Taekwondoa korear jatorriko borroka-artea da, hankak eta eskuak erabiliz beste lehiakideari eraso egitean datzana, betiere arauak errespetatuz. Horretan diharduen kirolariari taekwondoka deritzo. Arma gabeko borroka mota da, Koreako antzinako tea kyonen eta karatean jatorria duena. 1955ean onartu zen ofizialki arte martzial gisa. Haren ezaugarri bereziena kolpeak emateko (batez ere ostikoak) eta horretarako egiten diren jauziak dira. Kirol, gudu eta izpiritu jarrera lantzeko arte-martzial gisa erabiltzen da.

Taekwondo txapelketa

Izenaren jatorria

aldatu

Taekwondo hitza Hanja karaktereotatik dator: 跆拳道. Hona esanahiak:

Funtsean, oin eta eskuen bidea da: borroka-estilo horrek soilik eskuen, oinen eta gorputzeko hainbat atalen erabilpenari, eta armen (tradizional nahiz modernoen) erabilpenik ezari egiten dio erreferentzia. Inoiz, hitzez hitzezko itzulpena «Ukabilaren eta ostikoaren boterea» dela esan den arren, oker dago: gorputza egokitzeko eta borondatea garatzeko helburua du. Lege fisikoetan oinarritzen da, ahalik eta indar gehienaz puntu zehatz batean jotzeko, masaren azelerazioa keinu bat edo multzo baten bitarteko konbinazio batean. Teknika gehienetan, kontaktua bilatzen du.

Historia eta aurrekariak

aldatu
 
Monterreyko (Mexiko) Goi Mailako Ikasketa Eskolan egindako taekwondo erakustaldia

Garai batean, hiru erresuma zeuden batera Korean:

Goguryeo dinastiako militarrek boxeo edo arte martzial bat garatu zuten, "kempo korearra", hainbat txinatar estilotan oinarriturik: beren beharretara moldatu zituzten eta ostikoek garrantzia handiagoa hartu zuten. Defentsa pertsonaleko eta armen erabilerarik gabeko estilo horri taekkyon esten zaio.

Garai hartan, subaek izeneko beste arte martzial garrantzitsu bat zegoen; hura menperatzen zuen gudari talde antolatu bat sortu zen, Sonbe deitua. 400. urtean, Baekje erreinua Silla inbaditzen saiatu zen. Gwanggaeto, goitizenez “Goguryeo-ko handia”-k, Sonbeko 50.000 soldadu bidali omen zituen Silla-ko erreinua laguntzeko: hura izan zen Silla erreinuaren lehen harremana subaekarekin.

Geroago, Sillako dinastiak erreinuak bateratu zituen, Baekje erreinuaren kontrako guda irabazi ondoren 668an, eta Goguryeo erreinuaren kontra 670ean. Hwarangak paper esanguratsua jokatu zuen horretan.

Ezaugarri nabariak

aldatu

Haren ezaugarri nagusia ostiko nahiz oinen teknika erabilpen handia da, beste arte martzialekin konparatuz, garratzi eta barietate zabalagoa dutelako. Aldi berean, teknika garbiak nabari dira, beren bizkortasun eta zehaztasunarengatik. Ukabilen tekniken garrantzia ITF edo WTF estiloen araberakoa da, baita entrenatzailearen eta eskolaren arabera ere. Egun, eskola askok esku irekiko eta ukabilen teknikak alde batera uzten dituzte, teknika horien erabilpena lehiaketetan gero eta gehiago mugatzen ari direlako eta oinei puntu gehiago ematen zaizkielako. Hala ere, entrenamendu ona izateko, eskuetako nahiz hanketako teknikak erabili behar dira, ez delako soilik lehiaketetan kontzentratu behar, tekniken menperatze eta arte martzialaren ezagutzan baizik. Horrek guztiak Taekwondoa eraginkorrago egiten du oinen borrokan, beste arte martzialekin konparatuz distantzia luzeetan, hor indarra eta abiadura kontraerasoan erabil baitaiteke.

Teknikak

aldatu

Teknikak honela sailka daitezke:

 
Iran Dollyo chagui (aurretiko bermatzearekin.
  • Ostikoak (chagui): Elementu esanguratsuenak dira. Normalean erasoak enborrean edo buruan egiten dira. Ostiko bakoitzak bere aldaerak ditu, altueran, biraketarekin (mondollyo, tidola edo, lagun artean esanda, “pibotea”), jauziarekin (tuio), alde batera, atzera, etab.
  • Ukabilkadak ere elementu esanguratsuak dira. Erabiltzeko moduari garrantzi handia ematen zaio.
  • Kolpatzeko teknikak, gorputzeko hainbat atal erabiliz (chigui), eskuko hatzez ziztatuz (chirugui) edo ukabilaz (jirugui).
  • Esku irekiaz eginiko teknikak (sonnal): kolpearen norabidearen arabera sailka daitezke (horizontalki edo bertikalki) edo eskuaren zein atalarekin kolpatzen den kontuan hartuta (kubituaz, erradioaz, hatzen puntaz...)
  • Ukabil teknikak (chumok): ukabilaren zein atalez kolpatzen den kontuan hartuta (ukabilaren atzeko aldeaz edo dung chumok; hatz txikiaren ahoaz edo me chumok...) eta kolpearen norabidearen arabera (kanporantz, aurrerantz, birarekin...).
  • Blokeoak eta defentsak (maki): defentsarako teknika mota zabala dago, norabidearen, altueraren eta zein erasorengatik babestu nahi den kontuan hartuta. Aldibereko defentsa- eta eraso-teknikak daude, edota bi defentsa aldiberekoak. Eskuaren azpiko, kanpoko edo bi ertzak erabil daitezke, beso barnekoak...
  • Defentsa pertsonala (hoo sin sool): Beste arte martzialetan bezala, defentsa pertsonaleko teknikak daude: luxazioak, jaurtiketak, oinekin aurkakoaren gorputza eta atalak harrapatzea, ostiko hegalari bateratuak (bi edo aurkari gehiagoren kontrakoak), ostikoak aurkaria euskarritzat erabiliz, puntu ahuletan eta bizi-puntuetan. Teknika horiek askotan beste teknikekin konbinatzen dira, ukabiletakoen antzera.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 5
idea 5
Ideen 1
multimedia 1
os 11
web 1