Shine (filma)
Shine (euskaraz: «Distira») 1996ko Scott Hicks australiar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. David Helfgott australiar pianojolearen bizitzan oinarritua dago. Geoffrey Rush, Noah Taylor, Armin Mueller-Stahl, John Gielgud eta Lynn Redgrave aktoreek antzeztu zuten. 1996ko urtarrilaren 21a Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Geoffrey Rush) irabazi eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Armin Mueller-Stahl), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Scott Hicks), Muntatze onenaren Oscar Saria (Pip Karmel), Film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (David Hirschfelder) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen (Jan Sardi eta Scott Hicks).
Argumentua
aldatuDavid Helfgott (Geoffrey Rush eta Noah Taylor) paregabeko adimena duen australiar gizona da baina bizitza zaila izan du. Haurtzaroan jada oso aita (Armin Mueller-Stahl) zorrotza zain zuen eta heduaroan krisi mental larriak jasan zituen. Londresko sonako ikastetxe batek ikasle gisa onartzean, David bere aitarengandik urrundu eta bere bizitzako grina nagusia den musikarengatik dena arriskatzeko gai dela sentituko du. Baina bere aitak muzin egiteak eta lanaren presioak gaixotasun mental larria izatera bultzaraziko dute. Hura salbatzeko gai den bakarra, benetan maite eta ulertzen duen emakume bat (Lynn Redgrave)) izango da, David bergizarteratu eta musikaz berriz goza dezan saiatuko delarik.
Aktoreak
aldatu- Geoffrey Rush: David Helfgott, heldua
- Armin Mueller-Stahl: Peter Helfgott
- John Gielgud: Cecil Parkes
- Lynn Redgrave: Gillian
- Noah Taylor: David Helfgott, nerabea
- Sonia Todd: Sylvia
- Googie Withers: Katharine Susannah Prichard
- Nicholas Bell: Ben Rosen
- Chris Haywood: Sam
- Marta Kaczmarek: Rachel
- Alex Rafalowicz: David, haurra
- Justin Braine: Tony
- Randall Berger: Isaac Stern
Kanpo estekak
aldatu- Shine filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)