Sufismo edo taṣawwuf (arabieraz: تصوّف‎) islamaren barruko hainbat eskola, sekta eta kofradiaren arau eta praktika aszetiko eta mistikoen multzoa da, gizakia jainkozko bilakatzea eta Egia absolutuarekin bat egitea lortu nahi duena.[1] Bere jarraitzaileek ṣūfī (persieraz: صُوفِيّ‎) edo dervixe dute izena.

XIII. mendeko mistiko sufi zen Jalāl ad-Dīn Muḥammad Rūmīren hilobia, Turkian.

Sufi klasikoen ezaugarri nagusia dhikr (edo Jainkoaren izenak errepikatzea) eta aszetismo jardutea zen. Omeiatar Kalifa-herriaren hasierako ortodoxiaren aurkako bere jarrerak jarraitzaile asko eman zizkion.[2] Bere agindu (ṭuruq) gehienak, bai suni, xii edo mistoak direnak, Muhammadetik 'Alī bere lehengusuaren bitartez jaso dituzte, Abu Bakr kalifatik hartutako naqshbandi izan ezik.[3]

Aditu batzuen ustez, islamaren bertsio esoterikoa besterik ez da, eta badaude Islametik at kokatzen dutenak.[4]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Sufismo. .
  2. Hawting, Gerald R.. (2000). The first dynasty of Islam: The Umayyad Caliphate AD 661-750. Routledge ISBN 0415240735..
  3. Kabbani, Muhammad Hisham. (2004). Classical Islam and the Naqshbandi Sufi Tradition. Islamic Supreme Council of America, 557 or. ISBN 1930409230..
  4. Idries Shah, The Sufis, New York: Anchor Books, 1971, ISBN 0-385-07966-4

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
multimedia 1
os 2
todo 1