Tas-Tas Irratia
Tas-Tas Irratia Bilboaldeko irrati komunitario eta librea izan zen. 1992an sortu zen, 80ko hamarkadan Bilboko hainbat auzotan aritzen ziren zenbait irrati libretan ibilitako kideren ekimenez (Ortzadar, Iluna, Txomin Barullo, etab.). FMko 97an igortzen zuen seinalea. 2013ko martxoan irratiko batzarrak ibilbidea amaitzea erabaki zuen. Orduan, irratiko kide batzuk, beste lagun batzuekin batera, 97FM irrati[1] proiektu berria jarri zuten abian.
Tas-Tas Irratia | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Bizkaia |
Arrosa Irrati sareko sortzaileetako bat eta haren kide izan zen, baita AMARC Munduko Irrati Komunitarioetako Elkarteko eta ReMC Estatu Espainoleko Hedabide Komunitarioetako Sareko kidea ere. Hala Bedi eta Eguzki irratiekin batera Suelta la Olla goizeko magazina egiten zuen; Hala Bedi, Antxeta eta Info7 irratiekin batera, aldiz, Zebrabidea arratsaldeko magazina.
Bilboko konpartsen artean, Zaratasek laguntasuna eskaintzen zion eta, Tas-Tas irratia desagertu zenean, konpartsa horrexek jaso zituen irratiaren jabego guztiak.[2]