Soinujolearen semea
Soinujolearen semea Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 2003an argitaratutakoa. Joseba eta David lagunen gorabeherak kontatzen ditu, 1930eko hamarkadatik XXI. mendera arte, Euskal Herriko gatazkaren giroan. Nostalgia, laguntasuna eta oroimena lantzen ditu egileak.
Soinujolearen semea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Bernardo Atxaga (2003) |
Argitaratze-data | 2003 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Soinujolearen semea eta El hijo del acordeonista |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
ISBN | 84-7681-384-3 |
Egileak adierazi zuenez, eleberriak ziklo bat itxi zuen, Obabako mundu imaginarioa gainditu eta atzean uzteko asmoz. Horrela, idazlanak ordura arte landutako gaiak biltzen zituen. Aldaketaren froga moduan, Bernardo Atxaga ezizena bertan behera utzi eta bere benetako izenaz -Jose Irazu- sinatuko zuela iragarri zuen egileak. Hala ere, geroko lan guztietan betiko ezizena erabili zuen.
Echevarría auzia
aldatuEchevarría afera Ignacio Echevarría literatura kritikariak Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriari buruz 2004ko irailean El País egunkarian kritika gogorra egin ondoren sortutako polemika da: haren ondorioz, kritikaria El País egunkaritik kaleratua izan ondoren, beste polemika bat sortu zen. Aferak zentsurari eta literatura kritikaren zereginari buruzko eztabaida ugari sorrarazi zituen Espainiako giro intelektualean.
Itzulpenak
aldatu- 2010 - The Accordionist's Son, ingelesera. Margaret Jull Costa (itz.).[1]
- 2009 - Dragspelarens son, suedierara. Ulla Roseen (itz.) Enskede: TPB, 2009.[2]
- 2009 - Синът на акордеониста (Sint na akordeonista), bulgarierara. Maria Pachkova (itz.) [3]
- 2007 - Le fils de l'accordéoniste, frantsesera: C. Bourgois, 2007 [2]
- 2007 - Harmonikaspillerens søn, danierara [Kbh.]: Samleren, 20070[4]
- 2007 - Il libro di mio fratello, italierara. Paolo Tomasinelli (itz.). Torino Einaudi, 2007[5]
- 2006 - Der Sohn des Akkordeonspielers: Roman, alemanierara, Matthias Strobel (itz.) Insel-Verl., 2006[5]
- 2006 - Сын аккордеониста (Syn akkordeonista), errusierara. Elena Zernova (itz.) Azbuka-klassika, 2006[5]
- 2004 - O fillo do acordeonista, galizierara. Ramón Nicolás Rodríguez (itz.) Xerais, 2004 [5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ nontzeberri.eus.
- ↑ a b worldcat.org.
- ↑ «http://nontzeberri.eus/obabakoak-bulgarieraz»+nontzeberri.eus 2015-01-29.
- ↑ worldcat.org.
- ↑ a b c d worldcat.org.
Bibliografia
aldatu- Etxaniz Erle, Xabier: "Soinujolearen semea"-ren inguruan: Literaturaz eta ideologiaz. - Egan, 2066-3/4, 117-125