Siongo Atea
Siongo Atea (hebreeraz: שער ציון, Sha'ar Zion, arabieraz: باب صهيون, Bab Sahyun) Jerusalemgo Hiri Zaharreko zazpi portale nagusietariko bat da.[1] Etsaien edozein eraso gelditzeko asmotan atea okertuta dago, angelu zorrotzarekin (Damaskoko Atea eta Jaffako Atea bezala).
Siongo Atea | |
---|---|
Gates of Jerusalem | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′22″N 35°13′46″E / 31.772864°N 35.229517°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1540 |
Atearen eraikuntza eta kokapena
aldatuSarreraren gainean dagoen jatorrizko inskripzioaren arabera, Suleiman I.ak eraiki zuen 1540an.
Hiri Zaharraren hegoaldean dago, Sion mendiaren eta Hebronen aurrean. Siongo Atea armeniar auzoko eta auzo juduko sarbidea da. Siongo Atea Daviden Atea (hebreeraz: David Sha'ar; arabieraz: Bab an-Nabi Dawud) bezala ere ezagutzen dute, David erregearen hilobia Sion mendian dagoela uste baitute.
Ate azpiko zoladuran dagoen Daviden izarra Shlomo Aronson arkitektoak diseinatu zuen.
Siongo Atea eta Israelgo gerrak
aldatu1948an, Israelgo Independentzia Gerran, Palmach unitateko indarrak Sion Ateko sarreran alferrik borrokatu zuten auzo juduaren kontrolatzeko. Horrek gaur egun oraindik ikus daitezkeen arma-tiroen eta bala-zuloen arrasto utzi zituen ateak inguratzen dituzten harrietan. 1948ko maiatzaren 13an Jerusalemdik irten ziren azken tropa britainiarrek Mordechai Weingarteni ateko giltza eman zioten.[2]
Atea, Hiri Zaharra eta Jerusalem banatzen zituena, jordaniarren kontrolpean egon zen, eta Sion mendia, Israelgo Estatuaren menpe, itxita mantendu ziren 1967ra arte, eta Sei Eguneko Gerraren ondoren bakarrik ireki zuten.
Iruditegia
aldatu-
1865eko irudia
-
1930eko irudia
-
1948ko irudia
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Pahlitzsch, Johannes; Korn, Lorenz. (2004). Governing the Holy City: the interaction of social groups in Jerusalem between the Fatimid and the Ottoman period. Reichert, 122 or. ISBN 978-3-89500-404-9..
- ↑ americanrhetoric.com