Triku arrunt
Triku arrunta (Erinaceus europaeus) triku espezie bat da, ia Europa osoan zehar dena, baita Euskal Herrian ere (izatez, Euskal Herrian bizi den triku espezie bakarra hau da). Beste euskal izenak sagarroi (Ipar Euskal Herrian) eta kirikiolatz, kirikio (Mendebaldean) dira.
Triku arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Eulipotyphla |
Familia | Erinaceidae |
Generoa | Erinaceus |
Espeziea | Erinaceus europaeus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 34 egun |
Eguneko zikloa | gaueko eta crepuscular (en) |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Erinaceinae subfamiliako kidea da, ugaztun karedun bat. Lehen Insectivoran sailkatzen zen, baina gaur egun taldea berrordenatzen ari da. Beste trikuek bezala, arantza gogorrez osaturiko babesa du gorputzaren inguruan. Arantzak eta ilea arre grisaxkak ditu.[1] Baso inguruetan bizi dira, batez ere sastrakak dauden lekuetan. Lur landatuetan eta hareazko dunetan ere bizi daitezke. Itsas mailatik 2.400 metroko altueraraino bizi dira.
Deskribapena
aldatuEzaguna da trikuaren itxura orokorra, mozkotea, hanka motzekin, beste ugaztunekin alderatuta ezaugarri berezi bat du: bere gorputzaren bizkarraldea arre koloreko 3 cm-ko luzerako arantzek estaltzen dute, 16.000 gutxi gorabehera, haien balizko harraparien erasoen aurkako defentsa eraginkorrerako balio dutenak. Animalia mehatxatuta dagoenean, bildu egiten da eta arantza zorrotz eta gogorrezko bola bat bihurtzen da, eta bizkarreko gihar zirkularraren indarrei esker, oso ondo eusten dio. Bere sabelaldea kolore argiko ilez estalia dago.
Bere gorputzaren luzera gehi burua 260 mm ingurukoa da, 30 mm-ko isats labur batekin.
Arrak emeak baino handiagoak dira.
Haien gorotzak erraz antzematen dira tamaina txikiagatik eta artropodo-hondar ugari agertzen delako.[2]
Biologia eta ohiturak
aldatuHibernatzen duen animalia, urteko zikloan ondo bereizitako bi jarduera-fase ditu. Bere fase aktiboa apiriletik irailera irauten du, urritik martxora hibernazioan sartuz.
Bat-bateko tenperatura aldaketagatik edo loaldian molestatuak badira, halabeharrez, lozorroa utz dezakete. Horrek esan nahi du noizbehinka hibernazio garaian ere behatu dezakegula.
Fase aktiboan funtsean gautarrak dira.
Bere elikadura artropodoz eta lur-zizarez osatuta dago funtsean, baina, animalia intsektujalea izaten jarraitzen du eta ornodun txikiekin, lurrean habia egiten duten txorien arrautzekin eta lurrera eroritako fruituekin zabaltzen da.
Trikuaren ugalketa denboraldia apirila eta abuztua bitartean izaten da. Urtero kumaldi bat edo bi izan ditzakete, 5 eta 6 aste irauten duen haurdunaldiaren ondoren 4 eta 7 kume bitartean izaten dituzte.
Banaketa, habitata eta estatusa.
aldatuMendebaldeko Europa okupatzen du Oder-tik Adriatiko itsasora doan lerro bateraino. Bertatik aurrera Europako beste triku espeziea aurkitzen da (Erinaceus concolor).
Euskal Herrian bere banaketak ez du mugarik eta lurralde osoan aurkitzen da, ohikoa da.
Trikua ez dago inongo habitat zehatz bati esklusiboki lotua, bai baso-guneetan, bai sastraka artean, landa, laborantzetan etab. aurki daiteke.
Monolaborantzetan, zeinetan habitata sinplifikatua izan den eremuetan, heskaiak, zuhaiztiak eta aterpe-eremuak orokorrean desagertzen direnez, badirudi ez direla hain onuragarriak espezie honentzat, baso eta landa eremuak nahiago dituela.
Landa-eremuetan ez da animalia bereziki kaltegarritzat hartzen, hori dela eta, ez da beste ugaztunen konstantzia berdinarekin jazarri. Eremu askotan gizakiak harrapatzen du noizean behin kontsumitzeko eta baita sendagaietarako ere, bere haragiarekin egindako saldari zenbait sendabide-ahalmen egotzi baitzaizkio.
Gizakiak egiten dituen zuzeneko harrapaketak ez dira kuantitatiboki garrantzitsuak. Bada, ordea, larria, errepideetan autoek harrapatuta hiltzen diren ale kopurua. Ibiltzeko trakestasunak, gautarra izateak eta ihes egin beharrean pilota batean kizkurtzeko erreflexuak dira hilkortasun honen arrazoi nagusiak. Faktore hau aipatu da Europako zenbait herrialdetako urritzearen erantzule nagusi bezala. Honek, errepideko auto harrapatzeak duen garrantziaren ideia bat ematen digu.
Galeria
aldatu-
Erinaceus europaeus
-
Erinaceus europaeus (gaztea)
-
Erinaceus europaeus
-
Erinaceus europaeus
-
Erinaceus europaeus
-
Atzealdetik ikusita
Ikus halaber
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A, 329 or. ISBN 84-7542-639-5..