Some Like It Hot (euskaraz: «Batzuei bero gustatzen zaie») 1959ko komedia-filma da, Billy Wilder austriar-estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marilyn Monroe, Tony Curtis, Jack Lemmon, George Raft, Joe E. Brown eta Pat O'Brien izan ziren antzezle nagusiak.

Some Like It Hot
Jatorria
Argitaratze-data1959
IzenburuaSome Like It Hot
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, LGBTeei buruzko filma, krimenezko filma, musika-filma, screwball comedy film (en) Itzuli, drag (en) Itzuli eta black-and-white cinema (en) Itzuli
Iraupena120 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaFanfares of Love (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Diego
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Billy Wilder
Gidoigilea(k)I. A. L. Diamond
Billy Wilder
Robert Thoeren


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBilly Wilder
Konpainia ekoizleaThe Mirisch Company (en) Itzuli
United Artists
[[Kategoria:The Mirisch Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaArthur P. Schmidt (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAdolph Deutsch
Argazki-zuzendariaCharles Lang
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMiami metropolitan area (en) Itzuli, Chicago eta Miami
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0053291 Filmaffinity: 353180 Allocine: 26186 Rottentomatoes: m/some_like_it_hot Mojo: somelikeithot Allmovie: v45555 TCM: 16637 Metacritic: movie/some-like-it-hot TV.com: movies/some-like-it-hot Netlix: 60010910Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Sei Oscar saritarako izendapenak jaso zituen, baina bakarra irabazi zuen: jantzi-diseinu onenarena - zuri-beltza (Orry-Kelly). Horrez gain, hiru Urrezko Globo irabazi zituen komedia edo musikal sailean: film onenarena, emakumezko aktore onenarena (Marilyn Monroe) eta gizonezko aktore onenarena (Jack Lemmon).

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joe (Tony Curtis) eta Jerry (Jack Lemmon) musikariak 1929an Chicago hirian jazotako San Valentin eguneko sarraskiaren lekukoak izan dira. Beren biziak arriskuan daudenez, Chicagotik Miamira ihes egingo dute. Mafia haien atzetik dabilenez, emakumez janztea eta emakumezkoen orkestra batean jotzea erabakiko dute. Joe, taldeko abeslariaz (Marilyn Monroe) maiteminduko da, eta Osghood Fielding III.a aberatsa (Joe E. Brown) Jerryz.[1]

Aktoreak

aldatu

Bitxikeriak

aldatu
  • Esamesen arabera, Marilyn Monroek bere testuak oroitzeko arazoak izan zituen. Hainbesterainokoak, non filmalekuko hainbat lekutan begibistan ipini behar izan baitzituen.
  • Marilyn Monroe haurdun zegoenez, filmaketaren zenbait unetan huts egin behar izaten zuen.
  • Dirudienez, Tony Curtisek "Marilyn Monroe musukatzea Hitler bera musukatzea baina okerragoa zela" esan zuen. 2001ean, halakorik esan izana gezurtatu zuen.
  • Filmak omenaldia egiten dio 1930eko hamarkadako gangster zinemari, eta 1929ko Estatu Batuei buruzko hainbat ironia ditu: ospetsuen dibortzioak, burtsaren segurtasuna (urte hartan bertan Depresio Handia hasi baitzen) edota Rodolfo Valentino aktorearen heriotza.
  • Marilyn Monroek filma honetan abestu zuen I Wanna Be Loved By You ospetsua.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Con faldas y a lo loco. filmotecanavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1