Eskandinaviaren kokapena.

Eskandinavia Europako iparraldeko eskualde bat da, Itsaso Baltikoaren inguruan. Eskandinavia Danimarkak, Norvegiak eta Suediak osatzen dute, berez. Hala ere, batzuetan Finlandia, Islandia eta Faroe uharteak (Danimarkaren mendeko lurraldea, 1948an autonomoa bihurtu zena) ere sartzen dira.

Duela 1.000 urte baino gehiago, bikingoak ziren gaur egungo herrialde eskandinaviarretan bizi zirenak.

Norvegiak eta Suediak eskandinaviar penintsula deiturikoa osatzen dute, Ipar itsasoak eta Itsaso Baltikoak inguratzen duten penintsula handi eta luze bat. Penintsula honek 1.200 kilometroko luzera du, Donostia eta Alemaniako Frankfurten artean dagoen distantzia bera, gutxi gora behera. Penintsula horren laurden bat Zirkulu polar artikoan dago. Udako zenbait egunetan, eguzkia ez da irteten.

Ia herrialde eskandinaviar guztietan antzeko hizkuntzak hitz egiten dira, hizkuntza eskandinaviarrak. Iparraldeko hizkuntza germanikoak ere deitzen zaie, alemanarekin eta ingelesarekin lotuta daudelako. Aldiz, Finlandiera, Finlandian hitz egiten den hizkuntza, guztiz ezberdina da.

Eskandinavia osatzen duten herrialdeen artean ezberdintasun handiak daude. Adibidez, Danimarka, Suedia eta Finlandia soilik dira Europar Batasuneko kide. Bestalde, finlandiarrek bakarrik erabiltzen dute euroa; gainerako herrialdeek haien dirua dute. Antolaketa politikoaren ikuspegitik ere ezberdinak dira: Danimarkak, Suediak eta Norvegiak errege-erreginak dituzte, eta gainerako herrialdeak, aldiz, errepublikak dira.

  NODES