Teresa Claramunt i Creus

Teresa Claramunt i Creus (Sabadell, 1862ko ekainaren 4a - Bartzelona, 1931ko apirilaren 11) buruzagi anarkosindikalista katalana izan zen.[1]

Teresa Claramunt i Creus

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeresa Claramunt i Creus
JaiotzaSabadell1862ko ekainaren 4a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
HeriotzaBartzelona1931ko apirilaren 11 (68 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista, politikaria eta editorea
InfluentziakFernando Tarrida del Mármol (en) Itzuli
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala

Haren aita Ramon Claramunt zen, errepublikano federal eta katolikoa, lanbidez hilaturaren mekanikari muntatzailea. Haren ama, Joana Creus izan zen, izaera handiko emakumea, Teresak amagandik jasoko zuen ezugarria. Ezkontza haren ondorioz, bost seme-alaba jaio ziren Maria eta Teresa Sabadellen jaioak, eta bere beste hiru nebak, José, Ángel eta Purificación, Barbastron jaioak.

Bere aita Ramon Barbastroko alkate eta errepublikar milizien koronel izatera iritsi zen Espainiako Lehen Errepublikan.

Historia

aldatu

Teresa Claramunt ehungintza arloko langilea zen, eta talde anarkista bat sortu zuen Sabadellen, Fernando Tarrida del Marmolek eraginda, zeinekin 1883ko Zazpi Asteetako Greban parte hartu zuen. Bertan 8 orduko lanaldia aldarrikatzen zen.

1884ko urrian Sabadelleko Langile Anarko-kolektibisten Varia Atalaren sortzaileetako bat izan zen, urriaren 26an sinatutako Eraketa Aktan agertzen den bezala.

1888an, Teresak eta Antonio Gurri senarrak Portugalera emigratu zuten, lanik aurkitzen ez zutelako, eta Sabadellen enpresaburuek, Somatenek lagunduta, indarkeria erabiltzen zutelako. Portugalen bi urtez egon zen, eta jakina da herrialdeko talde anarkistekin elkarlanean aritu zela.

Kataluniara itzuli zen, eta ordurako oso ezaguna zen espainiar poliziarentzat. Ospe handia zuen biztanleriaren esparru zabaletan, eta, askotan, poliziak atxilotu egiten zuen, hura kikiltze aldera.

1892an Bartzelonako Emakumeen Elkarte Autonomoa sortu zuen Angeles López de Ayala eta Amàlia Domingorekin batera, Espainiako lehen elkarte feminista.

Bartzelonako El Liceun bonba batzuk lehertu ondoren atxilotu zuten 1893an, eta berriz ere atxilotu zuten «Montjuïceko prozesua»ren errepresioan (1896), non bortizki kolpatu zuten. Horrek ondorioak utzi zizkion bizitza osorako.

Epaiketaren ondoren, ezein kondenarik ez jaso arren, Ingalaterran erbesteratu zuten 1898 arte.

El Productor aldizkaria sortu zuen (1901), eta aktiboki parte hartu zuen XX. mende hasierako aldarrikapen sozialetan. 1903an idatzi zuen La mujer. Consideraciones sobre su estado ante las prerrogativas del hombre, eta bertan proposatu zuen gizonen eta emakumeen arteko soldata parekatzea. Hezkuntza jotzen zuen emakumearen egoeraren erruduntzat, eta autoemantzipazioa proposatzen zuen.

La Tramontana aldizkarian kolaboratu zuen, La Revista Blanca delakoan, eta El Rebelde egunkaria zuzendu zuen 1907-1908 bitartean.

1902an metalaren grebalariekin elkartasunean egindako mitinetan parte hartu zuen eta eta urte bereko otsailean egindako greba orokorrarekin atxikimenduz.

Berriro atxilotu zuten 1909ko abuztuan Bartzelonako Aste Tragikoan izandako gertakarien ondoren, eta Zaragozan konfinatu zuten, non 1911n tokiko sindikatuak CNTrekin bat egitea bultzatu zuen, baita 1911ko greba orokorra ere. Horrek beste espetxeratze bat ekarri zion, “asaldatzaile anarkista” gisa akusatuta. Kartzelan zegoela, gaixotasun bat agertu zitzaion, geroago heriotzera eramango zuena, paralisiak jota.

Oso gaixo zegoela, 1923ko ekainaren 4an poliziak haren etxebizitza miatu zuen Juan Soldevila y Romero kardinalaren aurkako atentatuaren ondoren, Los Solidarios izeneko taldeak egina, hura konprometitzeko froga bila.

Zenbait urtez Sevillan bizi izan zen, eta bertan saiatu zen sendatzen, baina Teresak borrokan segitzen zuen. 1923an, Primo de Riveraren diktaduraren aurkako mitin garrantzitsu batean parte hartu zuen Sevillan bertan. 1924an Bartzelonara itzuli zen, baina ordurako oso ezinduta zegoen, eta jarduera publikoetatik aldendu zen. Bere etxea jarduera anarkistaren gune bihurtu zen, eta Max Nettbau eta Emma Goldman bezalako nazioarteko figura handiek bisitatu zuten.

Teresa Claramunt 1931ko apirilaren 11ko goizaldean hil zen, Espainia osoko herritarrak udal ordezkari berriak aukeratzeko hautestontzietara joan baino egun bat lehenago. Apirilaren 14an bertan lurperatu zuten, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egunean.

Aitortzak

aldatu

2018ko uztailean, “Herstóricas. Historia, Mujeres y Género” eta “Autoras de Cómic” kolektiboak kultura- eta hezkuntza-izaerako proiektu bat sortu zuen, karta-joko bat, ikusarazteko emakumeek gizartean egindako ekarpen historikoa eta hausnartzeko haien absentzia kronikoaz. Karta horietako bat Claramunti eskainita dago.

Sabadell hiriak kale bat eta eskola bat izendatu zituen Teresa Claramunten omenez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Vicente Villanueva, Laura, 1958-. (2006). Teresa Claramunt (1862-1931) : pionera del feminismo obrerista anarquista. Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzo ISBN 84-86864-68-2. PMC 234316659. (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1