Sufragio unibertsal
- Artikulu hau gizaki guztientzako sufragismoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emakumeen sufragismoa».
Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren hiritar guztiei botoa emateko eskubidea eskaintzen diena da[1], horren bitartez parlamentuetan parte hartzen duten ordezkariak zein gobernuburuak aukeratzeko.
Botoa emateko eskubidea inori ukatzen ez dion hauteskunde sistema hau, Frantziar Iraultzako lehen aldietan lortu zenetik, borroka sozial eta politikoen ardatz nagusietakoa izan zen eta baita herri eskabideen lehenengo motorra ere. XIX. mendean gizonezkoen sufragio unibertsala bakarrik ezarri zen. Herririk gehienetan emakumeek ez zuten botoa emateko eskubidea lortu XX. mendean ondo sartu arte.
XX. mendeko urte luzeetan sufragismoaren borroka emakumeen eskubideen borrokarekin lotuta egon zenez, askotan oker badago ere sufragismoa eta emakumeen sufragismoa sinonimotzat hartzen dira.
Laburbilduz, sufragio unibertsala dagoela esaten dugunean, adin nagusiko hiritar guztiak bozkatzeko eskubidea dutela esan nahi du.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |