Turku
Åbo / Turku | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Åbo stad (suedieraz) Turun kaupunki (finlandieraz) | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Jatorrizko Finlandia eskualdea Turku azpieskualdea | |
Alkatea | Aleksi Randell | |
Sorrera | 1229 | |
| ||
Koordenatuak | 60°27′05″N 22°16′00″E / 60.45139°N 22.26667°E | |
Azalera - Ur-azalera |
306,41 km² [1] 60,71 km² (%19,8) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
176.184 (2010.07.31) [2] 717,1 bizt/km² (2009) [3] % 87,7 (ofiziala) % 5,3 (ofiziala) % 7,1 | |
Webgune ofiziala | (Finlandieraz) (Ingelesez) (Suedieraz) |
Turku (finlandieraz) edo Åbo (suedieraz) Finlandiako kostaldeko herri garrantzitsu eta ezaguna da.
Etimologia
aldatuTurku izena aintzinako ekialdeko eslavierazko tǔrgǔ izenetik dator eta "merkatu gunea" esan nahi du[4]. Suedierazko Åbo izenak "ibai ondoko bizilekua" esan nahi du.
Historia
aldatuFinlandiako herririk zaharrena da eta luzaroan hiririk handiena ere izan zen, XIX mendean Helsinkik populazioan gainditu zuen arte.
Erdi Aroa
aldatuHarri Aroko aztarnak aurkitu dira han; hala ere, lehen dokumentu idatziak 1229koak dira[5]. Urte hartan, Apezpikutegia oraingo herrigunera aldatu zen eta 1300ean, Katedrala sagaratu[6]. Erdi Aro guztian, Turkuko apezpikuak artean Suediar Inperioaren ekialdeko lurrak bere baitan hartzen zituen, Inperio guztiaren hedaduraren erdia, gutxi gorabehera. Hiriburu estatusik ez bazuen ere, Finlandiako dukeen egoitza izan zen. 1640an, Finlandiako lehen unibertsitatea sortu zen, Turkuko Errege Akademia.
Aro modernoa
aldatuXIX mendearen hasieran Finlandiako Gerra izan zen eta 1809. urtean Fredrikshamngo Itunean hala erabakita Finlandia Errusiaren eskuetan gelditu zen. Alexandro I.a Errusiakoak Turku urruti zegoela iritzita Finlandiko Dukerri Handiko hiriburua Errusiatik gertuago egon zedin Helsinki eraikitzeko agindua eman zuen[7].
1827an izandako sute handi batek ia erabat suntsitu zuen Turku. Helsinki planifikatu zuen arkitekto beraren esku gelditu zen Turkuren diseinua ere, Carl Ludvig Engel arkitekto alemaniarra izan zen aukeratua.
XX. mendea
aldatu1918an, Åbo akademia sortu zen, Finlandian suedieraz irakasten den unibertsitate bakarra. 1920an, finlandierazko unibertsitatea sortu zen: bi-biak Finlandiako bigarren eta hirugarren unibertsitate zaharrenak dira.
XX. mendean zehar, Turku Finlandiako mendebalderako atea izan zen. Stockholmekin eta mendebaldeko hainbat herrialderekin komunikabide egokiak izanik, gorakada nabaria izan zuen. Leningradorekin senidetu zen mendebaldeko lehen hiria izan zen.
XXI mendea
aldatu2011n Turku Europako kultura-hiriburua izan zen.
Geografia eta klima
aldatuFinlandiako hego-ekialdeko muturrean dago, Aura ibaiaren bi ertzetan. Turku hiria eta Itsaso Baltikoaren artean uhartedi handi bat dago, 50.000 uharte inguru dituena eta Uhartediaren itsasoa izenaz ezagutzen da.
Klimari dagokionez, kontinental hezea da, uda epelak ditu eta neguak hotzak dira, ohiko elurteekin.
Datu klimatikoak (Turku) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.2 | 15.8 | 24.5 | 30.0 | 32.0 | 35.9 | 31.8 | 27.3 | 18.9 | 11.3 | 10.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.7 | -2.1 | 2.0 | 8.8 | 15.5 | 19.5 | 22.3 | 20.5 | 14.9 | 8.8 | 3.0 | -0.1 | 9.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -4.4 | -5.2 | -1.6 | 4.0 | 10.2 | 14.5 | 17.5 | 16.0 | 10.9 | 5.9 | 0.8 | -2.6 | 5.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.3 | -8.3 | -4.9 | -0.2 | 4.8 | 9.3 | 12.6 | 11.6 | 7.2 | 3.2 | -1.6 | -5.6 | 1.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -34.8 | -32.9 | -23.7 | -10.9 | -5.8 | -1.5 | 1.8 | 0.2 | -5.2 | -15.0 | -19.8 | -33.8 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 61 | 42 | 43 | 32 | 39 | 59 | 79 | 80 | 64 | 78 | 76 | 70 | 723 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 8 | 9 | 7 | 7 | 8 | 9 | 11 | 9 | 12 | 13 | 12 | 116 |
Eguzki orduak | 40 | 75 | 134 | 204 | 284 | 276 | 287 | 230 | 155 | 89 | 38 | 27 | 1839 |
Iturria: Climatological statistics for the normal period 1981–2010 [8] |
Ekonomia
aldatuHiriaren jarduera ekonomikoaren gune nagusia Turkuko itsasportua da. Honetaz gain Zientzia Parke garrantzitsua ere badu, bioteknologia eta teknologia berrietan aritzen diren 300 konpainia iguru biltzen dituena.
Kultura
aldatuHezkuntza
aldatuHiru unibertsitate daude: Turkuko Unibertsitatea, 1920an sortutakoa; Åbo Akademi Unibertsitatea, suedierazkoa eta 1918an sortua; eta Turkuko Ekonomia eta Enpresa zientzien Goi Eskola.
Jaialdiak
aldatuHainbat jaialdi ere izaten dira, garrantzitsuena "Erdi Aroko merkatua" da. Finlandiako "Gabonetako hiria" ere kontsideratzen da Turku. Turkuko Musika Jaialdia eta Ruisrock Rock Jaialdia Eskandinabiako zaharrenetakoak dia. Down by the Laituri musika elektronikoaren jaialdia Europa iparraldeko handienetakoa da.
Europako kultura-hiriburua
aldatu2011n Turku Europako kultura-hiriburua izan zen. Horrek bultzada handia eman zion hiriko bizitza kulturalari. Hainbat eskultura bitxi egin ziren: ezagunena "bitxilore" erraldoia da.
Kirolak
aldatuHirian bi futbol talde daude:
- Turun Palloseura (TPS): Finlandiako zortzi Liga eta hiru Kopa eskuratu ditu. Egun, ordea, bigarren mailan dihardu.
- FC Inter Turku: 2008an Finlandiako liga irabazi zuen eta 2009an, Kopa.
Izotz hockeyak ere indar handia du eta bertako HC TPS taldea Finlandiako talde onenetakoa da: hamaika aldiz irabazi du Liga; halaber, 1994an Europako Kopa eta 1997an Europako Hockey Liga eta Superkopa irabazi zituen.
Bi kirolari ezagun jaio ziren han: Paavo Nurmi atleta olinpikoa eta Jarkko Nieminen, Finlandiako tenislari onena. Lehenaren omenez, urtero Paavo Nurmi Marathon lasterketa antolatzen da.
Ondasun nabariak
aldatu- Turkuko gaztelua: Finlandiako zaharrena, XIII. mendearen amaierakoa.
- Turkuko katedrala: XIII. mendean eraikia.
- Kurjenrahka Parke Nazionala
Iruditegia
aldatu-
Arte museoa.
-
Epaitegia.
-
Aura ibaia.
Herritar ezagunak
aldatu- Johan Gadolin (1760-1852), kimikaria
- Paavo Nurmi (1897-1973), txapeldun olinpiar izandako atleta
Hiri senidetuak
aldatu
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ Maanmittauslaitos
- ↑ Väestorekisterikeskus 2010.07.31
- ↑ Väestorekisterikeskus[Betiko hautsitako esteka] 2009
- ↑ Keskiaika - Suomen kaupungit keskiajalla. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ Varhainen Turku rakennettiin pellolle - Turun yliopisto. 2009-01-13 (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ (Ingelesez) Spicer, Andrew. (2012). Lutheran Churches in Early Modern Europe. Ashgate Publishing, Ltd. ISBN 9780754665830. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ (Ingelesez) 8 April 1812 Emperor Alexander I promotes Helsinki to the capital of the Grand Duchy. | Helsinki 200 years as capital. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
- ↑ Normal period 1981-2010. (Noiz kontsultatua: 12 October 2012).
Kanpo estekak
aldatu