Tony Curtis (New York, 1925eko ekainaren 3a - Las Vegas, 2010eko irailaren 29a), jaiotzez Bernard Schwartz, estatubatuar aktorea izan zen. Ibilbide luzea izan bazuen ere, 100 film baino gehiago, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), The Vikings (1958), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Taras Bulba (1962), The Boston Strangler (1968) eta abar.

Tony Curtis

(1958)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBernard Schwartz
JaiotzaFlower Hospital (en) Itzuli eta New York1925eko ekainaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzahungariera
ingelesa
HeriotzaHenderson2010eko irailaren 29a (85 urte)
Hobiratze lekuaPalm Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaEmanuel Schwartz
AmaHelen Klein
Ezkontidea(k)Janet Leigh  (1951 -  1962)
Christine Kaufmann  (1963 -  1968)
Leslie Allen (en) Itzuli  (1968 -  1982)
Andrea Savio (en) Itzuli  (1984 -  1992)
Lisa Deutsch (en) Itzuli  (1993 -  1994)
Jill Vandenberg (en) Itzuli  (1998 -  2010)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNew School
City College of New York (en) Itzuli
Seward Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, idazlea, margolaria, telebista-aktorea, aktorea, militarra eta ofizierra
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Anthony Curtis
Genero artistikoaWesterna
film komikoa
abenturazko filma
ekintza-filma
film dramatikoa
historical drama film (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

tonycurtis.com
IMDB: nm0000348 Allocine: 926 Rottentomatoes: celebrity/james_curtis Allmovie: p86429 TCM: 848347 TV.com: people/tony-curtis IBDB: 507385
Musicbrainz: 625b62ed-2bc9-4c95-9ac9-0dcdfe989909 Songkick: 229320 Discogs: 529316 Find a Grave: 59410614 Edit the value on Wikidata

Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis aktoreen aita izan zen.

Lehenbiziko urteak

aldatu

Tony Curtis Hell's Kitchen jaio zen, New Yorken, 1925eko ekainaren 3an, baina haurtzaroa Bronxen igaro zuen. Gurasoak, Emanuel Schwartz eta Helen Klein, hungariar jatorriko juduak ziren, aita Ópályikoa eta ama Nagymihálykoa. 5 edo 6 urte bete arte ez zuen hungariera besterik ikasi.[1] Aita jostuna zen eta sendia denda atzean bizi zen, gurasoak alde batean eta Julius, Robert eta Tony anaiak bestean. Amari eskizofrenia diagnostikatu zioten geroago, eta anaia Robert ere instituzio batean sartu behar izan zuten gaixotasun berak jota.[2]

Oso familia behartsua zen. Zortzi urte zituenean, hilabete bat pasatu zuen umezurztegi batean Juliusekin batera, gurasoek jatekorik ere ez zutelako. Lau urte geroago, Julius hil zen kamioi batek harrapaturik. Garai hartan Tony auzoko bandan ibiltzen zen, eskolara joan beharrean lapurreta txikiak egiten, eta eraso antisemitak ere pairatu zituen.[2] 11 urte zituenean, bizilagun baten ahaleginari esker, Boy Scouten udaleku batera joan zelarik, gainerako haurrak aho zabalik uzten zituen bere bizitzari buruzko kontakizun fantastikoekin. Seward Park High Schoolera joan zen, eta bertan egin zuen lehenbiziko aktore lan txikia, 16 urterekin, eskolako antzerkian.[3]

1944an, AEBetako itsas armadan izena eman zuen, eta Ozeano Bareko itsaspekoen ontzidian ibili zen Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, USS Proteus-en zehazki. 1945eko irailaren 2an, japoniarren errenditzearen lekukoa izan zen, Tokioko badian baitzegoen gerraontzi horretan.[4]

Antzezle ibilbidea

aldatu

Gerra ostean, soldadu ohientzako egokitutako ikasketak egin zituen New Yorkeko City Collegen, eta interpretazioa ikasi zuen Greenwich Villagen, Erwin Piscatorrek zuzendutako The New School-en. Besteak beste, Elaine Stritch, Harry Belafonte, Walter Matthau, Beatrice Arthur eta Rod Steiger izan zituen ikaskide. Artean eskolan zegoela, Joyce Selznick talentu-ehiztariaren arreta erakarri zuen.

1948an, 23 urte zituela, Hollywoodera iritsi zen. Universal Picturesek izena aldatu zion eta, Bernard Schwartz beharrean, Tony Curtis izan zen handik aurrera. Saiatu ziren aktore gazteari esgrima eta ekitazioa irakasten baina, berak esan zuenez, garai hartako interesak emakumeak eta dirua zituen. Criss Cross (1949) filmean egin zuen debuta, kredituetan agertu gabe. Ondoren, City Across the River (1949), Woman in Hiding (1950) eta Winchester '73 (1950) westerna etorri ziren.

Tonyk miresleen eskutitz anitz jasotzen zuenez, 1951n Universalek rol protagonista eman zion The Prince Who Was a Thief filmean, eta arrakasta handia izan zuen. Harrezkero, oso ibilbide luze eta oparoa izan zuen, baina 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egin zituen lanik hoberenak: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958, Gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zuena), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Who Was That Lady? (1960), The Great Impostor (1961) edota The Boston Strangler (1968).

Azken urteak eta heriotza

aldatu

1970eko hamarkadatik aurrera, zinemako eta telebistako lanak tartekatu zituen. Besteak beste, Elia Kazanen The Last Tycoon-en (1975), Ken Hughesen Sextette komedia musikalean (1978) eta Guy Hamiltonen The Mirror Crack'd-en (1980) parte hartu zuen. Bestalde, gero eta denbora gehiago eskaini zion pinturari, eta haren margolanak aintzat hartuak izan ziren; 2007tik, The Red Table New Yorkeko Metropolitan Museum of Arteko bilduma iraunkorrean dago.[5]

1995ean, Frantziako Kultura Ministerioak Arte eta Letretako Ordenako zaldun izendatu zuen.[6] 2006an, Sony Ericsson Empire saria eman zioten, eta 1960tik Hollywoodeko ospearen pasealekuko izarra zuen; hala ere, Oscar saririk ez irabaztearen desilusioa zeukan.

2010eko irailaren 29an hil zen, Las Vegasen, bihotzekoak jota.[7] Urriaren 4an eman zioten lur, Nevadako Green Valleyko Palm Memorial Park Cemeteryn. Hiletan, besteak beste, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis alabak, Arnold Schwarzenegger, Ron Jeremy, Rich Little, eta Vera Goulet, Robert Gouleten alarguna, Kirk Kerkorian, Kirk Douglas eta Phyllis McGuire egon ziren.

Ezkontzak eta seme-alabak

aldatu

Sei aldiz ezkondu zen. Lehenbiziko emaztea Janet Leigh antzezlea izan zen. 1951n ezkondu eta 1962an bereizi ziren. Bi alaba izan zituzten, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, biak aktoreak. Ondorengo emazteak hauek izan ziren:

  • Christine Kaufmann, 1963-1968 bitartean. Bi alaba izan zituzten, Alexandra eta Allegra.
  • Leslie Allen, 1968-1982 bitartean. Bi seme izan zituzten: Nicholas Bernard eta Benjamin.
  • Andrea Savio, 1984-1992.
  • Lisa Deutsch, 1993-1994.
  • Jill Vandenberg, 1998tik aurrera.

Filmografia

aldatu

Zinema

aldatu
 
Marilyn Monroerekin Some Like It Hot-en (1959)
Urtea Izenburua Rola Oharrak
1949 Criss Cross Gigoloa Kredituetan agertu gabe
1949 City Across the River Mitch Anthony Curtis kredituetan
1949 Johnny Stool Pigeon Joey Hyatt Anthony Curtis kredituetan
1949 The Lady Gambles Bellboy Anthony Curtis kredituetan
1949 Take One False Step Hot Rod Driver Kredituetan agertu gabe
1949 How to Smuggle a Hernia Across the Border Laburmetraia
1950 Francis Jones kapitaina Anthony Curtis kredituetan
1950 Woman in Hiding Dave Shaw Ahotsa, kredituetan agertu gabe
1950 I Was a Shoplifter Pepe Anthony Curtis kredituetan
1950 Sierra Brent Coulter Anthony Curtis kredituetan
1950 Winchester '73 Doan Anthony Curtis kredituetan
1950 Kansas Raiders Kit Dalton
1951 The Prince Who Was a Thief Julna
1952 Flesh and Fury Paul Callan
1952 No Room for the Groom Alvah Morrell
1952 Son of Ali Baba Kashma Baba
1952 Meet Danny Wilson Bere burua Kredituetan agertu gabe
1953 Houdini Harry Houdini
1953 All American Nick Bonnelli
1953 Forbidden Eddie
1954 Beachhead Burke
1954 Johnny Dark Johnny Dark
1954 The Black Shield of Falworth Myles
1954 So This Is Paris Joe Maxwell
1955 Six Bridges to Cross Jerry Florea
1955 The Purple Mask Rene de Traviere / Purple Mask
1955 The Square Jungle Eddie Quaid / Packy Glennon
1956 Trapeze Tino Orsini
1956 The Rawhide Years Ben Matthews
1957 Mister Cory Cory
1957 The Midnight Story Joe Martini
1957 Sweet Smell of Success Sidney Falco Produktore exekutiboa ere
1958 The Vikings Eric
1958 Kings Go Forth Britt Harris
1958 The Defiant Ones John "Joker" Jackson
1958 The Perfect Furlough Paul Hodges
1959 Some Like It Hot Joe / Josephine / Shell Oil Junior
1959 Operation Petticoat Nicholas Holden
1960 Who Was That Lady? David Wilson
1960 The Rat Race Pete Hammond Jr.
1960 Spartacus Antoninus
1960 Pepe Bere burua Kredituetan agertu gabe
1960 The Great Impostor Ferdinand Waldo Demara Jr. / Martin Donner / Dr. Gilbert
1961 The Outsider Ira Hamilton Hayes
1962 Taras Bulba Andriy Bulba
1962 40 Pounds of Trouble Steve McCluskey
1963 The List of Adrian Messenger Cameoa
1963 Captain Newman, M.D. Jackson "Jake" Leibowitz
1964 Paris When It Sizzles Maurice / Philippe – 2. polizia Kredituetan agertu gabe
1964 Wild and Wonderful Terry Willams
1964 Goodbye Charlie George Tracy
1964 Sex and the Single Girl Bob Weston
1965 The Great Race Leslie Gallant III
1965 Boeing, Boeing Bernard Lawrence
1966 Chamber of Horrors Mr. Julian Kredituetan agertu gabe
1966 Not with My Wife, You Don't! Tom Ferris
1966 Drop Dead Darling Nick Johnson
1967 Don't Make Waves Carlo Cofield
1967 On My Way to the Crusades, I Met a Girl Who... Guerrando da Montone
1968 Rosemary's Baby Donald Baumgart Ahotsa, kredituetan agertu gabe
1968 The Boston Strangler Albert DeSalvo
1969 Monte Carlo or Bust! Chester Schofield
1970 You Can't Win 'Em All Adam Dyer
1970 Suppose They Gave a War and Nobody Came Shannon Gambroni
1974 Lepke Lepke Buchalter
1976 The Last Tycoon Rodriguez
1977 Casanova & Co. Giacomino / Casanova
1978 The Manitou Harry Erskine
1978 Sextette Alexei Karansky
1978 The Bad News Bears Go to Japan Marvin Lazar
1979 Title Shot Frank Renzetti
1980 Little Miss Marker "Blackie"
1980 It Rained All Night the Day I Left Robert Talbot
1980 The Mirror Crack'd Martin N. Fenn
1982 Black Commando Iago koronela
1982 BrainWaves Dr. Clavius
1982 Sparky's Magic Piano Ahotsa
1983 Dexter the Dragon & Bumble the Bear Ahotsa
1983 Balboa Ernie Stoddard
1984 Where Is Parsifal? Parsifal Katzenellenbogen
1985 Insignificance Senatorea
1986 Club Life Hector
1986 The Last of Philip Banter Charles Foster
1988 The Passenger – Welcome to Germany Mr. Cornfield
1989 Lobster Man from Mars J.P. Shelldrake
1989 Midnight Mr. B.
1989 Walter & Carlo i Amerika Willy La Rouge
1991 Prime _target Marietta Copella
1992 Center of the Web Stephen Moore
1993 Naked in New York Carl Fisher
1993 The Mummy Lives Aziru / Dr. Mohassid
1995 The Immortals Dominic
1997 Bounty Hunters 2: Hardball Wald
1998 Louis & Frank Lenny Star Springer
1998 Stargames King Fendel
1999 Play It to the Bone Boxeozalea
2002 Reflections of Evil Narratzailea
2006 Where's Marty? Bere burua
2007 The Blacksmith and the Carpenter Jainkoa Ahotsa, laburmetraia
2008 David & Fatima Mr. Schwartz

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Malone, Aubrey. The Defiant One: A Biography of Tony Curtis. McFarland, 2013, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  2. a b Teicholz, Tom. The Man Who Was Tony Curtis. Huffpost, 2010eko urriak 8, huffpost.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  3. Alexander, Shana. Tony Curtis in a For–Real Bronx Dream: the Bee–Yoody–Ful Life of a Movie Caliph. Life, 1961eko azaroak 17, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  4. World War Two - and a young man serves his country. tendertale.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  5. Keller, Jared. Tony Curtis: Iconic Actor, Abstract Painter. The Atlantic, 2010eko irailak 30, theatlantic.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  6. On This Day: 23 March 1995. presswizard.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).[Betiko hautsitako esteka]
  7. Tony Curtis aktorea hil da, 85 urterekin. Berria, 2010eko irailak 30, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4