Sinbolismoa Frantzian eta Belgikan XIX. mendearen amaieran sortu zen literatura joera izan zen. Funtsean naturalismoaren eta parnasianismoaren aurkako erreakzioa izan zen eta inoiz ez zen dotrina baten inguruan eskola gisa egituratu. Izan ere, sinbolismoaren iturburua eta bilakabidea markatu zituzten lau berritzaileen –Baudelaire, Rimbaud, Mallarmé, Verlaine– arteko desberdintasunak nabarmenak badira ere, lauontzat poesia errealitatetik harat iragateko bidea zen, hitzak poetak hautaturiko sinbolo subjektiboaren euskarri direlarik. Hartara, deskripzio objektiborik edo naturalistarik gabe, hitzek sentipenak eta ideiak idarokitzen dituzte baina sortzailearen subjektibismoa dela eta, zenbaitetan ilun gertatzen dira irakurlearentzat. Verlainek dioenez pinturatik edo eskulturatik baino musikatik hurbilago behar du izan poesiak. Erritmo eta neurri berrien sorrera (prosazko poema barne) sinbolisten ezaugarria da.

Carlos Schwaberen La mort du fossoyeur (Lur-emailearen heriotza) motibo sinbolisten bilduma da. Heriotzak, aingeruak, orbanik gabeko elurrak eta pertsonaien pose dramatikoak sinbolistek desio zuten eraldatze espirituala ("mundu honetatik at") adierazten dute.

1880ko hamarkadan sinbolismo frantsesa zabaldu zen. Garai hartako autore nabarmenak Jules Laforgue, Gustave Kahn, Émile Verhaeren, Maurice Maeterlinck, Francis Jammes izan ziren. Orobat eragin garbia izan zuen geroko idazleengan (Paul Claudel, Paul Valéry, Guillaume Apollinaire). 1890 ondorengo urteetan sinbolismoa Europako literaturetara zabaldu zen: Oscar Wilde, William Butler Yeats (Britainia Handia); Stefan George, Rainer Maria Rilke, Hugo von Hofmannsthal (Alemania); Gabriele D'Annunzio (Italia); Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez (Espainia), etab. Europatik kanpo, Rubén Daríoren obra bereziki aipatzekoa da.

Poeta adierazgarrienak

aldatu

Margolari sinbolistak

aldatu
 
Uraren ninfa, Herbert James Draper margolariaren lana (1908).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
see 1