Tikal garai klasikoko maien antzinako hirien artean handiena da. Egungo Guatemalako Peten eskualdean dago.

Tikal
Tikal Parke Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Guatemala
Department of GuatemalaPetén
Koordenatuak17°13′20″N 89°37′25″W / 17.222094444444°N 89.623613888889°W / 17.222094444444; -89.623613888889
Map
Webgune ofiziala

Tikal maia zibilizazioaren herri eta kultura gune nagusietako bat izan zen. Dinastiaren balizko sortzailea izan daitekeen Yax Ehb' Xooken hilobia 60. urtean datatua dago, K. a. 600etik okupatua izan zela adierazten duen arren, hiriko zatirik antzinakoena den Mundo Perdidon eginiko aurkikuntzen arabera.

Nagusiki garai klasiko mesoamerikarrean oparo izan zen, 200 eta 850 bitartean gutxi gora-behera, garai honen ondoren tenplu handiagorik eraiki ez zelarik, elitearen jauregi batzuk erreak izan ziren, eta bertako biztanleria pixkanaka gutxitzen joan zen toki hau X. mendearen amaieran erabat utzia izan zen arte. Dataturiko azken monumentua 899. urtekoa da.

Tikal Parke Nazionalaren parte da, 1979an UNESCOk, bere balio natural zein kulturalengatik, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.[1]

Toponimia

aldatu

Tikal izenak "Ahotsen Tokia" edo "Hizkuntzen Tokia" esan nahi du maien hizkuntzan, eta Sylvanus Morleyk sortu zuen. Bere benetako izena hieroglifo testuen arabera Mutul edo Yax Mutul da, korapiloa esan nahi duen Mut hitzetik eratorria, Ku'hul Ahaw edo Gobernari Nagusiaren orrazkerari erreferentzia eginez.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) UNESCO World Heritage Convention. Tikal National Park. United Nations Educational Scientific and Cultural Organization.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1