Shinano ibaia
Shinano ibaia (japonieraz: 利根川 Shinano-gawa ) Japoniako ibai luzeena da. 367 kilometrotako luzera du eta bere ibilbidean Nagano eta Niigata prefeturak zeharkatzen ditu, bukaeran Japoniako itsasoan urak isurtzeko.
Shinano Shinano-gawa 利根川 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 367 km |
Eponimoa | Shinano Province (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°23′17″N 138°48′39″E / 37.38806°N 138.81083°E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Niigata |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 11.900 km² |
Arro hidrografikoa | Shinano river basin (en) |
Ur-emaria | 456 m³/s |
Iturburua | Mount Kobushi (en) |
Bokalea () | Japoniako itsasoa |
Ibilbidea
aldatuKobushi mendian sortzen da, Saitama, Yamanashi eta Nagano prefeturen arteko mugan eta 2.475 metrotako altueran. Nagano prefeturan Chikuma ibaia (japonieraz: 千曲川 Chikuma-gawa ) izenaz ezagutzen da. Ondoren ipar-mendebalderantz jotzen du eta Matsumototik datorren Sai ibaiarekin bat egiten du Kawanakajiman. Azkenik ipar-ekialdera jo eta Niigata hiria zeharkatu ondoren Japoniako itsasoan itsasoratzen da.
Historia
aldatu1922an Ōkōzu ubidea (大河津分水路 Ōkōzu Bunsuiro) eraiki zen Niigata uholdeetatik babesteko eta ura itsasoratzeko bigarren bide bat eraiki baitzen. 1964 eta 1972 artean hirugarren hustubidea egin zen, Sekiya ubidea (関屋分水路).
Honi esker gaur egun arroza ereiteko Japoniako eremu onena bihurtu da Echigo lautada.
Iruditegia
aldatu-
Ibaiaren hasiera Asama mendiaren ondoan.
-
Ibaiaren goi ibilgua.
-
Togura-Kamiyamada onsenean.
-
Niigata hiria.
-
Ibaiaren estuarioa.