Eryri
Eryri (ingelesez Snowdonia) Galesko ipar-mendebaldean dagoen mendigunea da, Gwynedd eta Conwy konderrietan kokatua dago. Halaber, 1951tik Natur Parkea da .
Eryri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Yr Wyddfa |
Garaiera | 1.085 m |
Mota | mendigune, Interes Zientifiko Bereziko Gune eta mendikate |
Luzera | 2,13 km |
Azalera | 20.414,63 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°54′N 3°51′W / 52.9°N 3.85°W |
Mendikatea | Kanbriar mendiak |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Eskualdea | Gwynedd |
Babestutako-eremua | Snowdonia National Park (en) |
Parkea
aldatuParke hau Snowdonia National Park Authority erakundeak kudeatzen du, berau Gwynedd eskualdeko agintaritzak, Galesko Gobernuak eta Erresuma Batuko ordezkaritzak kudeatzen dutelarik. Beste herrialdeetako parkeak ez bezala, Eryri (Ingalaterra eta Galesko beste parkea batzuen antzera) lursail publiko eta pribatuez osatua dago, guztiak agintaritza zentral baten plangintzaren bidez kudeatzen direlarik. PArke honetako osaketa honako hau da:
Jabetza mota | Zatia (%) |
---|---|
Pribatua | 69,9 |
Basoen Batzordea | 15,8 |
Ondare Nazionala | 8,9 |
Ingeles Natura/CCW | 1,7 |
Parke Nazionaleko Agintaritza | 1,2 |
Ur enpresak | 0,9 |
Bestelakoak | 1,6 |
Parkearen barnean 26.000 pertsona inguru bizi dira. Urtero milioika bisitari bertatarzen dira. Ingalaterra eta Galesko hirugarren parkerik handiena da. Parke honetako lursailen zati handi bat nekazaritza jarduetarako ustiatzen da. 1998an berrantolaketa bat izan ondoren, parkea Gwynedd eta Conwy konderrietan barna hedatzen da. Parkearen agintaritza 18 kidek osatzen dute, haietako 9 Gwynedd konderriak hautatutakoak dira, 3 Conwy konderriak eta gainontzeko 6ak Galesko Legebiltzarrak. Bitxikeria gisa, parkeko lursailen barnean erdialdeko gune txiki bat parketik kanpo gelditzen da, hain zuzen ere, Blaenau Ffestiniog udalerria eta bere arbel harrobiari dagokion gunea. Gune hau nahitan laga zen kanpoan, bertako harrobien itxieraren ondoren industria arinaren sorrera bultzatzeko asmoz.
Mendigunea
aldatuHona hemen mendikate honetako 10 gailur garaienak:
- Yr Wyddfa (1.085 m) bera mendiguneko eta Gales osoko tontorrik garaiena da.
- Garnedd Ugain (1065 m)
- Carnedd Llewelyn (1064 m)
- Carnedd Dafydd (1044 m)
- Glyder Fawr (1001 m)
- Glyder Fach (994 m)
- Pen yr Ole Wen (978 m)
- Foel Grach (976 m)
- Castell y Gwynt (972 m)
- Yr Elen (896 m)
- Cadair Idris (893 m)
Natur Parkea
aldatu2.142 km2-ko azalera eta 60 km-ko kostaldea dauzka. Eskualde honetan bizi diren biztanleen %62a galeserazko hiztunak dira.
Iruditegia
aldatu-
Eryri eremua orlegiz adierazita.
-
Glyderauko bidezidorra Llanberis udalerritik hurbil.
-
Eryriko hegoaldeko muga eta oinezkoentzako seinalea Llyn Barfog aintziratik hurbil.
-
Snowdon mendia.
Kanpo estekak
aldatu- Eryri Natur Parkearen webgunea (Galeseraz) (Ingelesez)