Sura

Koraneko atalen izena

Sura (arabieraz: سورة‎, plurala سور suwar) Koraneko ataletako bakoitzari ematen zaion izena da. 114 atal ditu Koranak, bakoitza bertsotan banatuta. Atalak edo surak ez dira luzera berdinekoak: laburrenak (Al-Kawthar) hiru ayat edo apalaldi ditu eta luzeenak, Al-Baqara-k, 286 apalaldi ditu. Koraneko 114 ataletatik 86 Mekako sura gisa sailkatuta daude, eta beste 28ak Medinako sura gisa. Sailkapen hau errebelazioa eman zen lekuaren arabera egiten da: Hejiraren ostean emandako edozein errebelazio Medinakoa da eta hori baino lehen lortutakoak Mekakoak dira. Mekako atalek batez ere heriotzaren ondorengo bizitzari buruzkoak eta fedeari buruzkoak dira, baina Medinakoek bizitza sozialaren antolakuntza duten oinarria, jaio berria zen umma (musulmanen komunitatea) antolatu eta asetzeko. At-Tauba sura kenduta atal guztiak basmala batekin hasten dira.

Al-Fatiha, bere osotasunean adierazitako Koraneko lehen sura

Atalek tamainaren araberako ordena dute, gutxi gorabehera, eta beraz ez dira ez kronologikoak ez tematikoak. Surak errezitatzen dira musulmanen otoitzetako zutikako zatian (Qiyam). Al-Fatiha sura, lehenengo atala, otoitzaren edozein unitatetan errezitatzen da.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 3