Strathleven House Eskoziako Dumbarton herrian dagoen eraikina da, Leven haranean, Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Strathleven House
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Dunbartonshire
Koordenatuak55°58′N 4°34′W / 55.97°N 4.57°W / 55.97; -4.57
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1700
JabeaJames Ewing (en) Itzuli
Humphrey Crum-Ewing
Arkitektura
Ondarea

Historia

aldatu

Fleming familiak XIV mendetik aurrera izan zuen Strathleven eremua, garai hartan Kirkmichael izenaz ezagutzen bazen ere. 1677an mendean ordea William Cochrane Dundonaldeko 1. Earlak erosi zuen.

Baliteke aurretik dorretxe bat egon izana baina gaur egungo jauregia 1700 urtean eraiki zuen Levenside izenarekin. 1717an William Cochrane hil zen eta jauregiaArchibal Stonefieldek erosi zuen. 1830an Glasgowko James Ewing merkatariak erosi zuen eta honek aldatu zion izena, Strathleven House ezarriz. Jauregia haunditu ere egin zuen.

1947an Board of Trade erakundeak erosi zuen bere lurretan industriagune bat egiteko. 2700 langile hartu zituen industriagune horrek baina etxea hutsik egon zen eta 1979an barneko elementu guztiak kendu zitzaizkion, usteltzen hasiak baitzeuden. 1986an Scottish Historic Building Trust erakundeak erosi zuen eta jauregia berrizteari ekin zion. 1993an hasi ziren teilatua konpntzen eta 2000 urterako erabat berriztua zegoen etxea.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 6
web 1