Txorien dibertsitatea oso handia da

Hegazti edo txoriak animalia ornodunak dira, arrainak, narrastiak, ugaztunak eta anfibioak bezala. Dena den, hegaztiek antzekotasun handiagoa dute narrastiekin, ugaztunekin baino; izan ere, zientzialari askoren ustez, hegaztiak dinosauroen desagerpenaren ondoren bizirik jarraitu zuten espezie bakarra izan ziren, eboluzioaren eta erradiazioaren ondorioz, 10.000 espezie desberdinetara zabaldu dira gaur egun arte, galdu diren 150 espezie inguru kontuan hartuta.

Hirietako usoetatik hasita Antartikako pinguinoetaraino, hegazti guztiek antzeko zenbait ezaugarri dituzte:

  • Bi hanka eta bi hego dituzte, baina hegazti guztiak ez dira hegaz egiteko gai.
  • Lumak dituzte azalaren ordez. Hegaztiak dira lumak dituzten animalia bizidun bakarrak.
  • Odol beroko animaliak dira.
  • Mokoa dute, baina hortzik ez.
  • Obiparoak dira; hau da, ez dira amaren gorputzetik jaiotzen, baizik eta emeak habian edo lurrean jarritako arrautza batetik.
  • Atzeko oinekin ibiltzen dira.
  • Hegazti guztiek mokoa dute.

Hala ere, hegaztiak elkarren oso desberdinak izan daitezke. Batzuk basamortu lehorrean bizi

   Ba al dakizu   

Hegazti batzuk kolore urdineko arrautzak jartzen dituztela?

dira, beste batzuk Artikoan edo Antartikan; batzuk haragijale edo karniboroak dira, beste batzuk belarjale edo herbiboroak. Hegazti espezie bakoitzak, bere ohitura, elikadura, jokabide eta bizitzeko modu propioak dituzte. Oso hegazti txikiak ere badaude, kolibria, esaterako; baita oso handiak ere, besteak beste, ostruka. Gehienek hegaz egiten dute, eta batzuek ezin badute ere, oso azkar egiten dute korrika. Pinguinoek, adibidez, hegaz egin ordez oso ongi egiten dute igeri.

Historian zehar hegaztiek jendea liluratu izan dute. Pertsona askok hegaztiak maskota gisa dituzte, edo hauek natura guneetan eta zooetan ikustea gustatzen zaie. Gainera, nekazariek etxeko hegaztiak hazten dituzte haien okela eta arrautzak erabiltzeko.

Non bizi dira?

aldatu

Hegaztiak Lurreko ia toki edo habitat gehienetan bizi dira. Gaur egun, 10.000 hegazti mota edo espezie bizi baino gehiago daude. Espezie hauek habitat desberdinetara egokitu izan dira, basamortuetara, oihan tropikaletara edota hirietara.

Hegazti askok migratu egiten dute; hau da, oso distantzia luzeak egiten dituzte hegaz neguko habitatetik udakora joateko, eta alderantziz. Adibidez, Europako hegazti askok Afrikara hegan egiten dute neguan. Horri esker, urte guztian zehar asetzeko beste janari izaten dute.

   Ba al dakizu    

Hegazti espezie txikienak 6-7 zentimetro, handienak 2,5 metro, pisutsuenak 180 kg eta pisu gutxien daukatenak 3 g dituela ?

Jokamoldea eta elikadura

aldatu

Hegazti mota batzuk bakar-bakarrik bizi dira denbora gehienean; beste batzuk lagunkoiagoak dira, eta taldeetan elikatu, lo, hegan eta habiak egiten dituzte.

Hegaztiek soinu desberdin ugari erabiltzen dituzte elkarrekin komunikatzeko. Adibidez, txita asko gelditu egiten dira haien amaren arrisku-hotsa entzuten dutenean. Hegaztiek abestu ere egiten dute haien bikoteak erakartzeko edota besteei lur-zati jakin bat haiena dela adierazteko.

Hegaztiek elikagai mota ugari jaten dituzte. Asko intsektuz elikatzen dira; uretako hegazti askok arrainak arrantzatzen dituzte. Hegazti harrapariek beste hegazti zein animalia mota batzuk harrapatzen dituzte. Sai edo putreek eta beste hegazti batzuek animalia hilak (sarraskia edo haragi ustela) eta zaborra jaten dituzte. Beste mota askok hazi, fruta eta antzeko landare edo begetalez elikatzen dira.

Nola eta non ugaltzen dira?

aldatu

Arrautzak jartzen dituzte erreproduzitzeko eta hauek habian beroan mantentzen dituzte arrautzatik irteten diren egunera arte.

   Ba al dakizu    

Hegaztiek jartzen dituzten arrautza kopuruak, zaindu ditzaketen kumeen araberakoa dela?


Kabia, inguruan dituzten materialekin egiten dute, bizitzan zehar ikasitako gauzekin. Habia egiteko teknikak hobetzen joaten dira. Egur zati, hosto eta adarrekin egin ohi dituzte kabiak, denak elkar lotuz eta forma biribila emanez. Beste batzuk berriz, naturak eskainitako zuloetan osatzen dituzte habiak eta hirietako txoriek gizakion zaborra erabiltzen dute.

Nola jartzen dira gainontzeko hegaztiekin harremanetan?

aldatu
 
Txoria kantan

Hegaztiek komunikatzeko modu asko erabiltzen dituzte, seinale bisualak eta elkarren arteko kantu edo soinuak egiten dituzte. Modu askotako soinuak egin ditzazkete eta espezie bakoitzak bere soinu edo kantu propioak erabiltzen ditu.  

Nolakoa da gizakiarekin izaten duten harremana?

aldatu

Gizakiaren historian zehar, oso garrantzitsuak izan dira hegaztiak eta hamaika funtzioetarako erabili izan dira. Elikaduratik hasiz, antzinatik erabili izan dira hegaztiak elikatzeko. Ekonomian ere garrantzitsuak izan dira, haragia saltzeko eta honen lumekin jantziak eta kuxin barrenak egiteko. Nekazaritzan ere erabiliak izan dira hegaztien gorotzak, honekin guanoa egin eta lurra emankor bihurtzeko.

Kanpoko esteka

aldatu
  NODES