Sofia Carmina Coppola (New York, 1971ko maiatzaren 14a)[1] Estatu Batuetako zuzendari, gidoigile, aktore, ekoizlea eta produktorea da. Francis Ford Coppola eta Eleanor Coppolaren alaba, Roman Coppolaren arreba eta Nicolas Cagen lehengusina da. 2004ean Gidoi Original onenaren Oscarra irabazi zuen Lost In Translation (2003) pelikularengatik. Premio horri esker, Coppola familiako 3. belaunaldia bihurtu zen Oscar sari batekin[2]. Gainera, Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena lortzeko hirugarren emakumea izateaz gain, Cannes Zinemaldian 2017an The Beguilded filmagatik Zuzendari onenaren izendapena lortzean, bere historiako lorpen hori lortzen zuen bigarren emakumea izan zen.[3]

Sofia Coppola

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSofia Carmina Coppola
JaiotzaNew York1971ko maiatzaren 14a (53 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWest Village
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaFrancis Ford Coppola
AmaEleanor Coppola
Ezkontidea(k)Spike Jonze  (1999 -  2003)
Thomas Mars (en) Itzuli  (2011 -
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCalifornia Institute of the Arts (en) Itzuli
Mills College at Northeastern (en) Itzuli
Ethical Culture Fieldston School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCoppola familia
Directors Guild of America (en) Itzuli
Writers Guild of America, West (en) Itzuli

IMDB: nm0001068 Allocine: 9684 Rottentomatoes: celebrity/sofia_coppola Allmovie: p85872 TCM: 38924 Metacritic: person/sofia-coppola TV.com: people/sofia-coppola
Instagram: sofiacoppola Musicbrainz: e1e4be2b-8dfb-49d7-80a7-85f6d0fc8076 Discogs: 746978 Allmusic: mn0001433345 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Umea zelarik estra gisan agertu zen Francis Ford Coppola aitaren film askotan. The Godfather-ren esaterako, bataiatzen ari den haurra da. 1987ko Anna izeneko filmean aitarekin loturarik ez zuen haren lehen agerraldia izan zen. Nolanahi ere, paper ezagunena 1990eko The Godfather: Part IIIko Mary Corleonerena du. Winona Ryder gaixotu ostean hartu zuten. Kritika gogorrak jasan behar izan zituen. Hori zela eta, aktoretzari utzi eta zuzendaritzara pasatu zen, nahiz eta beste film bakanetan, 1999ko The Phantom Menace adibidez, papertxoren bat izan duen.

Zuzendari gisa arrakasta handiagoa lortu du. 2003ko Lost in Translation filmarengatik zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena eskuratu zuen: historiako hirugarren emakumea da eta Estatu Batuetako lehendabizikoa. Hala eta guztiz ere, kritikak jasotzen segitu behar izan du, batik bat aita hura gabe horrelako ospea erdiestea ezinezkoa izanen zela leporatzen diote.

Filmografia

aldatu

Zuzendaria

aldatu

Taula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Aktoreak Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1998 Lick the Star -- --
1999 The Virgin Suicides James Woods, Kathleen Turner Paramount Vantage gaztelaniaz: Las vírgenes suicidas frantsesez: Virgin Suicides
2003 Lost in Translation Bill Murray, Scarlett Johansson American Zoetrope
2006 Marie Antoinette Kirsten Dunst, Jason Schwartzman American Zoetrope frantsesez: Marie-Antoinette
2010 Somewhere Stephen Dorff, Elle Fanning American Zoetrope
2013 The Bling Ring Emma Watson, Leslie Mann American Zoetrope
2015 A Very Murray Christmas Bill Murray, George Clooney --
2017 The Beguiled Colin Farrell, Nicole Kidman American Zoetrope gaztelaniaz: La seducción frantsesez: Les Proies
2020 On the Rocks Bill Murray, Rashida Jones A24
2023 Priscilla Jacob Elordi, Cailee Spaeny Tomer

Aktorea

aldatu

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1972 The Godfather Francis Ford Coppola Paramount Pictures gaztelaniaz: El padrino frantsesez: Le Parrain
1974 The Godfather Part II Francis Ford Coppola Paramount Pictures frantsesez: Le Parrain 2
1983 Rumble Fish Francis Ford Coppola American Zoetrope gaztelaniaz: La ley de la calle frantsesez: Rusty James
1983 The Outsiders Francis Ford Coppola American Zoetrope frantsesez: Outsiders
1984 The Cotton Club Francis Ford Coppola American Zoetrope gaztelaniaz: Cotton Club frantsesez: Cotton Club
1984 Frankenweenie Tim Burton Walt Disney Pictures
1986 Peggy Sue Got Married Francis Ford Coppola TriStar Pictures frantsesez: Peggy Sue s'est mariée
1987 Anna Yurek Bogayevicz --
1990 The Godfather Part III Francis Ford Coppola Paramount Pictures frantsesez: Le Parrain 3
1991 Hearts of Darkness: A Filmmaker's Apocalypse George Hickenlooper American Zoetrope gaztelaniaz: Corazones en tinieblas frantsesez: Aux cœurs des ténèbres : L'Apocalypse d'un metteur en scène
1992 The Godfather Trilogy: 1901-1980 Francis Ford Coppola Paramount Pictures
1993 Inside Monkey Zetterland Jefery Levy -- gaztelaniaz: Intimidades de Monkey Zetterland
1999 Star Wars: Episode I – The Phantom Menace George Lucas Lucasfilm gaztelaniaz: Star Wars: Episodio I - La amenaza fantasma frantsesez: Star Wars, épisode I : La Menace fantôme
2001 CQ Roman Coppola --

Erreferentziak

aldatu
  1. «Sofia Coppola Biography (1971-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Ingelesez) Galanes, Philip. (2015-02-20). «For Sofia Coppola and Anjelica Huston, Oscar’s a Family Friend (Published 2015)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. CNN, Sandra Gonzalez. «Sofia Coppola is first woman to win Cannes director prize in 56 years» CNN (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 2
idea 2