Atmosfera Lurraren kanpo-geruzetako bat da, eta, zehazkiago esanda, gure planeta inguratzen duen gasezko geruza da. Beste planeta batzuek ere badute atmosferarik; ez da, beraz, Lurraren ezaugarria bakarrik.
Gure planetako atmosferako gasen multzoa airea deitzen duguna da.
Gure atmosferak lurrazaletik 1.000 km-ko altuera du, gutxi gorabehera. Atmosferak gas asko ditu, eta gas horiek batez ere beheko zatian daude (Lurretik gertu).
Atmosferako gas nagusiak (airean daudenak) nitrogenoa eta oxigenoa dira. Nitrogenoaren proportzioa %78koa da, eta oxigenoarena %21ekoa. Kopuru txikiagoan atmosferak beste gas batzuk ere baditu: argona, karbono dioxidoa eta ur-lurruna, batez ere.
Atmosfera oso garrantzitsua da Lurreko izaki bizidun guztiontzat. Atmosferarik gabe, landareak, animaliak eta gu hilko ginatake. Zergatik da hain garrantzitsua? Arrazoi hauengatik:
- landareek fotosintesia egin ahal izateko karbono dioxidoa behar dute, atmosferan dagoena.
- animaliek eta guk atmosferako oxigenoa behar dugu arnasketa egin ahal izateko.
- atmosferak tenperatura aldaketa handiak ekiditen ditu; atmosfera egongo ez balitz, Lurreko tenperatura oso altua izango litzateke egunean eta oso hotza gauetan (Marten bezala)
- atmosferan dagoen ozono-geruzak izaki bizidunak babesten ditu eguzkiaren izpi ultramore kaltegarrietatik. Ozono geruzarik gabe, izpi kaltegarri horiek bizidun guztiak hilko lituzkete.
- Lurrera iristen diren meteoritoak desintegratzen ditu.