Klemente Alexandriakoa

Titus Flavius Clemens» orritik birbideratua)

Tito Flavio Klemente (grezieraz: Κλήμης ὁ Ἀλεξανδρεύς; c.150c.215), Klemente Alexandriakoa izenaz ezaguna, Alexandriako maisu garrantzitsuenetako bat izateaz gainera, Alexandriako Elizan ospea izan zuen lehen kidea izan zen. II. mendearen erdialdera jaio zen, eta 211 eta 216 urteen artean hil zela uste da.

Klemente Alexandriakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΚλήμης ὁ Ἀλεξανδρεύς
JaiotzaAtenas, 150
Herrialdea Antzinako Erroma
BizilekuaAlexandria
HeriotzaKayseri, 215 (64/65 urte)
Hezkuntza
HeziketaCatechetical School of Alexandria (en) Itzuli
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Pantaenus (en) Itzuli
Athenagoras of Athens (en) Itzuli
Tatian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa, filosofoa eta idazlea
Lan nabarmenak
Santutegia
Abenduaren 4
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza

aldatu

Klemente, Epifanio Eskolastiko historialariak kontatzen duenaren arabera, Atenasen jaio zen 150 urtearen inguruan. Greko klasikoan idazteko trebetasun handia zuela egiaztatzeak informazio hori indartu egiten du. Historialarien arabera, Klementeren gurasoak pagano dirudunak ziren, gizarte-klase altukoak. Greziara, Italiara, Palestinara, eta, azkenik, Egiptora bidaia egin zuen, maisu kristauen bila betiere. Azkenik, Alexandriara iritsi zen, helenismoaren garaiko kultura desberdinen bidegurutzearen "hiri sinboloa" denera, hain zuzen ere.

Klemente Pantenoren ikaslea izan zen; Alexandriako katekesi-eskolaren administraria zen Panteno. Klemente izan zen Pantenoren ondorengoa, hau hil zenean, eta Klementek hartu zuen eskolaren agintea. Klementek hezi izan zuen ikasle ospetsuenetako bat Origenes izan zen. Hainbat iturriren arabera, presbitero ordenatu zuten. Septimio Severoren jazarpen-aldian, 202-203 urteetan, Klementek Alexandriatik joan eta Cesarean hartu zuen babesa, Alexandro apezpikuaren ondoan. Klemente hil aurreko urteetan Kapadozian bizi izan zen.

Klementek zuen kultura pagano handia ez zen bazter geratu kristautasuna aurkitzean. Haren ustez, filosofo jentilak, Platon bereziki, Jainkoa aurkitzeko zuzeneko bidean zeuden; hala ere, ezagutza bere osotasunean eta, ondorioz, salbazioa, Logosek, Jesukristok alegia, ekarriko zuen. Jesukristok guztiei hari jarraitzeko deia egin zien. Horixe da, hain zuzen ere, Klementeren lehen idazlanaren gaia.

Hauek dira geratzen zaizkigun haren lan garrantzitsuenak:

1. Protrepticus (edo "Grekoei erregua")

2. Paedagogus (edo "Maisua")

3. Stromata (edo "Saski-naskia")

Ez da konposizio sistematikoa; gai asko ukitzen ditu, Klementeren ohiko irakaskuntzen zuzeneko emaitza gisa.

Trilogiaz gain, osorik kontserbatu zen liburu bakarra hauxe da: Quis dives salvetur ("Zein da salbatuko den gizon aberatsa?").

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente Alexandriakoa  
  NODES
Done 1