Sismograma

Sismografoak egiten duen uhin-mugimenduaren adierazpen grafikoa

Sismograma bat sismografo batek egiten duen grafikoa da. Lurrazalaren mugimendua denborarekiko neurketa estazioan ikusteko balio du. Sismogramak normalki hiru ardatz kartesiarretan erakitzen dira (x, y eta z), z ardatza lurarrekiko elkartzuta delarik eta x- eta y- ardatzak lurrarekiko paralelo. Sismograma batean neurtzen den energia lurrikara bat edo leherketa batetik etor daiteke.

Lurrikara baterako sismograma multzo bat.

Historikoki sismogramak biratzen zeuden paperetan idazten ziren. Batzuek boligrafoa eta paper arrunta erabiltzen zuten, eta beste batzuk argi izpi bat eta paper fotosensiblea. Gaur egun ia gehienak digitalki erregistratzen dira eta ordenagailuek datu horiek errazago alderatu eta neurtu ahal dituzte. Leku publikoetan erabiltzen diren sismografo gehienetan, ordea, sismograma biratzen dagoen paper batean egiten da. Sismogramak lurrikaren magnitudea eta kokapena neurtzeko nahitaezkoak dira.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES