Tuberkuluak (latinez, tuberculum: poltsa txiki), landare batzuek izaten dituzten zurtoin puztuak dira. Gehienetan, lurpean egoten da zati hori, eta landareak elikagaiak gordetzen ditu bertan.

Patata, hemen ernamuinduta, tuberkulu bat da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Patataren gaineko zortzi datu.

Tuberkuluak sortzen dituzten espezieek, modu begetatiboan hedatzeko ere erabiltzen dituzte tuberkuluak. Tuberkuluek hainbat ernamiun izaten dituzte eta, bakoitzak landare berri bat sortu dezakenez, tuberkuluak zatitu ohi dira landare gehiago lortzeko.

Gizakiarentzat jangarriak diren tuberkuluak sortzen dituzten espezieak ere badaude. Horregatik, duela milaka urtetik hazten dira, Hego Amerikan batez ere. Patata (Solanum Tuberosum) munduan gehien kontsumitzen den tuberkulua da eta gizateriaren hamar labore nagusien artean dago. Beste tuberkulu landu batzuk Oxalis tuberosa, Dioscorea, Bedaurra (Cyperus esculentus) eta Ullucus tuberosus dira.

Badira tuberkuluak dituzten lorezaintzako beste espezie batzuk, hala nola Ziklamen.[1]

Badira beste espezie batzuk, hala nola Ipomoea batatak (camote, batata edo boniato), tuberkulu baten antza duten hodi-sustraiak sortzen dituztenak, baina sustraien loditze baten ondorioz sortzen direnak.

Nola landatu tuberkuluak[2]

aldatu

Lehenik eta behin, egiaztatu behar da lurra erabat garbi, aireztatuta eta hutsunerik gabe dagoela. Ereiteko orduan, sakonera normala zazpi-zortzi zentimetrokoa da.

Onena tuberkulu osoak ereitea da, zatitzen bada ere; bi zatitan egin beharko da ebaki garbi batekin. Bi zatiak berdinak izan daitezen saiatu behar da, bai tamainari dagokionez, bai ernamuin kopuruari dagokionez.

Manioka izan ezik, gainerako tuberkuluak nahiko zorrotzak dira ureztatzerako orduan. Ur falta oso kaltegarria da, lehorteak eta klima idorrak labore hauek erasotzen dituzten izurriteak eta gaixotasunak hedatzen laguntzen baitute. Aspertsio bidezko ureztatzea da gomendagarriena, lurzoruan ura etengabe eduki behar baita. Ondo drainatutako lurzorua ere behar da, geldialdi luzeak saihesteko.

Zurtoin tuberkulu batzuk

aldatu

Sustrai tuberkulu batzuk

aldatu

Kozinatzeko ohiko tuberkuluak

aldatu

Batata edo boniatoa Ipomoea batatas

aldatu
 
Batata

Batata tuberkulu luzekako bat da, laranja kolorea du eta gozo puntu bat. Batata erabil daiteke egosia, errea, purean egina. Gurean ez da jateko ohitura handirik.

Juka edo mandioka Yucca

aldatu
 
Juka edo mandioka

Jatorria Bolibian du baina gaur egun Afrikan ere oso zabaldua dago. Batata bera baino luzeagoa, gelatina ugarikoa, gurean Afrikatik eta Iparramerikatik etorritako kideek ezagutarazi digutena. Egosita lagungarri moduan, tapioka egiteko, irina eginda, labean erreta, oinarrizko jaki bat da inguru batzuetan.

Patata Solanum tuberosum

aldatu

Ameriketan jatorria duen barazki hau oinarrizko jakia da, eta izan da munduko txoko askotan. Esaterako, Irlandari lagundu zion bere gosete nagusitik irteten.

Mota asko dauzkagu, gurean Arabakoak dira ezagunenak. Patata berria jaso berria da, eta udaberri amaieran edo uda hasieran topa dezakegu. Udan berriz, urte osoan gordetzeko patata helduagoa landatzen da. Egosia, labean, purean, frijitua, errea, entsaladetan, eltzekarietan, konfitatua,.... oso balioaniztuna eta erabilia den osagaia da.

Merkatuan patata mota ugari aurki ditzakegu, eta horietako bakoitzak sukaldaritzako teknika desberdinei aplikatzeko balioko du. Patata beti ur hotzetik abiatuta egosten da, eta posible den neurrian, hoztu aurretik jatea komeni da. Behin hoztuta, almidoia gogortu egiten baita. Munduan patata mota asko dago, gaur egun gure merkatuetan patata moreak jarri dira modan.

Patataren azala gordinik ez da inoiz jan behar, ez da osasungarria eta.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Los Tubérculos: ¿Qué son? ¿Qué tipos hay? ¿Cómo sembrarlos?» Sembrar100 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. (Gaztelaniaz) Portillo, Germán. (2017-10-15). «Tipos de tubérculos y sus características principales» Jardineria On (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
iOS 1
multimedia 1
os 26