Sievierodonetsk
Sievierodonetsk (ukraineraz: Сєвєродоне́цьк), Siverskodonetsk (ukraineraz: Сіверськодонецьк) edo Severodonetsk (errusieraz: Северодоне́цк) Ukrainako Luhansk Oblastean kokaturiko hiri bat da, Seversky Donets ibaiaren ezker-ibaiertzetik gertu eta, gutxi gorabehera, oblast-hiriburu den Luhansketik 110 kilometrora, ipar-mendebaldera. Sievierodonetskek 101,135ko biztanleria dauka –2021eko est.–, Oblasteko bigarren hiririk populatuena egiten duena. Gainera, Sievierodonetsk oblast-mailako garrantzia duen hiria da ere.
Sievierodonetsk Сіверськодонецьк Сєвєродонецьк | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Luhanskeko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Siverskodonetsk Raion | ||
Hromada | Sievierodonetsk urban hromada | ||
Izen ofiziala | Сіверськодонецьк Сєвєродонецьк | ||
Jatorrizko izena | Сіверськодонецьк Сєвєродонецьк | ||
Posta kodea | 93400–93480 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°56′53″N 38°29′36″E / 48.9481°N 38.4933°E | ||
Azalera | 42,1 km² | ||
Altuera | 51 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 150.000 (2015) | ||
Dentsitatea | 3.563 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1934ko apirilaren 29a | ||
Telefono aurrizkia | 6452 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00, UTC+03:00 eta Ekialdeko Europako Ordua | ||
Hiri senidetuak | Jelenia Góra, Ceadîr-Lunga (en) , Serpukhov, Rivne eta Xakhti | ||
Matrikula | BB eta НВ / 13 | ||
sed-rada.gov.ua |
2014az geroztik, Sievierodonetsk Luhansk Oblasteko administrazio-zentro gisa funtzionatzen du, Luhansk hiria Donbaseko Gerran Errusiaren aldeko Luhanskeko Herri Errepublika separatistaren menpe geratu zenetik.[1][2] 2022ko Ukrainako Errusiako Inbasioaren testuinguruan, Sievierodonetsk Errusiako indarren erasopean egon da, Donbasseko eta Sievierodonetskeko guduetan.[3]
Sievierodonetskek hainbat lantegi eta ekoizpen kimikoko zentro esanguratsu bat ditu: "Azot" zentroa (euskaraz, lit.: Nitrogeno). Aireportu nazional bat ere badago, hiriaren hegoaldean, hiritik sei kilometrora.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kikhtenko to move Donetsk administration to Kramatorsk and to leave power structures in Mariupol. Dzerkalo Tyzhnia media.
- ↑ In Severodonetsk, Petro Poroshenko presented Luhansk RSA Head Hennadiy Moskal. President of Ukraine, official website.
- ↑ Ponomarenko, Illia. (7 May 2022). «Russia’s offensive in Donbas bogs down» The Kyiv Independent.
- ↑ Sievierodonetsk Airport (UKCS | SEV) at Great Circle Mapper
Kanpo estekak
aldatu- (Ukraineraz; 2019ko urriak 6) Webgune ofiziala. .
- (Errusieraz) Hiri-webgunea