Tommaso Campanella
Tommaso Campanella edo Tomas Campanella (Stignano, 1568ko irailaren 5a - Paris 1639ko maiatzaren 21a), Giovanni Domenico Campanella bezalaxe bataiatua, italiar filosofo, teologo, astrologo eta poeta izan zen, Eguzkiaren Hiria (1602) izeneko utopia ezaguna idatzi zuelarik preso zegoen bitartean.
Tommaso Campanella | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giovan Domenico Campanella |
Jaiotza | Stilo, 1568ko irailaren 4a |
Herrialdea | Napoliko Erresuma |
Heriotza | Paris, 1639ko maiatzaren 21a (70 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, poeta, astrologoa, zientzia-fikzio idazlea, erlijiosoa eta teologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Bernardino Telesio, Giordano Bruno eta Francesco Pucci (en) |
Izengoitia(k) | Settimontano Squilla |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Domingotarren Ordenako fraidea izan zen. Magia eta kabala ikasi zituen. Bi aldiz epaitu nahi izan zuen Inkisizioak baina, frogarik ezean, aske utzi zuten bietan. Calabriako kondeen pribilegioak eta aginte feudala deuseztatu behar zituen konplotak huts egin ondoren, Campanella atxilotu eta 27 urtez eduki zuten espetxean. Urbano VIII.a Aita Santuak askatu eta ondoren, Frantziara jo zuen. Bere [Civitas Solis]] (Eguzkiaren Hiria, 1602, 1623an argitaratua) utopia politikoan, gizarte komunista batek bultzaturiko sistema teokratikoa aldarrikatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.