Testosterona

konposatu kimiko

Testosterona hormona esteroide sexual maskulino nagusia da, androgenoen taldekoa. Androgeno terminoa efektu maskulinizatzaileak dituen hormona esteroide orori dagokio. Substantzia hau ugaztun, narrasti, hegazti eta beste ornodun batzuetan dago.

Testosterona
Formula kimikoaC19H28O2
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C[C@]12CC[C@H]3[C@@H](CCC4=CC(=O)CC[C@]34C)[C@@H]1CC[C@@H]2O
MolView3D eredua
Konposizioakarbono
AurkitzaileaJános Freud (en) Itzuli eta Ernst Laqueur
Motaandrostane steroid (en) Itzuli
Estereoisomeroaepitestosterone (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua155 ℃
Masa molekularra288,209 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaIntrinsa (en) Itzuli, Livensa (en) Itzuli, Axiron (en) Itzuli, Aveed (en) Itzuli, Fortesta (en) Itzuli, Depo-testosterone (en) Itzuli, Striant (en) Itzuli, Androgel (en) Itzuli, Natesto (en) Itzuli, Testopel (en) Itzuli, Androderm (en) Itzuli, Testim (en) Itzuli eta Vogelxo (en) Itzuli
Tratatzen duhypogonadism, male (en) Itzuli, hypogonadotropic hypogonadism 7 with or without anosmia (en) Itzuli, testicular disease (en) Itzuli, Klinefelter sindromea, hipogonadismo eta hipogonadismo
Rolaandrogeno, kantzerigeno eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyMUMGGOZAMZWBJJ-DYKIIFRCSA-N
CAS zenbakia58-22-0
ChemSpider5791
PubChem6013
Reaxys3653705 eta 1915399
Gmelin17347
ChEBI538843
ChEMBLCHEMBL386630
ZVG492352
EC zenbakia200-370-5
ECHA100.000.336
MeSHD013739
RxNorm10379
Human Metabolome DatabaseHMDB0000234
KNApSAcKC00003675
UNII3XMK78S47O
NDF-RTN0000145872
KEGGD00075 eta C00535
PDB LigandTES

Ugaztunetan, arrek barrabiletan sintetizatzen dute eta emeek obarioetan, azken horien kasuan sintesi-tasa 20 aldiz txikiagoa izanik. Haurtzaroan eta 10-13 urtera arte, testosterona ia ez da ekoizten, baina, pubertaroa heltzean, hormona azkar jariatzen da, eta bizitza osoan zehar jarraitzen du, 50 urtetik gora jarioaren maiztasuna murriztu arte.

Egitura molekularrari dagokionez, testosterona 19 karbono atomoz osatuta  dago., 4 eta 5 karbonoaren arteko lotura bikoitz bat, oxigeno atomo bat 3 karbonoan eta hidroxilo (OH) erradikal bat dauka 17 karbonoan. Bere formula C19H28O2 da.

Hormona maskulino garrantzitsuena den testosterona barrabiletan sekretatzen da, Leydig zelula interstizialetan. Azken horiek, barrabilen masaren % 20a dira. Haurtzaroan produkzioa txikia bada ere, gaztaroan eta helduaroan jariatzen den kantitatea handia da, eta testosterona hori dihidrotestosterona (DHT) bihurtzen da ehun desberdinetan, azken konposatu hori biologikoki aktiboagoa izanik.

Androgenoen produkzioa ez da testikuluetara mugatzen. Kantitate txikiagoetan bada ere, guruin suprarrenalek ere jariatzen dituzte. Testosteronaren metabolismoaren baitan honen albuminarekiko eta globulinarekiko lotura dago eta azken honek hormona sexualen fijatzailea izateko funtzioa dauka. Degradazioari dagokionez, gibelean gertatzen da, lehenik androsterona bezalako produktuetara eraldatzeko eta ondoren eskretatzeko.

Garrantzi biologikoa

aldatu

Pertsonen bizitzan zehar testosteronak funtzio ugari betetzen ditu. Fetuaren garapenean zehar, desberdintzapen zelularrerako zein genital maskulinoen garapenerako guztiz beharrezkoa da. Pubertarotik aurrera, hormona honen hazkundeak aldaketa fisiko esanguratsuak eragiten ditu, besteak beste, hazkuntza-muskularra, gorputz-ilearen banaketa eta ahotsaren aldaketa. Horrez gain, testosteronak osteogenesi prozesua estimulatzen du.

Testosterona hormonak eritrozitoen produkzioan ere eragina dauka, % 15-20ko hazkundearekin. Beste esteroide batzuekin alderatuta sodioaren atxikipenean efektu txikiagoa dauka, baina horrek odolean daukan bolumenean eta likido extrazelularrean eragin dezake. Eragin hauek testosterona garapenean zeharreko erregulatzaile garrantzitsu bat izatea egiten dute.

Biosintesia eta ekintza-mekanismoak

aldatu

Testosterona hormona esteroideoa da, ekintza intrakrinoduna; hau da, zelularen barruan eragiten du, zitoplasman hartzaile androgenikora (AR) iritsi eta RNA mezularia sortzean, nukleoan eraginez. RNA mezulari hau DNA nuklearraren kopia partziala da, eta proteinen sintesian laguntzen du.

Ekintza horrek bizitzaren gakoa den ziklo zelular klasikoa baliatzen du, hazkunde-sintesi-mitosi eskema zirkularra jarraituz. Norabide bakarreko prozesu bat da, giza genomaren zelula bakoitza bi zelula alabatan erreplikatzea ahalbidetzen duena DNA transmititzeko helburuz.

Sintesi androgenikoari dagokionez, jatorria kolesterolean dago; horren sintesiaren bide klasikoan, 5 urrats eman ondoren, testosterona sortzen da, androgenoen bidea deritzona erabiliz. Bide hori glukokortikoideen bidearekin txandakatzen da, eta bide horrek hidrokortisona endogenoa sortzen du.

Testosteronaren eguneroko jariapena 10 mg ingurukoa da. Kantitate horri 500μg inguru gehitu behar zaizkio, guruin suprarrenalek eta androstenodionaren konbertsio periferikoak sortuak. Hasierako ekintza esanguratsuena kolesterol-esterren mobilizazioa da (27 karbono-atomo), koipe-bakuoletatik mitokondrietara, hidroxilazioa eta, ondoren, pregnenolona bihurtzea (21 karbono-atomo).

Hasierako prozesu hori entzima-konplexu batek lortzen du, CYP450 zitokromoak. Urrats metabolikoak hormona luteinizatzaileak (LH) hasten ditu, eta, neurri txikiagoan, Sertoli zelulek eta testikulu-interstizioak adierazitako beste induktore batzuek, hala nola beste hormona batzuek, neurotransmisoreek eta hazkuntza-faktoreek, batez ere interleuzina-1ek (IL-1), jariaketa estimulatzeko gaitasuna erakutsi baitu. Hala ere, substantziak bide tradizional horretatik ekoizteak, edo «frontdoor pathway» delakoak, organismoarentzat gastu handia dakar.

Bestalde, testosteronak, 3 ekintza-bide posible ditu ARN-arekiko: 5 erreduktasa (5α-R) entzima behar dituen bide anplifikatu bat, DHT bihurtzeko; testosterona (T) bezalako bide zuzen bat, bigarrena lehentasun gisa, eta bide dibertsifikatu bat, hirugarren estrogenoen iturri bihurtzen dena.

Hala ere, badira testosterona sortzeko beste bi bide, jatorri adrenalekoak eta «frontdoor» gisa ere hartzen direnak: bata, DHEAtik ekoizten da, 3β-hidroxiesteroide deshidrogenasa entzimaren bidez; bestea, desoxikortisoletik, 17-20 liasa entzimaren bidez. Bi bideen bidez ekoizten da testosterona, nahiz eta kolesteroletik datorren bide klasikoan baino kantitate txikiagoan.

Horrez gain, DHT androgeno boteretsua ekoizteko beste bi bide daude: bata, kolesteroletik zuzenean dator eta jatorri fetala du (bizitzaren uneren batean berraktibatu daiteke), eta, bestea, DHEAtik DHT ekoizteko bide adrenala. Biak hartzen dira “backdoor pathways”-tzat.

Efektu biologikoak:

aldatu

Sexu-mailan, funtsezko zeregina du izaera sexualaren garapenean eta mantentzean, baita sexu-guruin maskulinoen garapen eta funtzionamenduan ere. Badakigu androgenoek nerbio-sistema zentralean (NSZ) dutela eragina, desira sexuala estimulaturik eta mantendurik. Hala nola, beharrezkoa da eiakulazioaren mekanismoaren funtzionamendu normalerako eta bat-bateko erekzioak mantentzeko. Testosteronak entzima baten, oxido nitriko sintasaren, jarduera estimulatzen du. Horrela, zakileko muskulu leuneko oxido nitrikoaren maila egokiak mantentzen laguntzen du.

Hala ere, testosterona ez da funtzio sexualetara mugatzen. Gizonezkoen osasun orokorrerako ezinbestekoak diren ekintza fisiologikoetan du eragina. Androgenoek zeregin garrantzitsua betetzen dute ekintza kognitiboak aktibatzen. Gorputz-masa handitzen dute, hezur-masa mantentzen dute, eritropoiesia estimulatzen dute, eta, efektu argia dute lipidoen metabolismoan: dentsitate handiko lipoproteinen (HDL) kontzentrazioa hobetzen dute, eta dentsitate baxukoen lipoproteinen (LDL) dentsitatea jeisten dute, “kolesterol txarra” deiturikoa. Osasun kardiobaskularra hobetzen du, eta gaur egungo ebidentziek  bizi-itxaropena areagotzen dutela erakusten dute.

Gabeziak eta gaixotasunak:

aldatu

Testosteronaren gabeziak zergati desberdin asko izan ditzake:

Testosteronaren erregulazioko arazoen ondorioz hainbat arazo sortu daitezke:

PROSTATA ETA BERE ANOMALIAK

aldatu

Prostatako guruina pubertaroan hazten da testosteronaren eraginpean, eta 20 urterekin tamaina ia geldikorrera iristen da; hala, 50 urtera arte irauten du. Adin horretatik aurrera, gizon batzuetan testosteronaren ekoizpena murrizten eta inboluzionatzen hasten da. Gizon zahar askok prostatako fibroadenoma onberak garatzen dituzte, eta gernu-buxadura jasaten dute. Hipertrofia horren arrazoia ez da testosterona, prostata-ehunaren gehiegizko hazkundea baizik. Prostatako minbizia ezberdina da, eta gizonen heriotza guztien % 2 eta % 3 artean du eragina. Testosteronak minbizi-zelulen hazkundea estimulatzen du; barrabilak erauzteak eta estrogenoak emateak, berriz, hazkundea hori inhibitzen dute, eta prostatako minbizi aurreratua trata dezakete, batzuetan hezurretako min handia arintzen dutelarik.

Gizonezkoen hipogonadismoa

aldatu

Barrabilek fetuaren bizitzan zehar funtzionatzen ez badute, fetuak organo femeninoak garatzen ditu, hormona sexual maskulinorik ez dagoelako. Testosteronak organo femeninoen eraketa inhibitzen du, eta maskulinoak sustatzen ditu. Pubertaroaren aurretik barrabilak galtzeak eunukoidismoa dakar, haurren ezaugarri sexualak mantendurik. Testosterona funtsezkoa da gizonezkoen sexualitaterako, eta testosteronarik ez izateak semena osatzen duten organoen endekapena ekar dezake, eta sexu-desira gutxitu. Horrez gain, hipotalamoaren hipogonadismo genetikoak eunukoidismoa eta obesitatea eragin ditzake.

Tumore testikularrak eta hipergonadismoa

aldatu

Barrabiletan tumoreak garatu daitezke, Leydig zeluletan, testosterona normala 100 bider gehiagotan sortuta eta haurren giharrak eta hezurrak azkar haztea eraginik, baina epifisi fusio goiztiarrarekin, eta, ondorioz, heldu-tamaina txikiagoa dute. Tumore horiek organo sexual maskulinoen eta beste ezaugarri maskulino sekundario batzuen garapena areagotzen dute. Helduetan, diagnostikatzen zailak dira. Epitelio germinaleko tumoreak arruntagoak dira, eta hainbat ehun sor ditzakete, hala nola ilea eta hortzak.

Guruin pinealaren kontrola animalia batzuen urtaroko ugalkortasunean

aldatu

Guruin pinealak hainbat funtzio ditu, hala nola, aldartea hobetzea. Berriki egindako ikerketek iradokitzen dute sexu eta ugalketa erregulazioan duela zeregina. Animalietan, urtaroko ugalkortasuna galdu egiten da guruin pineala erauztean. Gizakietan, guruineko tumoreek hipergonadismoa edo hipogonadismoa eragin dezakete, eta sexu-bulkadaren eta ugalketaren kontrolean duten eragina iradokitzen dute.

Kanpo estekak

aldatu

Hall, J.E. (2012) ‘Testosterona y otras hormonas masculinas: secreción, metabolismo y química de las hormonas masculinas’, in Guyton & Hall, Compendio de FISIOLOGÍA MÉDICA . Barcelona: Elsevier.

https://www.reproduccionasistida.org/la-testosterona/la-testosterona/#:~:text=La%20testosterona%20es%20un%20andr%C3%B3geno,Su%20f%C3%B3rmula%20es%20C19H28O2.

https://www.aeu.es/userfiles/muestramaterialdocentecfsh.pdf


  NODES
Idea 2
idea 2