Suzi Quatro
Susan Kay "Suzi" Quatro [1] (Detroit, Michigan, 1950eko ekainaren 3a) estatubatuar-britainiar kantautore, baxu-jotzaile eta aktorea da, rock izar garrantzitsu bilakatu zen lehen baxu-jotzaile emakumezkoa da.[2][3]
Suzi Quatro | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Susan Kay Quatro |
Jaiotza | Detroit, 1950eko ekainaren 3a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Helen Sanislay |
Ezkontidea(k) | Len Tuckey (en) (1976 - 1992) Rainer Haas (en) (1993 - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, irrati-esataria eta estudioko musikaria |
Kidetza | The Pleasure Seekers/Cradle (en) |
Genero artistikoa | pop rock Glam rock |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | baxua gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Arista Records Bell Records Mercury Records |
suziquatro.com | |
|
1970eko hamarkadan, Quatrok arrakasta izan zuen, aitzitik, Europan eta Australian arrakasta handiagoa izan zuen bere jaioterrian baino. Hala ere, 1977an Happy Days telesail estatubatuar ezagunean "Leather Tuscadero" papera izan zuen eta Chris Normanekin batera egindako "Stumblin' In" kantak Estatu Batuetan 4. postua lortu zuen 1979an. Honen ondorioz, estatubatuetan ospetsu bilakatu zen.[4]
1973 eta 1980 artean, Quatrok sei Bravo Otto sari jaso zituen. Bestetik, 2010ean, Michigango Rockaren Ospearen Aretoan sartzeko bozkatu zuten. 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu, [5] eta mundu osoan zuzenean jotzen jarraitzen du. 2023an kaleratu zuen bere azken diskoa, eta kontzetuak egiten jarraitzen du.
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuSuzy Quatro lau anai-arrebetan bigarrena izan zen. Grosse Pointen jaio eta hezi zen, Detroiteko auzoetako batean, Michiganen. Bere aita, Arthur Quatro, jatorriz italiarra zen, eta ama, berriz, hungariarra. Quatrok piano klasikoa eta perkusioa jotzeko prestakuntza formala jaso zuen; eta jotzen ikasi zuen lehen instrumentua bongoak izan zen. [6] Hala ere, bere kabuz ikasi zuen baxua jotzen, bere ahizpak bere lehen bandarako ikasteko eskatu ondoren. [7] Aitak 1957ko Fender Precisionen baxu bat eman zion 1964an, oraindik estudioan erabiltzen duena da. [8]
Ibilbidea
aldatuRolling Stone izan zen bere lehen singlea, eta Portugalen bakarrik lortu zuen arrakasta, non salmentetan lehen postura iritsi zen. 1978an, Erresuma Batuko eta Australiako zerrenden 10. zerrendara iristea lortu zuen, Cristian Choipilekin batera "If You Can't Give Me Love" kantari esker. Gaur egun, Ingalaterra eta Alemania artean bizi da, eta astero saio bat aurkezten du BBC Radio 2n.
Diskografia
aldatuSingelak
aldatu- 1973 "Rolling Stone"/"Brain Confusion"
- 1973 "Can the Can"/"Ain't Ya Somethin' Honey" UK #1
- 1973 "48 Crash"/"Little Bitch Blue" UK #3
- 1973 "Daytona Demon"/"Roman Fingers" UK #14
- 1974 "Devil Gate Drive"/"In the Morning" UK #1
- 1974 "The Wild One"/"Shake My Sugar" UK #7
- 1974 "Too Big"/"I Wanna Be Free" UK #14
- 1975 "Your Mama Won't Like Me"/"Peter, Peter" UK #31
- 1975 "I Bit Off More Than I Could Chew"/"Red Hot Rosie"
- 1975 "I May Be Too Young"/"Don't Mess Around"
- 1976 "(Come Up and See Me) Make Me Smile"
- 1977 "Roxy Roller"/"It'll Grow On You"
- 1977 "Tear Me Apart"/"Close Enough To Rock'n'Roll" UK #27
- 1978 "If You Can't Give Me Love"/"Cream Dream" UK #4
- 1979 "She's In Love With You"/"Space Cadets" UK #11
- 1979 "Stumblin' In"/"A Stranger To Paradise" UK #4
- 1979 "The Race Is On"
- 1980 "Mama's Boy"/"Mind Demons" UK #34
- 1980 "I've Never Been In Love"/"Starlight Lady"
- 1980 "Rock Hard"/"State Of Mind"
- 1989 "Baby You're A Star"/"Baby You're A Star (Instrumental)"
- 2019 "No Soul/No Control"
Albumak
aldatu- 1973 Suzi Quatro (Can the Can en Australia)
- 1974 Quatro
- 1975 Your Mama Won't Like Me
- 1977 Aggro Phobia
- 1978 If You Knew Suzi
- 1979 Suzi...And Other Four Letter Words
- 1980 Rock Hard
- 1982 Main Attraction
- 1991 Oh Suzi Q
- 1996 What Goes Around
- 1998 Unreleased Emotion
- 2006 Back To The Drive
- 2019 No Control
Erreferentziak
aldatu- ↑ Attenborough, Philip John, (3 June 1936–4 April 2006), publisher; Deputy Chairman, Hodder Headline plc, 1993–96 (Chairman, Hodder & Stoughton Ltd and Hodder & Stoughton Holdings Ltd, 1975–93). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Cuaresma.» Ciclo C (Herder): 65–140. 2013-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ AUSLANDER, PHILIP. (2004-01). «I Wanna Be Your Man: Suzi Quatro's musical androgyny» Popular Music 23 (1): 1–16. doi: . ISSN 0261-1430. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Pingitore, Silvia. (2021-03-08). «Interview with Suzi Quatro: 1970s rock 'n' roll & Happy Days» The Shortlisted (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Cesar Breda, Julio. Prevalência de quatro critérios para avaliação de fragilidade em um amostra de idosos residentes na comunidade. Universidade Estadual de Campinas (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Africa Confidential. Volume 41 Number 20. Published 13 October 2000» Africa Confidential 41 (20): 1–8. 2000-10-13 doi: . ISSN 0044-6483. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Africa Confidential. Volume 41 Number 20. Published 13 October 2000» Africa Confidential 41 (20): 1–8. 2000-10-13 doi: . ISSN 0044-6483. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ Secretary's Department - London Letters - To London (Indexed) January - August 1946. 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).