Thomas Girtin
Thomas Girtin (Londres, 1775ko otsailaren 18 – 1802ko azaroaren 9) Ingalaterrako margolari eta grabatzaile ospetsua izan zen. Akuarela teknikari balio berria eman zion.[1]
Thomas Girtin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Girtin |
Jaiotza | Southwark eta Londres, 1775eko otsailaren 18a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801) Erresuma Batua |
Heriotza | Southwark eta Londres, 1802ko azaroaren 9a (27 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Thomas Malton (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, akuafortista, artista grafikoa, artista bisuala eta artista |
Lantokia(k) | Londres eta Paris |
Historia
aldatuSouthwark barrutian jaio zen, Londresen. Haren aita eskubileen ekoizle aberatsa zen, higanoten ondorengo zuzena. Oraindik haurra aita galdu zuen eta haren ama berriro ere ezkondu egin zen. Haren aitaordea marrazkilaria zen, Vaughan abizenekoa. Vaughanekin haurrak marrazten ikasi zuen eta Thomas Maltonen marrazki-eskolan apuntatu zuten. Ondoren, Edward Dayes (1763-1804) akuarela-margolariaren aprendiza izan zen.
Gazte garaietan J. M. W. Turner margolariaren laguna izan zen; harekin bidai-liburuetarako marrazkiak eta irudi orriak egin zituen. Girtinen lehenengo paisaiak XVIII. mendeko paisaia topografikoak bezalakoak ziren baina poliki-poliki estilo propioa landu zuen. Bere estiloa erromantikoa zen eta ondorengo margolaritza ingelesean eragin handia izan zuen. Tuberkulosiren eraginez oso gazte hil zen, 27 urte zituelarik.
Galeria
aldatuKronologikoki:
-
Jedburgheko abadia ibaitik (1798-99)
-
Lindisfarne (1798)
-
Bamburgh gaztelua, Northumberland (~1797-1799)
-
Durham Katedrala eta Zubia (1799)
-
Guisborough Priory, Yorkshire (1801)
-
Kirkstall Abbey, Yorkshire (1801)
-
Parisko Rue Saint-Denis (1802)
-
Near Bolton Abbey, Yorkshire
Bibliografia
aldatu- ROBB, David (1951). The Harper History of Painting: The Occidental Tradition. New York: Harper & Brothers. OCLC 517655
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Ingelesez): Girtin Tate museoaren webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Girtin |