek ekoizpena premiatzen dutenean Gabonetan eta data txinatar berezietan opari elektronikoen eskaria ordezkatzeko[1].

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Shenzhengo barruti eta hirien mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Shenzhenen banaketa administratiboa»

Hirigunea lau barrutik osatzen dute:

Erdigunearen inguruko eta nekazal barrutiak honakoak dira:

Demografia eta biztanleria

aldatu

Azken erroldaren arabera, Shenzhenek zortzi milioi biztanle inguru dauzka, horietatik lau milioi, erdigunean bizi direlarik. 1970eko hamarkada amaieran Txinako Herri Errepublikako gobernuak herria "Gune Ekonomiko Berezi" izendatu zuenetik, biztanleriaren hazkunde izugarria izan da, eta milaka biztanle batzuk baino ez zituen herri txikia, Perla ibaiaren deltako hiri erraldoi bihurtu da. Azken 30 urteetan gehien hazi den Txinako hiria dela esaten da askotan.

Azpiegiturak

aldatu

Garraio publikoa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shenzhengo metroa»

Shenzhengo metroa, Shenzhen hiria zeharkatzen duen garraio publikoa da. Metroa 2004ean zabaldu zuten, eta metroa izan zuen Txinako Herri Errepublikako seigarren hiria izan zen Beijing, Hong Kong, Tianjin, Shanghai eta Guangzhouren atzetik.

Aireportua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shenzhen Bao'an Nazioarteko Aireportua»

Shenzhen Bao'an Nazioarteko Aireportua, erdigunetik 35 kilometrora dago, eta nahiz eta nazioarteko hegaldi batzuk dituen, hegaldi gehienak Txina barrukoak dira. Hong Kongeko aireportuan baino hegaldi merkeagoak daudenez, Hong Kongeko herritar askok Shenzhengoa erabiltzen dute maiz.

Portua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shenzhengo portua»

Shenzhengo portua hiriko 260 kilometroko kostaldean zehar hedatzen da, eta Kowloon penintsulak bitan banatzen du, ekialdekoa eta mendebaldekoa. Mendebaldeko aldea Lingdingyang ekialdean dago, Perla ibaiaren itsasadarrean, eta sakonera handieneko gunea da, kontainerontzi eta tamaina handiko ontziak hartzeko prestatua. Hong Kongdik 37,04 kilometrora eta Guangzhoutik 111,12 kilometrora dago.

Hezkuntza

aldatu
  • Shenzhen Unibertsitatea
  • Shenzhen Politeknikoa
  • Shenzhen Irrati eta Telebista Unibertsitatea
  • Shenzhengo Informazio Teknologia Institutua

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Shenzhen, la aldea pesquera china que se volvió capital tecnológica» BBC News Mundo 2014-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 6
web 2