Tutankamon

faraoi egiptiarra

Tutankamon[1] (K.a. 1346K.a. 1327) Egiptoko faraoi bat izan zen, XIX. dinastiaren barnean. Inperioaren hiriburua Tebasera bueltatu zuen. 20 urterekin hil zen, erregetzan 9 urte egon eta gero. Bere hilobia 1922an aurkitu zuten Erregeen Haranean. Historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Tutankamon

Faraoi

K.a. 1332 - K.a. 1323
Smenkhkare (en) Itzuli, Neferneferuaten (en) Itzuli - Ay
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTutankhaten
JaiotzaTell al-Amarnac.K.a. 1341
HerrialdeaEgiptoko Inperio Berria
Bizilekuaezezaguna
HeriotzaMenfisc.K.a. 1323 (17/18 urte)
Hobiratze lekuaKV62
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
AitaAkenaton
AmaThe Younger Lady
Ezkontidea(k)Ankesenamon
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakMiddle Egyptian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Biografia eta genealogia

aldatu

Akenaton edo Amenhotep IV.a errege handiaren suhia eta, segur aski, haren ondorengoa izan zen Smenkeren anaia zen. K.a. 1361. urtean aginpidera heldu zen baina bederatzi urte besterik ez zituenez Ay ministroaren eta Inperioko gudarosteko buru zen Horemheb buruzagiaren esku utzi zuen aginpidea. Hauek Amon jainkoaren eta honen hilobiaren aldeko gurtza, Akenatonek Aton eguzki-diskoaren gurtza ezarri eta Amonena debekaturik, berriro indarrean jarri zuten. Kontseilarien aholkuei jarraituz, bere jatorrizko izena zuen Tutankatonen ordez Tutankamon izen berria (Amon jainkoaren irudi bizia) hartu zuen.

Tell al-Amarnako hiria utzi eta Menfis administrazio hiriburura joan zen bizitzera. Aldarrikatu zuen dekretu baten bidez Tebasko erlijio agintarien eskura itzuli ziren beren tenplu eta eskubideak. K.a. 1352. urtean ustekabean hil zen ondorengorik utzi gabe. Ay ministroak bete zuen hark utzitako lekua eta Aton jainkoaren gurtza sendotu zuen berriro ere. Tutankamonen agintaldia laburra izan zen arren, Egiptoko faraoirik ospetsuena da, agian haren hilobia 1922. urtea arte aurkitu ez zutelako edota ondorengo faraoiek XVIII. dinastiako erregeen berriak ezabatzeko eman zuten aginduaren ondorioz, Tutankamoni buruzkoak ezezagun izan zirelako. 1922. urtean, Erregeen Haranean eginiko miaketa batean, Howard Carter buru zen ingeles arkeologo talde batek Tutankamonen hilobia eta zenbait gela aurkitu zituen, ordu arte inork ukitu gabeak. Hilobiaren barnean, faraoiaren momia eta hilkutxaren ondoan, arte lanez, harribitxiz eta urrezko gaiez hornituriko altxorra ere aurkitu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1